FINTECH Ekintzailetasunean Aditua

FINTECHen EKINTZAILETZARI buruzko Aditu Ikastaroa sortu da, teknologia finantzei aplikatuz negozio berriak sortzeko aukerari erantzuteko.

Gaia
Estrategia, Ekintzailetasuna eta Berrikuntza
ECTS/orduak
10 ECTS
Tokia
Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

IKASTAROAREN APLIKAZIO PROFESIONALA

  • Finantzei aplikatutako teknologian aditua izango zara.
  • FINTECH sektorearen ikuspegi zabala izango duzu.
  • Sare profesional espezializatua sortuko duzu.
  • Zure proiektu ekintzailea edo barne-ekintzailea garatu eta testatuko duzu.
  • BBF FINTECH ekosistemako kide izango zara, Euskadiko FINTECHeko erreferentziazko poloa.

Nori zuzendua

  • Pertsona ekintzaileak edo ekiteko asmoa dutenak.
  • Finantza-arloko profesionalak.
  • Teknologia-arloko profesionalak.
  • FINTECHen espezializatzeko interesa duten pertsonak.

Egitaraua

I. MULTZOA - BANKU-SEKTOREAREN ETA FINTECH-EN TESTUINGURUA ETA JOERAK

FINTECH sektorearen oinarri nagusia eta haren alderdiak ezagutuko dituzu: PropTech, Wealthtech, Insurtech, etab.

LEARNING EXPEDITION
FINTECH ekosistema bisitatuko dugu Madrilen, sektoreko eragile nagusiekin loturak sortuz.

II. MULTZOA - TEKNOLOGIA APLIKAGARRIAK ETA ERREGULAZIOA

Produktu edo zerbitzuen diseinuan aplika daitezkeen teknologiak ezagutuko ditugu: blockchain, kriptomoneda, adimen artifiziala, big data analytics eta ordaintzeko modu berriak.

ERREGULAZIOA ETA LEGEZKOTASUNA
Sektorearen erregulazioan eta legezkotasunean sakonduko dugu, nazioarteko testuingurua kontuan hartuta.

III. MULTZOA - NEGOZIO-EREDU BERRITZAILEEN DISEINUA

Negozio-ereduen eta berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko ditugu. Ikuspegi teorikoa izango da, batetik, eta FINTECH sektoreko negozio-ereduen kasuak aurkeztuko ditugu, bestetik.

IV. MULTZOA - INBERTSIOA ETA FINANTZAKETA

Oinarrizko kontzeptu ekonomiko-finantzarioak aztertuko ditugu, proiektuen egoera ekonomiko eta finantzario egokia identifikatzeko eta kasu bakoitzerako egokienak diren finantziazio-aukerak hautatzeko.

V. MULTZOA - BERRIKUNTZA EKINEAN

Ideia batetik abiatuta eta tutore eta adituek lagunduta, taldean diseinatuko duzue zuen negozio eredua, hura garatzeko eta bideragarritasuna aztertzeko behar diren gaitasun pertsonal eta teknikoak eskuratuz.

Metodologia

PRESTAKUNTZA PRESENTZIALA
Aurrez aurreko prestakuntza saioak, ezagutza tekniko espezializatuekin, adituak diren erakundeekin.

LEARNING EXPEDITION
FINTECH ekosistema bisitatuko da Madrilen, sektoreko eragile nagusiekin loturak sortuz.

TALDEKO IKASKUNTZA
Taldekako ikaskuntza saioak. Kontzeptu teorikoak zure proiektuan islatu eta aplikatzea.

PROIEKTUA
Proiektu ekintzailea FINTECHen. Taldeko proiektu ekintzaile bati forma emateko lan egingo da, aholkulari espezializatuekin batera.

Egutegia

Hasiera: 2020ko martxoak 27

Amaiera: 2020ko uztailak 10

 

Ostirala: 14.30 - 19.00 h.

Larunbata: 9:00 - 13:00 h.

Prezioa

2.500 euro

Ordainketak plazoka egiteko aukera

Informazio gehiago

Facultad de Empresariales - Mondragon Unibertsitatea

Teléfono: 943 71 80 09
Email: