Surfa eta irristatze kiroletako marketing eta management ikastaro aditua

Surfeko eta kirol irisgarrien industriaren parte izan nahi duten edota iadanik parte diren pertsonentzat zuzendua, euren ezagutzak, ahalmenak eta trebetasun espezifikoak dinamizatu eta potentziatzeko eskainia.

Gaia
Enpresa eta Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketa
ECTS/orduak
205 ECTS
Egutegia
2022/01/20 - 2022/10/08 Og-Or-La - Cada quince días
Ordutegia
-
Tokia
Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Unibertsitate ikastaro aurreratu hau hurrengo helburuei erantzuteko diseinatu da:

  • Graduatu gazteen eta surf eta kirol irisgarrien profesionalen kudeaketa eta zuzendari ahalmenak eta adimena dinamizatu.
  • Diziplina anitzeko formakuntza eman, surfa eta kirol irisgarrien industrian espezializatuko profesionalen beharra asetzeko.
    • Ikaslegoa, surfaren kulturara eta bere bilakaerara hurbilduz. Erakutsiko zaie ere, surfa, jende askoren kirola eta kontsumoko aisialdi jarduera bihurtu dela.
    • Marketin Aplikatuari, Merkatal Kudeaketari eta Event Management-i buruzko kontzeptuak erakutsiko zaizkie.
    • Materialen teknologiari eta produktuaren diseinuari buruzko oinarrizko kontzeptuak sartuko dira.
  • Kasu praktikoetan eta egoera espezifikoetan oinarritutako ikasketa bultzatu, lan giroan ematenden ikasketa informala eta unibertsitate-jardueraren berezkoa den ikasketa formala integratuz.

Surfa eta irristatze kiroletako industria eta merkataritzaren profesionalaren trebetasun pertsonaletan eta profesionaletan sakondu.

Surfa eta irristatze kiroletako industria eta merkataritzari buruzko ikasturte amaierako proiektua garatu.

Egitaraua

1. MODULUA: Surfa eta irristatze kirolak. Aspektu Gizakulturalak.
*Surfaren kulturaren historia: Polinesiatik hasita gure itsasaldeetaraino.
*Surfaren garapena turismoaren produktu espezializatu bezala.
*Surfaren inpaktu ekonomikoaren azterlana Mundakan.
*Komunikabideak eta surfa.
*Rides-en sponsorizazioa.
*Neguko kirolak turismoaren garapenaren eredu bezala.
*Irristatze kirolen industria Europan.
*Emakumea eta irristaketa.

2. MODULUA: Zuzendari trebetasunak
*Aldaketaren kudeaketa eta lidergoa
*Taldeen kudeaketa
*Bileren zuzendaritza eraginkorra

3. MODULUA: Surfing Internet
*Web 2.0 : Alfabetizazio
*Sare sozialak
*Marketin mugikorra
*Kokapena bilatzaileetan.

4.MODULUA: Marketing Management
*Merkatuen ikerketa eta Marketin etnografikoa.
*Marketinetik harantzago: enpresa bezeroari bideratuta.
*Kirol arropa enpresa baten marketina
*Segmentazio eta kokapen estrategiak
*Komunikazio plangintzen definizioa

5.MODULUA: Brand Management
*Markaren garrantzia irristatze sektorean
*Markaren emozioa: esperientzien sorrera
*Branding: Euskal Herritik mundura

6.MODULUA: I+G+B irristatze kiroletan
*Zergatik berriztatu?
*Proiektu diseinurako tresnak
*Action Sport Berrikuntza
*Olatu artifizialak

7.MODULUA: Ekitaldien antolaketa
*WCT ekitaldi baten antolaketa
*Oinarrizko hastapenak ekitaldiak antolatzeko
* Irristatze kulturari lotutako kiroletakoak ez diren ekitaldiak

Metodologia

Saioak presentzialak dira; beti, ikaslegoaren partaidetza aktiboa sustatuz. Era berean, programaren zehar, banakako eta talde proiektuak burutuko dira. Antolatuko ditugu ere, bisitak enpresetara, ekitaldietara, eta surfa eta irristatze kiroletako erakunde garrantzitsuenetara.

Egutegia

Hasiera: 2022ko urtarrilak 20
Amaiera: 2022ko ekainak 8

Tokia:

  • Bilboko Campusean
  • Sopela eta Getxo

Osteguna, Ostirala eta Larunbata (hamabostean behin)

  • Osteguna: 14.00-19.00h.
  • Ostirala: 9.00-14.00 / 15.30-18.30h.
  • Larunbata: 9.00-14.00h.

Irakasleak

Modulu guztietan, ponenteak hurrengo moduan banatzen dira: heren bat, Mondragon Unibertsitateko irakasleak dira, beste herena, aholkularitzetako ponenteak, ikerketa zentroetakoak eta beste unibertsitatekoak eta azken herena, enpresa eta surf arloko profesional nabarmenek osatzen dute.

Matrikula

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA
Mondragon Unibertsitatea

Prezioa

3.290 €

Honetan ere interesa izan dezakezu