Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Surfa eta irristatze kiroletako marketing eta management ikastaro aditua

Surfeko eta kirol irisgarrien industriaren parte izan nahi duten edota iadanik parte diren pertsonentzat zuzendua, euren ezagutzak, ahalmenak eta trebetasun espezifikoak dinamizatu eta potentziatzeko eskainia.

Gaia
Enpresa eta Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketa
ECTS/orduak
205 ordu
Tokia
Irun
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Unibertsitate ikastaro aurreratu hau hurrengo helburuei erantzuteko diseinatu da:

  • Graduatu gazteen eta surf eta kirol irisgarrien profesionalen kudeaketa eta zuzendari ahalmenak eta adimena dinamizatu.
  • Diziplina anitzeko formakuntza eman, surfa eta kirol irisgarrien industrian espezializatuko profesionalen beharra asetzeko.
    • Ikaslegoa, surfaren kulturara eta bere bilakaerara hurbilduz. Erakutsiko zaie ere, surfa, jende askoren kirola eta kontsumoko aisialdi jarduera bihurtu dela.
    • Marketin Aplikatuari, Merkatal Kudeaketari eta Event Management-i buruzko kontzeptuak erakutsiko zaizkie.
    • Materialen teknologiari eta produktuaren diseinuari buruzko oinarrizko kontzeptuak sartuko dira.
  • Kasu praktikoetan eta egoera espezifikoetan oinarritutako ikasketa bultzatu, lan giroan ematenden ikasketa informala eta unibertsitate-jardueraren berezkoa den ikasketa formala integratuz.

Surfa eta irristatze kiroletako industria eta merkataritzaren profesionalaren trebetasun pertsonaletan eta profesionaletan sakondu.

Surfa eta irristatze kiroletako industria eta merkataritzari buruzko ikasturte amaierako proiektua garatu.

Egitaraua

1.MODULUA: Surfa eta irristatze kirolak. Aspektu Gizakulturalak.
*Surfaren kulturaren historia: Polinesiatik hasita gure itsasaldeetaraino.
*Surfaren garapena turismoaren produktu espezializatu bezala.
*Surfaren inpaktu ekonomikoaren azterlana Mundakan.
*Komunikabideak eta surfa.
*Rides-en sponsorizazioa.
*Neguko kirolak turismoaren garapenaren eredu bezala.
*Irristatze kirolen industria Europan.
*Emakumea eta irristaketa.
Corporate partnerships in actions sports.

2. MODULUA: Zuzendari trebetasunak
*Aldaketaren kudeaketa eta lidergoa
*Taldeen kudeaketa
*Bileren zuzendaritza eraginkorra

3.MODULUA: Surfing Internet
*Web 2.0 : Alfabetizazio
*Sare sozialak
*Marketin mugikorra
*Kokapena bilatzaileetan.


4.MODULUA: Marketing Management
*Merkatuen ikerketa eta Marketin etnografikoa.
*Banaketaren paradigma berriak: online stores.
*Marketinetik harantzago: enpresa bezeroari bideratuta.
*Fashion Marketing
*Merchandising. Salmentaren puntuaren kudeaketa.
*Kirol arropa enpresa baten marketina
*Segmentazio eta kokapen estrategiak
*Laguntza estrategiak surfean
*komunikazio plangintzen definizioa

5.MODULUA: Brand Management
*Markaren garrantzia irristatze sektorean.
*Markaren emozioa: esperientzien sorrera.
*Branding-aren kasu aipagarri bat: EHSF marka
*Brand Creation in the surfing sector: marketing strategies for beginners

6.MODULUA: Sarrera materialetara
*Surf taula baten anatomia
*Eskiaren eta snowboard-en taulen anatomia

7.MODULUA: I+G+B irristatze kiroletan
*Zergatik berriztatu?
*Material berrietan berriztatu
*Open Innovation
*Innovation in Tribord
*Olatu artifizialak

8.MODULUA: Event Management
*Quiksilver PRO France-ra bisita
*WCT ekitaldi baten antolaketa
*Oinarrizko hastapenak ekitaldiak antolatzeko
* Irristatze kulturari lotutako kiroletakoak ez diren ekitaldiak

Metodologia

Saioak presentzialak dira; beti, ikaslegoaren partaidetza aktiboa sustatuz. Era berean, programaren zehar, banakako eta talde proiektuak burutuko dira. Antolatuko ditugu ere, bisitak enpresetara, ekitaldietara, eta surfa eta irristatze kiroletako erakunde garrantzitsuenetara.

Egutegia

Hasiera: 2015eko urtarrilak 28

Amaiera: 2015eko azaroak 8

Irakasleak

Modulu guztietan, ponenteak hurrengo moduan banatzen dira: heren bat, Mondragon Unibertsitateko irakasleak dira, beste herena, aholkularitzetako ponenteak, ikerketa zentroetakoak eta beste unibertsitatekoak eta azken herena, enpresa eta surf arloko profesional nabarmenek osatzen dute.

Matrikula

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA
Mondragon Unibertsitatea
mmsurf@eteo.mondragon.edu

Campus de Oñati
Ibarra zelaia, 2
20560 OÑATI (Gipuzkoa)
Tfno: +34 943 71 80 09
Campus de Bidasoa
Hendaia, 8
20301 IRUN (Gipuzkoa)
Tfno: +34 943 63 91 29

Prezioa

3.290 €

Honetan ere interesa izan dezakezu