Entzumenaren eta Mintzairaren Nahasteetan eta Esku-hartzean Espezializazio Diploma

Programa honen bitartez lortuko duzu haurren entzumenaren eta mintzairaren nahasteetan eta eskuhartzean zure konpetentziak garatzea. 

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
135 ordu
Egutegia
2019/09/06 - 2020/01/18 Or-La
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

  • Gaur egungo Hezkuntzan dagoen laguntza-sistema ezagutu eta ulertzea (esparrua, esku-hartze arloak, profilak eta eginkizunak).
  • Aparatu fonoartikulatzailearen anatomiaren oinarriak, hizkera zailtasunen patologiak eta tratamendu pedagogikoetan sakontzea.
  • Pentsamenduaren eta lengoaiaren eboluzioa eta mintzaira-nahasteen hezkuntza tratamenduak ezagutzea.
  • Entzumen-aparatuaren anatomia, patologiak eta entzumen-nahasteen hezkuntza-tratamenduak ulertu eta aplikatzen jakitea.
  • Komunikazio sistema alternatiboak ezagutu eta erabiltzen jakitea.
  • Irakurketa eta idazketa trebetasunen garapenean zailtasunak ezagutzea eta tratamenduak aurrera eramaten jakitea.

Nori zuzendua

Entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta hauen esku-hartzean lan egiten duten edo lan egin nahi duten profesionalei. 

Metodologia

Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza izango da.

Materietako irakasleak Entzumenaren eta Mintzairaren nahaste eta esku hartzeko esparruko adituak izango direnez, lanbideko eguneroko kasu praktiko eta egoera errealak izango dira ikaskuntza prozesuko ardatzak. 

Egutegia

Ikastaroa hasiko da 2019ko irailean eta bukatuko da 2020ko urtarrilean. 

Saio presentzialak Aretxabaletako campusean izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00retatik 14:00etara).

Ikastaroaren iraupena 15 asteburutakoa da.

 

Koordinazioa

Edurne Galindez

Emaila: egalindez@mondragon.edu

Telefonoa: 943 71 41 88 (5197 luzapena).

Ate irekiak

  • Apirilak 6, larunbata, 11:00 (Aretxabaletako Campusa (Otalora, 29. Aretxabaleta).
  • Ekainak 13 Osteguna 18:00 (Aretxabaletako Campusa (Otalora, 29. Aretxabaleta).

Eman izena Informazio saioetan!

Prezioa

Ikastaroaren prezioa: 3.300 €

300 €ko matrikula-aurrerakina ordainduko da matrikulatzean.

Aditu Tituluaren matrikula erakundeak ordaintzen duen kasuetan:

  • Erakundeak aukera dauka FUNDAEko (Fundación Estatal para la Formación en el Empleo) hobaria eskuratzeko.
  • Erakunde berak 3 pertsona edo gehiago bidaltzen baditu, hirugarrenetik aurrera %20ko beherapena izango du.

Mondragon Unibertsitateko Alumni ikasle ohien elkarteko bazkideek %10eko beherapena izango dute.

Informazio gehiagorako:

Ane Agirreurreta (Kudeaketa administratiborako arduraduna)

 

Informazio gehiago

Ane Agirreurreta

Emaila: 

Telefonoa: 688 658 188

Honetan ere interesa izan dezakezu