MBA EXECUTIVE

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK eta GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK indarrak batu dituzte eta apustu estrategiko bat egin dute formazio programa bat garatzera zuzenduta.

Formazio programa honen helburua profesionalen konpetentziak hobetzea da.

Gaia
Enpresa eta Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketa
ECTS/orduak
520 ordu
Egutegia
2019/10/18 - 2020/07/10
Ordutegia
-
Tokia
Donostia-San Sebastián
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Executive MBA honako helburu hauek lortzera dago bideratuta:

  • Parte hartzaileei enpresaren eta kudeaketaren ikuspegi integral eta sistemiko bat ematea, enpresaren arlo guztietan.
  • Berrikuntza eta aldaketa bultzatzea zuzendariaren jarrera pertsonal eta profesional gisa ingurune globalizatu batean.
  • Ikuspegi etiko eta arduratsu batetik lidergoaren gaitasuna garatzea, horretarako beharrezkoak diren
  • konpetentzia eta trebetasunak integratuz.
  • Nazioarteko eta kultura testuinguruen aniztasuna aintzat hartuta, erakundearen funtzioen kudeaketa
  • ahalbidetzen duten kontzeptuak berrindartzea eta eguneratzea.

Nori zuzendua

MBA Executive, GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAK elkarlanean ematen dutena, karrera profesionalean behin betiko pausu bat eman nahi duten enpresako profesional eta zuzendarien garapen pertsonala eta profesionala garatzera zuzenduta dagoen formazio programa bat da.

Egitaraua

Masterraren edukiak lau fasetan daude antolatuta:

I. fasea: INGURUNEA ETA ENPRESA:

Enpresaren arlo funtzionalen ikasketa:
FINANTZAK, ESTRATEGIA, MARKETINA, BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETASUNA, OPERAZIOAK eta PERTSONAK eta ERAKUNDEAREN KULTURA.

II. fasea: ZUZENDARITZA ETA LIDERGORAKO TREBETASUNAK:

Hiru eguneko bi egonaldietan, parte hartzaileak, zuzendari batek izan behar dituen trebetasunez jabetzen dira.

III. fasea: BAKARKAKO COACHING:

Partehartzaile bakoitzak Coach profesional bat izango du programan zehar, lidergo eraginkorra ahalbideratzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatzen lagunduko diona.

IV. fasea: MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA:

Parte hartzaileak formazio programan jasotako ezagutza eta konpetentziak aplikatzen ditu.
Proiektua bakarka egiten da, irakasle batek tutorizatuko du eta amaitzerakoan proiektua aurkeztu eta defendatu egin beharko du parte hartzaileak.

Metodologia

Programan erabiltzen den metodologiak programan identifikatutako ezagutzak jasotzea eta konpetentzia eta trebetasunak garatzea du helburu.

Klaseak interaktiboak dira, parte hartzaileak une oro parte hartzea sustatzen da, horrela ikasketaren protagonista bihurtuz. Era berean, programan taldeko eta bakarkako proiektuak egiten dira, zeinetan txostenak eta aurkezpenak egin behar diren.

Egutegia

2019ko urritik 2020ko ekainera bitartean

Irakasleak

 

Programako irakasle-taldea diziplina anitza da, unibertsitateko irakasleek, aholkulari adituek eta enpresaren errealitatea ondo ezagutzen duten esperientzia handiko enpresarioek osatzen dute.

Hauek dira programan parte hartzen duten irakasle batzuk:

IZASKUN AGIRRE: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea / Doctora en Ciencias Empresariales. Profesora de
Mondragon Unibertsitatea.
OSCAR GARCIA: K2K Emocionandoko Aholkularia / Consultor K2K Emocionando.
JUAN CARLOS ALCAIDE: Marketing Aholkularia. Marketing de Servicios-eko Zuzendaria / Consultor en Marketing. Director de Marketing de Servicios.
EDUARDO PASCUAL: Coach ziurtagiria: Mondragon Unibertsitateko Coach eta Lidergo taldeko kidea / Coach certificado: Miembro del equipo Coach y Liderazgo de Mondragon Unibertsitatea.
JULEN ITURBE: Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Web 2.0. inguruneko Aholkulari Aditua / Profesor de Mondragon Unibertsitatea y Consultor experto en entornos web 2.0.
PEDRO REINARES: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea. Marketing Irakaslea / Doctor en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad Complutense. Profesor experto en Marketing.
NEREA URCOLA: Giza Baliabideetako Aholkularia / Consultora en gestión de personas.
ANTONIO CANCELO: Eroskiko fundatzailea eta Mondragon Korporazioaren lehendakari ohia / Fundador de Eroski y ex presidente de Corporación Mondragon.
JUAN JOSÉ GOÑI: Berrikuntzan Aholkulari Aditua / Consultor experto en Innovación.
AMAIA FERRO: Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapena eta Nazioartekotasuneko Zuzendaria / Directora de Desarrollo Empresarial e Internacionalización de Cámara de Gipuzkoa.
JUAN LUIS URCOLA: Giza Baliabideetako Aholkularia / Consultor en gestión de personas.
PEDRO P. RAMOS: Talentu eta erakundeen eraldaketan Zuzendaria LKS enpresan / LKS Director de Talento y Transformación Organizacional
HENRY TRULL: Marketing-eko irakasle eta aholkularia / Profesor y consultor de Marketing. Socio-director de Andalucía Marketing de Servicios.
SERGI BARDAJI: Operations Controller Commercial Vehicle Europe Dana Holding Corporationen / Operations Controller Commercial Vehicle Europe en Dana Holding Corporation.
AMALIO REY: Emotools-eko Zuzendaria eta Aholkularia / Consultor y Director de Emotools.
JAVIER GARCÍA: HPA Marketing & Innovación Zuzendaria / Director de HPA Marketing & Innovación.
JON ALDAZABAL: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea / Doctor en Ciencias Empresariales. Profesor de Mondragon Unibertsitatea.
AGURTZANE BENGOA: Enpresa-Coach Ontologikoa. Mondragon Unibertsitateko irakaslea / Coach Ontológico Empresarial. Profesora de Mondragon Unibertsitatea.
ISMAEL IGARTUA: Galbaian enpresako Zuzendari Orokorra / Director Gerente de Galbaian S.Coop.
PIO AGIRRE: Oinarri SGRko Zuzendari Orokorra / Director Gerente de Oinarri SGR.
ANA UGALDE: Gipuzkoako Bazkundeko Ezaguera Kudeaketa Zuzendaria / Directora de Gestión del Conocimiento de Cámara de Gipuzkoa.
JOSE MANUEL MURCIA: Logistika eta Hornidura Katean Aditua / Consultor Experto Logística y Cadena de Suministro.
UNAI ATRISTAIN: Export Managerra Cardiva S.L. enpresan / Export Manager Cardiva S.L.
IÑAKI ALIENDE: Enpresa Garapenean Aholkularia / Consultor en Desarrollo Empresarial.
KOLDO UNANUE: Business Director at Euskaltel / Business Director at Euskaltel y CMO at Euskaltel Group

Matrikula


– Unibertsitate tituluaren jabe izan.
– Gutxienez bost urteko esperientzia profesionala izan.

Beharrezko dokumentazioa:
– Eskari orria.
– Unibertsitate tituluaren kopia konpultsatua.
– Curriculum Vitae-a.
– Pasaporte edo NANren fotokopia.
– Karnet tamainuko bi argazki.

Koordinazioa

José Luis Abaunz:
Mondragon Unibertsitate ko Enpresagintza Fakultateko Graduondoko Koordinatzailea.

Ana Ugalde:
Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutza Kudeaketan Zuzendaria.

Prezioa

Matrikularen kostua 12.850 eurotakoa da.