Kirol Berrikuntzan Graduondoa

WATS EXPERT sortu egin da, profesionalak trebatzeko, kirol entitate eta kirol taldeen kudeaketa esparruan, metodologia berritzaileak erabiliz. Titulu hau, Mondragon Unibertsitateak ematen du.

Gaia
Estrategia, Ekintzailetasuna eta Berrikuntza
ECTS/orduak
15 ECTS
Tokia
Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Programaren helburua, profesionalak prestatzea da, behar dituzten gaitasunak lor ditzaten, kirol enpresa sektoreko negozioak ulertu eta garatzeko. Gai izango dira kirol ekosisteman kokatzen diren entitateak sortu eta kudeatzeko.

Nori zuzendua

  • Kirol entitate eta kluben Zuzendariak.
  • Entrenatzaile profesionalak.
  • Enpresa-Zientzietan, Magisteritzan eta Psikologian Graduatuak.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatuak.
  • Beste titulazio batzuetako graduatuak, kirolzale amorratuak badira eta aldaketaren agenteak izatea atsegin badute.
  • Kirol-Zinegotziak eta eskoletako kirol Koordinatzaileak.

Hurrengoa gomendatzen da programa aprobetxatzeko:

  • Kirol talde bat entrenatzea.
  • Proiektu bat hasi eta ekin nahi izatea.
  • Kirol enpresa proiektu bat lideratzea.

 

Egitaraua

IKASKETA KIROL TALDETAN
Lehenengo modulu honetan, norabide anitzeko ikasketa ikasiko da. Partehartzaileek, tresnak eta kontzeptuak bereganatuko dituzte. Honetaz gain, elkarrizketa, sorrera eta feed-back saioak egongo dira.

KIROL ENPRESEN BERRIKUNTZA ETA KUDEAKETA
Kirol enpresa sektorearen ikuspegia lortzea oso garrantzitsua da, negozio berritzaileak sortzeko aukerak ulertzeko.

LIDERGOA KIROL TALDETAN
Nola lideratzen ditugun taldeak, WATS eta Mondragon Team Academy-k partekatzen duten metodologiaren oinarrizko elementua da. Modulu honetan, errendimendu altuko kirol taldeen eta enpresa erakundeen taldeen lidergoan sakonduko da.

MARKETIN ETA KIROL KOMUNIKAZIOA
Kirol esparruko marketinaren eta komunikazioaren potentziala ulertzea, oso elementu bereizgarria da. Modulu honetan, behar diren konpetentziak lortuko dira, errendimendu altuko taldeen  inpaktua maximizatzeko, bai kirol arloan zein enpresakoan.

KONPETENTZIA ETA BALIOEN IKASKETA
Programaren oinarrietako bat, akonpainamendua da, errendimendu altuko kirol eta enpresa taldeen ikasketa prozesuan. Partehartzaileek beharrezko konpetentziak lortuko dituzte, taldeen bilakaera eta hauen konpetentzien garapena neurtzeko.

KIROL ENPRESA PROIEKTUA
Azken modulu honetan, enpresa proiektu erreala sortuko da. Honen helburua, berau, kirol enpresa merkatuan inplementatzea izango delarik. Partehartzaileek, sektoreko profesional erreferenteen jarraipena izango dute.

Metodologia

Ikasketa metodoaren oinarriak, Team Academy-ren metodologia finlandiarraren “team learning by creating” eredua jarraitzen du.

Eredu hau, nazioarteko erreferentzia da, hezkuntza eta ekintzailetza esparruan. Metodo hauek, mundu osoko 17 eskola eta Unibertsitate baino gehiagotan erabiltzen dira, eta baita, hainbat konpainia multinazional ezberdinetan ere.

Metodologia honen dimentsio praktikoak, kudeaketaren azken joerekin konbinatuta, aukera ematen dio profesional eta erakunde bakoitzari , bere helburu propioak definitzeko paragramarako.

Egutegia

Hasiera
2021ko martxoaren 12a

Proiektuaren Aurkezpena
2021eko uztailean

Irakasleak

Ponentes 1920

Matrikula

Inskripzioa egiteko honako dokumentazioa bidali beharra dago:

CV
NAN kopia
Titulu unibertsitarioaren kopia (* Proiektu amaiera garatzen ari edota sektorean esperientziadunen kasuak aztertuko dira).


Bidali:

Koordinazioa

Alex Navarro

T. +34 671 067 099

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitatea-k ematen duen Unibertsitate Aditu Titulua.

Prezioa

3000 euro

Ordainketak epealdi ezberdinetan egiteko aukera

Informazio gehiago

Mireia Igarzabal

T. 943 718 009 | 671 440 144