Plataforma Kooperatibak ORAIN!

Gaia
Estrategia, Ekintzailetasuna eta Berrikuntza
ECTS/orduak
38 ordu
Egutegia
2020/10/26 - 2021/01/29
Hizkuntzak
Ingelera
Modalitatea
Online

Helburuak

Munduan zehar milioika gazte daude langabezian COVID-19aren ondorioz. Indian, Italian, Espainian, Brasilen, eta baita Estatu Batuetan ere; birusak ez du klase bereizketarik egiten. Hala ere, birusaren eragin ekonomiko eta soziala desberdina da toki batean zein bestean. Turismoko, arteetako, txikizkako kontsumo zein salmentako eta hezkuntzako langile informalei egokitu zaie, ordea, egoerarik txarrena. Langile klasea, diru sarrera txikiak dituzten pertsonak, arriskuan edo bazterkeria egoeran daudenak eta etorkinak dira kalterik handiena jasan dutenak. Diru sarreretan gora egin du batzuen eta besteen arteko aldeak, gobernuekiko konfiantza txikitu egin da, eta horrek guztiak populismoaren eta nazionalismoaren gorakada dakar. Langileek boterea galdu dute, eta horrekin batera, nork bere bizitza kontrolatu ahal izatearen sentipena desagertu egin da. Hala izanda, nola antola daitezke langileak, nola eskura dezakete berriro kontrola eta nola har dezakete parte eredu ekonomiko alternatiboak sortzen?

Eta honen guztiaren ondoren, zer etorriko da? Amazon, Wholefoods eta Instacart-eko langileek “Aski da!” esatea hasiera baino ez da izango. Aldi baterako langileen greba orokorra? Ikasle zorra duten pertsonen greba? Maila globalean ikusten dugu hori. Gaur egungoaren pareko krisialdietan, ezinezkotzat jotzen ziren egoerak zentzuzko bihurtzen dira: Depresio Handiak, esaterako, Hitzarmen Berria ekarri zuen. Mundu hobe bat egon badagoela erakutsi behar dugu.

Plataforma kooperatibak kalitatezko lanak eskala handian sortzeko tresna bat dira, eta dagoeneko martxan daude! Big tech enpresen kontzentrazioa goratuta dagoen une honetan, ikastaro hau ez da kapitalismoaren azterketa eta zaintza bat egitera mugatuko. Aitzitik, pertsonak prestatuko ditu, plataforma ekintzaile gisa hazkunde esponentzialean dagoen ekosistema honetan (gig economy) arrakasta izan dezaten. Partaideei aukera emango die plataforma kooperatiben jabetza kooperatiboan oinarritutako boterea sortzeko estrategia berritzaileekin esperimentatzen duten lider gazteen belaunaldi bat aztertzeko, parte hartzeko eta hango kide izateko. Demagun gidariena litzatekeen Uber enpresa edo erabiltzaileak jabe izango liratekeen Twitter. “Ekonomia partekatutik” benetako ekonomia parte-hartzailera izango litzatekeen jauzia. Posible da jabetza partekatua eta izaera demokratikoa dituen ekonomia.

Nori zuzendua

Ikastaro hau honako pertsona hauentzat diseinatu da:

  • langabezian dauden baina lan duin bat aurkitu nahi duten pertsonentzat, batez ere zerbitzuen sektorean
  • lan giro duina nahi duten pertsonentzat: formatu digitalean, non bezeroekin komunikatzeko erabiltzen den plataforma digitalaren jabetza eta gobernantza partekatua izango den
  • plataforma kooperatibetarako jauzia egiten ari diren kooperatibetako kideentzat

Egitaraua

Este curso está dividido en dos partes. La parte 1 está compuesta de cuatro sesiones;  y la parte 2 es de orientación práctica y se compone de 10 sesiones. 

Parte 1 (26 de Octubre al 6 de Noviembre) 

Sesión 1

Desigualdad, Big Tech, la Gig Economy y Alternativas Posibles

2 horas

Sesión 2

La Ventaja Cooperativa

2 horas

Sesión 3

El modelo de Cooperativa de trabajo a escala:  Cooperativas de Plataforma - Introducción

2 horas

Sesión 4

El modelo de Cooperativa de trabajo a escala:  Cooperativas de Plataforma - Casos reales

2 horas

 

Parte 2 (9 de Noviembre al 29 de Enero) 

En la segunda parte del curso, en colaboración con una organización de apoyo en tu país, dará comienzo la fase de incubación de tu proyecto cooperativo digital. Las lecturas recomendadas en es esta parte estarán en tu idioma local. 

Sesión 1

Introducción y herramientas básicas de equipo

3 horas

Sesión 2

La necesidad, oportunidades y mercado de la idea

3 horas

Sesión 3

La creación y generación de idea de negocio

3 horas

Sesión 4

Análisis del entorno de la idea de negocio y la propuesta de valor

3 horas

Sesión 5

Validación de cliente, Testeo, Prototipo y Producto Mínimo Viable

3 horas

Sesión 6

Generación del modelo de negocio de la cooperativa de plataforma

3 horas

Sesión 7

Marco tecnológico, historia/itinerario de usuario y ruta tecnológica

3 horas

Sesión 8

Marco financiero, factibilidad del plan de negocio y estrategia de inversión de impacto

3 horas

Sesión 9

Estrategia de comunicación y pitching

3 horas

Sesión 10

Presentación pública online, reto de equipo de cooperativa de plataforma y feedback

3 horas

Irakasleak

R. Trebor Scholz
“Uberworked and Underpaid” lanaren egilea. Trebor Scholz akademiko-ekintzailea da, eta Ekonomia Digital Kooperatiborako Institutuaren sortzailea eta zuzendaria New Yorkeko The New School-en. Gehiago jakin nahi izanez gero:
https://platform.coop

Jose Mari Luzarraga Monasterio
Mondragoneko gizarte ekintzailea da, taldeko ekintzailetzaren bidez globalizazio gizatiartua aztertzen duena: “teampreneurship”. Mondragon Team Academyren (MTA World) sortzaileetako bat da. Hezkuntzaren ikuspegi berri bat birdefinituz eta inplementatuz, taldeko ekintzaileek eta aldaketa ekarri nahi duten gazte liderrek osatzen duten nazioarteko komunitatea da MTA. 2015az gero, “Ashoka fellow” da.

Kolaboratzaileak/ babesleak

logoak Platform YA

Prezioa

Helburua ahalik eta programa eskuragarriena eskaintzea da:

Herrialde garatuetan, prezioa 130 eurokoa da:

Giza Garapen Oso Handiko Herrialdeen zerrenda: 130 €

Garapen-bidean dauden herrialdeentzat, prezioa 40 eurokoa da:

Garapen-bidean dauden herrialdeen zerrenda: 40 €

Ordainketa / Inskripzioa:

Espainian egoitza duten interesdunak, jarri harremanetan Mireia Igarzabal-ekin:

Beste estatuak: mondragon.flywire.com

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako:

FAQ

email: 

Honetan ere interesa izan dezakezu