Entzumenaren eta Mintzairaren Nahaste eta Esku-hartzea

Programa honen bitartez haurren entzumenaren eta mintzairaren nahasteetan eta eskuhartzean zure konpetentziak garatzea lortuko duzu.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
30 ECTS
Tokia
Eskoriatza
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

  • Gaur egungo Hezkuntzan dagoen laguntza-sistema ezagutu eta ulertzea (esparrua, esku-hartze arloak, profilak eta eginkizunak).
  • Aparatu fonoartikulatzailearen anatomiaren oinarriak, hizkera zailtasunen patologiak eta tratamendu pedagogikoetan sakontzea.
  • Pentsamenduaren eta lengoaiaren eboluzioa eta mintzaira-nahasteen hezkuntza tratamenduak ezagutzea.
  • Entzumen-aparatuaren anatomia, patologiak eta entzumen-nahasteen hezkuntza-tratamenduak ulertu eta aplikatzen jakitea.
  • Komunikazio sistema alternatiboak ezagutu eta erabiltzen jakitea.
  • Irakurketa eta idazketa trebetasunen garapenean zailtasunak ezagutzea eta tratamenduak aurrera eramaten jakitea.

Nori zuzendua

Entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta hauen esku-hartzean lan egiten duten edo egin nahi duten Hezkuntzan Graduatuei.

 

 

Metodologia

Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza izango da.

Materietako irakasleak Entzumenaren eta Mintzairaren nahaste eta esku hartzeko esparruko adituak izango direnez, lanbideko eguneroko kasu praktiko eta egoera errealak izango dira ikaskuntza prozesuko ardatzak. 

Egutegia

2021eko urtarrilean hasiko da eta 2021eko ekainean amaituko da. 

Saio presentzialak, astero, Eskoriatzako campusean izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00retatik 13:00etara).

Ikastaroaren iraupena 15 asteburutakoa da.

 

Matrikula

Izen-ematea, uztailaren 6a (ez ohiko epea: uztailaren 7tik irailaren 4ra) baino lehen, online egin behar da: https://www.mondragon.edu/inskripzioak/saioa-hasi

Onarpena: Uztailaren 9 (ez ohiko epea: irailak 7)
Matrikulazioa: Uztailaren 15-16 (ez ohiko epea: irailak 9)

Koordinazioa

Nagore Iñurrategi

Emaila:

Telefonoa: 943 71 41 88 (5155 luzapena).

Onarpen baldintzak eta prozesua

Parte hartzeko aurre inskripzioa egitea beharrezkoa izango da.

Prozesuaren zehaztapena eta datak

  • Inskripzioa egin: 2020ko uztailaren 6ra arte (ez ohiko epea: irailaren 4ra arte).
  • Dokumentazioa entregatu: 2020ko uztailaren 6ra arte (ez ohiko epea: irailaren 4ra arte)
  • Onarpena: 2020ko uztailaren 9an (ez ohiko epea: irailak 7)
  • Matrikulazioa: 2020ko uztailaren 15 eta 16an. (ez ohiko epea: irailaren 9an).

Testigantzak

Prezioa

2020-21 ikasturterako prezioak:

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.

 

Mondragon Unibertsitateko Alumni ikasle ohien elkarteko bazkideek dagokien beherapena izango dute.
 

 

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20