Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa hezkuntza Erakundeetan Unibertsitate Masterra (Berrimet)

Hezkuntza arloko berrikuntza metodologikoko proiektuak sortzeko eta kudeatzeko konpetentziak eskuratuko dituzu masterrean. Besteak bestek, jorratuko dituzu premia eta aukeren gaineko gogoeta, eskuhartzeko estrategiak eta berritasunen inplementazioa.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
60 ECTS
Iraupena
Bat edo bi urte
Egutegia
2018/10/01 - 2019/07/26
Ordutegia
-
Hizkuntzak
Euskara eta gaztelania
Modalitatea
Online

Helburuak

Masterraren helburua ikasleek ondoko konpetentziak garatzea da:

  • Ikaskuntza-irakaskuntza programak etengabeko hobetze-ikuspegi batez kudeatzea:
    • Curriculumeko eduki berriak diseinatu eta kudeatzea.
    • Curriculumaren garapena koordinatu, begiratu eta balioztatzea.
    • Hezkuntza-agertoki berriak diseinatu eta kudeatzea.
    • Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea.
    • Irakasleak motibatzea, berrikuntzaren aurrean beren ekimena eta irekiera sustatuz.
    • Aldaketa metodologikoaren araberako balioztapen-proposamenak diseinatzea.
  • Irakasleak garatzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
    • Espazioak sustatzea irakasleek irakaskuntzaren hobekuntzarekin loturiko gaiak aztertu eta jorra ditzaten.
    • Aldaketa metodologikoarekin loturiko hezkuntza-premiak identifikatzea.
    • Irakaskuntza-praktika hobetzeko xedez heziketazko jarduerak diseinatu eta abian jartzea.
  • Ikasten diharduen erakunde den aldetik, hezkuntzaren antolamendua hobetzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
    • Elkarlanerako kultura garatzen lagunduko duten egintzak abian jartzea.
    • Arazoak konpontzea eta erabakiak elkarrekin hartzea xede izango duten egiturak garatzea.
    • Hainbat hezkuntza-eragileren —senideak, irakasleak, beste norbait— inplikazioa lagunduko duten egintzak garatzea.
  • Hezkuntza alorreko beste hainbat erakunderekin sareak eratu eta garatzea ahalbidetuko duten egintzak sustatzea.

Nori zuzendua

Unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiei. Hezkuntza erakundeetan berrikuntza proiektuak sustatu, diseinatu eta kudeatzen dituztenei: zuzendari, koordinatzaile edo irakasle.

Egitaraua

  • Guztientzat komunak diren materiak (20 ECTS),
  • Ibilbide materiak (Ikerketa Ibilbidea/ Ibilbide profesionala) (20 ECTS).
  • Practicuma (6 ECTS).
  • Master Bukaerako Lana (MBL) (14 ECTS).

Informazio gehiago.

Metodologia

Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.

Ikaskuntza funtzional eta esanguratsua: metodologiak honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.

Egutegia

2018ko urriaren 1etik 2019ko uztailera.

Irakasleak

  • Nerea Agirre
  • Nerea Alzola
  • Nekane Arratibel
  • Xabier Arregi
  • Ainara Artetxe
  • Eugenio Astigarraga
  • Alex Barandiaran
  • Txema Egaña
  • Andoni Eizagirre
  • Maite Garcia
  • Maite Goñi
  • Nagore Ipiña
  • Olaia Jimenez
  • Iñaki Larrea
  • Agurtzane Martinez
  • Aitziber Sarobe
  • Jose Ramon Vitoria

Matrikula

Inskripzio epea:

  • Ohiko epea: 2017/12/01etik 2018/06/22ra.
  • Ezohiko epea: 2018/07/02tik 2018/09/05era.

Matrikulazio epea:

  • Ohiko epea: 2018/07/16tik 2018/07/19ra
  • Ezohiko epea: 2018/07/23tik 2018/09/10era.

Koordinazioa

Agurtzane Martinez

  • amartinez@mondragon.edu
  • 943 71 41 57  (luzapena: 5148)

Aitziber Sarobe

  • asarobe@mondragon.edu
  • 943 71 41 57 (luzapena: 5144)

Ate irekiak

Eskoriatzako campusean

  • 2018o apirilaren 18an, asteazkena, 18:00etan.
  • 2018ko ekainaren 14an, osteguna, 18:00etan.

Eman izena hemen Informazio saioetan. 

Erritmoa

Masterra urte batean edo bi urteetan egin daiteke.

Ibilbideak

Bi ibilbide ditu: lanbide ibilbidea eta ikerketa ibilbidea.

Prezioa

Masterraren prezio osoa 2018-2019 ikasturterako: 6.780 €  

Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan, urtarrilean eta martxoan.