Bezeroari Zuzendutako Digitalizazioa

Gaia
Marketina eta Salmentak
ECTS/orduak
10 ECTS
Egutegia
2022/02/18 - 2022/04/29 Or
Tokia
Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala

Helburuak

Digitalizazioari buruzko Aditu Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei ezagutzak eta oinarri orokorrak ematea, digitalizazioari esker negozio-aukera berriak sortzeko.

Digitalizazioa bezeroaren beharretara egokitzeko metodologia bat garatzeko lan egingo da, eskainitako bezero-esperientzia oinarri hartuta, negozio-eredu digital berriak garatu arte.

Era berean, balio erantsi handiko salmenta-prozesuak zabaltzeko behar diren trebetasun eta tresnetan jarriko da arreta, funtsezkoa baita parte-hartzailearen enplegagarritasuna eta erakundearen jasangarritasuna lortzeko.

Azkenik, datua negozio-aktibo gisa nola aprobetxatu eta negozio-eredu osoaren garapena nola hobetu landuko da.

Nori zuzendua

  • Bezeroari zuzendutako digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dituzten gerenteak eta jabeak
  • Salmenta/Negozio/Merkataritza Garapeneko zuzendaria: salmenta-prozesuaren kudeaketa eta plangintza hobea
  • Marketin-zuzendaria: marketinaren eta salmenten arteko harremana hobetzeko interesa...
  • Aro digitalean negozioa sortu nahi duten ekintzaileak edo barne-ekintzaileak
  • Bezeroarekin edo antolakundearen barruko salmentekin zerikusia duen profesional oro

Egitaraua

1. BEZEROARI ZUZENDUTAKO DIGITALIZAZIOA

Negozio digitalak diseinatzeko eta hedatzeko estrategia eta plangintza
Bezeroaren erosketa-prozesuaren azterketa

2- BALIO ERANTSI HANDIKO SALMENTA-PROZESUA

Salmenta-prozesuaren prestaketa eta planifikazioa
Lehiakortasun-egoera berrira egokitzeko metodologia eta trebetasunak
Digitalizazioa garatzea salmentaren jarraipena egiteko

3- DATUEN ANALISIA

Datuaren zikloaren kudeaketa integrala negozioa garatzeko

Metodologia

Hasiera: 2021eko otsailak 5

Amaiera: 2021eko apirilak 9

Eredua: Blended: 3 saio presentzialak / 5 saio online

Ordutegia: Ostirala, arratsaldez

Tokia: Bilbo

Egutegia

Hasiera: otsaila 2022

Amaiera: apirila 2022

Kolaboratzaileak/ babesleak

"DigiTalentu"  lankidetzan garatutako programa:

Alvaro Zevallos

Idoia Iceta

Honetan ere interesa izan dezakezu