Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra

Irakasle izan nahi duzu? DBH, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan irakasle bezala lan egin nahi baduzu, hau da behar duzun masterra. Ikasturte batean zehar, irakasle izateko beharrezko dituzun gaitasunak garatzen lagunduko dizugu.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
60 ECTS
Iraupena
Urte bat
Egutegia
2018/10/01 - 2019/07/26
Ordutegia
-
Tokia
Eskoriatza
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Masterraren helburua da ikasleek ondoko konpetentziak garatzea:

  • Ikaste-irakaste prozesua planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, heziketa-prozesuak indartuz irakaskuntza bakoitzari dagozkion konpetentziak eskuratzeko. Horretarako, ikasleen hasierako mailari eta prestakuntzari erreparatuko zaie, modu indibidualean zein zentroko beste irakasle eta profesional batzuekin elkarlanean.
  • Dagokion espezializazioko materietako curriculumaren araberako edukiak ezagutzea eta, orobat, ikaste-irakaste prozesuei buruzko ezagutza didaktikoak. Lanbide Heziketarako, ostera, eskatuko da dagokion lanbidearen ezagutza.
  • Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina sustatzeko eta bere kabuz zein beste batzuekin ikasteko gaitasuna indartzeko, eta, orobat, pentsatzeko eta erabakitzeko trebetasunak garatzeko; horretarako, haren autonomia, konfiantza eta iniziatiba sendotuko dira.
  • Ikasketa-guneak diseinatzea eta garatzea, arreta berezia eskainita honako arlo hauei: ekitatea, heziketa emozionala eta baloreena, eskubide- eta aukera-berdintasuna gizon eta andreen artean, hiritar-heziketa eta jendartean bizitzea erraztuko duten giza eskubideekiko begirunea, erabakiak hartzea eta etorkizun iraunkorra eraikitzea.
  • Ikasgelako elkarrekintza- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea; beharrezko jendarte-trebetasun eta -konpetentziak bereganatzea, ikasgelan ikasketa eta bizikidetza bultzatzeko eta diziplina-arazoei aurre egiteko eta gatazkak konpontzeko.
  • Ikastetxe batean ezarriko den curriculuma zehaztea, lankidetzan arituz hura planifikatzen; metodologia didaktikoak garatzea eta ezartzea, taldekoak zein pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokituta.
  • Informazioa (ahozkoa, inprimatutakoa, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia) bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea; informazio hori ezagutza bihurtzea eta ikaste-irakaste prozesuetan espezializazioari dagozkion materietan aplikatzea.
  • Jarduera formalak eta ez-formalak diseinatzea eta gauzatzea, zentroa parte-hartze eta kultura-gune bihurtze aldera kokatuta dagoen ingurunean. Tutore- eta orientatzaile-lanak egitea lankidetzan eta modu koordinatuan; irakaskuntza- eta ikerketa-prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan parte hartzea.
  • Hezkuntza-sistemaren araudia eta antolaketa instituzionala ezagutzea eta, orobat, ikastetxeetan ezartzen diren kalitate-hobekuntzarako ereduak.
  • Irakaskuntzaren ezaugarri historikoak ezagutzea eta aztertzea, baita haren egungo egoera, aurreikuspenak eta garai bakoitzeko errealitate sozialarekiko harremana ere.
  • Familiei informazioa eta aholkuak eskaintzea beren seme-alaben ikaste-irakaste prozesuari buruz zein haien orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalari buruz.

Nori zuzendua

Unibertsitateko lizentziadun, diplomatu eta graduadun guztiak.

Egitaraua

Guztientzat komunak diren materiak (26 ECTS), practicuma (13 ECTS), espezialitateko materiak (15 ECTS) eta Master Bukaerako Lana (6ECTS).

Informazio gehiago.

Metodologia

Ikaslearen parte-hartze aktiboa sustatzen duten estrategia metodologiko desberdinak: kasuetan, arazoetan eta proiektuetan oinarrituta. Talde lanak eta bakarkakoak.

Egutegia

2018ko urriaren 1etik 2019ko uztailera

Irakasleak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofizialeko irakasleak.

  • Idurre Alonso
  • Xabier  Arregi
  • Andoni  Eizagirre
  • Monica Madinabeitia
  • Pilar  Sagasta
  • Larraitz Ariznabarreta
  • Maite Garcia
  • Karmele Perez
  • Iñigo  R. Ocariz
  • Aitziber Sarobe
  • Iñaki Larrea
  • Eugenio  Astigarraga
  • Diego Egizabal
  • Olaia Jimenez
  • Iker Azkue
  • Maite Goñi
  • Asier Lauzirika
  • Haizea Galarraga
  • Ane Urroz
  • Julen Arexolaleiba

Matrikula

Inskripzio epea:

  • Ohiko epea: 2017/12/01etik 2018/06/22ra.
  • Ezohiko epea: 2018/07/02tik 2018/09/05era.

Matrikulazio epea:

  • Ohiko epea: 2018/07/16tik 2018/07/19ra
  • Ezohiko epea: 2018/07/23tik 2018/09/10era.

Koordinazioa

Idurre Alonso

Nerea Lopez

Ate irekiak

Eskoriatzako campusean

  • 2018ko apirilaren 18ean, asteazkena, 18:00etan.
  • 2018ko ekainaren 14an, osteguna, 18:00etan.

Eman izena hemen Informazio saioetan. 

Prezioa

Masterraren prezio osoa 2018-2019 ikasturterako: 6.780 €  

Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan, urtarrilean eta martxoan.