Profesionalen prestakuntza

EXECUTIVE MBA Master Profesionala

ECTS/orduak

60 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

13.400 €

Aurkezpena

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK eta GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK indarrak batu dituzte eta apustu estrategiko bat egin dute formazio programa bat garatzera zuzenduta.

Formazio programa honen helburua profesionalen konpetentziak hobetzea da.

Enpresaren ikuspegi orokorra eta estrategikoa

Erabakiak hartzeko gaitasuna eta taldeen lidergoa hobetzea

Enpresaren komertzial, finantza eta estrategia kudeaketarako tresnak

Garapen pertsonala eta profesionala

 

koordinatzaileak

First slide

Lizarralde Aiastui, Iosu

Berrikuntza eta Ekintzailetza Koordinazaioa

First slide

Agirre Aranburu, Izaskun

Marketing Koordinazioa

First slide

Aldazabal Basauri, Jon

Estrategia Koordinatzailea

First slide

Ispizua Mendieta, Alvaro

Finantza Koordinatzailea

 

KONTAKTUA

 

 

Kontakturako
pertsona


KOLABORATZAILE

First slide

Helburuak

 

Executive MBA honako helburu hauek lortzera dago bideratuta:

  • Parte hartzaileei enpresaren eta kudeaketaren ikuspegi integral eta sistemiko bat ematea, enpresaren arlo guztietan.
  • Berrikuntza eta aldaketa bultzatzea zuzendariaren jarrera pertsonal eta profesional gisa ingurune globalizatu batean.
  • Ikuspegi etiko eta arduratsu batetik lidergoaren gaitasuna garatzea, horretarako beharrezkoak diren
  • konpetentzia eta trebetasunak integratuz.
  • Nazioarteko eta kultura testuinguruen aniztasuna aintzat hartuta, erakundearen funtzioen kudeaketa
  • ahalbidetzen duten kontzeptuak berrindartzea eta eguneratzea.

Nori zuzendua

MBA Executive, GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAK elkarlanean ematen dutena, karrera profesionalean behin betiko pausu bat eman nahi duten enpresako profesional eta zuzendarien garapen pertsonala eta profesionala garatzera zuzenduta dagoen formazio programa bat da.

Norentzat:

  • Gutxienez 5 urteko esperientzia duten zuzendariak (gerentzia eta/edo zuzendaritza nagusia).
  • Beren erakundeetako Zuzendaritza Kontseiluan parte hartzen duten edo arlo profesionaletan (berrikuntza-zuzendariak, negozio berrienak, negozio-garapenekoak, besteak beste) zuzendaritza- eta kudeaketa-lanak egiten dituzten erdi-mailako arduradunak.

Programa

 

  MODULUA Kredituak (ECTS) Materia
Materia I Finantzak 8 Derrigorrezkoa
Materia II Enpresa estrategia 8 Derrigorrezkoa
Materia III Marketing-a 7 Derrigorrezkoa
Materia IV Operazio Kudeaketa 5 Derrigorrezkoa
Materia V Berrikuntza eta Ekintzailetza 5 Derrigorrezkoa
Materia VI Pertsonak eta Lidergoa 12 Derrigorrezkoa
Materia VII Master Amaierako Lana 15 Derrigorrezkoa
Total   60  

Metodologia

Programan erabiltzen den metodologiak programan identifikatutako ezagutzak jasotzea eta konpetentzia eta trebetasunak garatzea du helburu.

Klaseak interaktiboak dira, parte hartzaileak une oro parte hartzea sustatzen da, horrela ikasketaren protagonista bihurtuz. Era berean, programan taldeko eta bakarkako proiektuak egiten dira, zeinetan txostenak eta aurkezpenak egin behar diren.

Programaren ikaskuntza-ingurunea gaitasunak eta trebetasunak garatzeko metodologia aurreratu batean oinarrituta dago:

  • Eginez ikastea: ikasteko modurik onena esperimentatzea da; beraz, parte-hartzaileek beren kasua erabiliko dute esperientzia hori bizitzeko.
  • Networking egituratua: zuzendariekiko harremanak oso interesgarriak dira beti, aukerak identifikatzen eta sortzen laguntzen baitute. Parte-hartzaileen profilak agertoki ezin hobea eskaintzen digu; horregatik, gure esperientziak zehazten eta partekatzen laguntzen diguten tresnak erabiltzen ditugu.
  • Tutoreen ahokularitza: parte-hartzaileek arazoen diseinuan eta garapenean espezializatutako aholkularia izango dute.

Irakasleak

Programako irakasle-taldea diziplina anitza da, unibertsitateko irakasleek, aholkulari adituek eta enpresaren errealitatea ondo ezagutzen duten esperientzia handiko enpresarioek osatzen dute.

Hauek dira programan parte hartzen duten irakasle batzuk:

IZASKUN AGIRRE: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea / Doctora en Ciencias Empresariales. Profesora de Mondragon Unibertsitatea.
PIO AGIRRE: Oinarri SGR eta Elkargi SGR Zuzendari Ohia / Ex Director General de Oinarri SGR y de Elkargi SGR.
JUAN CARLOS ALCAIDE: Marketing Aholkularia. Marketing de Servicios-eko Zuzendaria / Consultor en Marketing. Director de Marketing de Servicios.
JON ALDAZABAL: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea / Doctor en Ciencias Empresariales. Profesor de Mondragon Unibertsitatea.
IÑAKI ALIENDE: Enpresa Garapenean Aholkularia / Consultor en Desarrollo Empresarial.
IÑAKI ARENAZA: Enpresa Zientzietan Doktorea. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea / Doctor en Ciencias Empresariales. Profesor de Mondragon Unibertsitatea.
UNAI ATRISTAIN: Export Managerra Cardiva S.L. enpresan / Export Manager Cardiva S.L.
IGNACIO AZPIAZU: Hub Advisory fundatzailea eta Lab Services Tecnalia kontseilaria / Fundador Hub Advisory, y Consejero de la división de Lab Services de Tecnalia.
JOSEBA BADIOLA: GAME SA Zuzendari Nagusiordea. “Aprende, Innova, Triunfa” liburuaren autorea / Director General Adjunto en GAME SA. Autor del libro “Aprende, Innova, Triunfa”.
SERGI BARDAJI: SBFARMACONSULTORES Zuzendari-bazkidea / Socio director de SBFARMACONSULTORES.
JABIER BIKUÑA: BIC-Saiolan Zuzendari Orokorra / Director General BIC-Saiolan.
ANTONIO CANCELO: Eroskiko fundatzailea eta Mondragon Korporazioaren lehendakari ohia / Fundador de Eroski y ex presidente de Corporación Mondragon.
NADER FERNANDO FAYAD: Ingeniari areonautikoa, Finantzetan espezializatua. Deutsche Bankeko lehendakariordea ABS Markets taldean / Ingeniero areonáutico, especializado en Finanzas. Vicepresidente en Deutsche Bank en el equipo de ABS Markets.
AMAIA FERRO: Corporación Mondragon Enpresa Garapenerako arduraduna / Responsable Desarrollo Empresarial de Corporación Mondragon.
JAVIER GARCÍA: HPA Marketing & Innovación Zuzendaria / Director de HPA Marketing & Innovación.
OSCAR GARCIA: K2K Emocionando. Erakundeen harremanestilo berria / K2K Emocionando. Un nuevo estilo de relaciones para las organizaciones.
JON HOYOS: Enpresen Administrazioan Doktorea, UPV-EHUn irakaslea / Doctor en Administración de Empresas, Profesor de UPV-EHU.
ISMAEL IGARTUA: Galbaian enpresako Zuzendari Orokorra / Director Gerente de Galbaian S.Coop.
JULEN ITURBE: Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Web 2.0. inguruneko Aholkulari Aditua / Profesor de Mondragon Unibertsitatea y Consultor experto en entornos web 2.0.
ALVARO ISPIZUA: Enpresa Zizentzietan Doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea / Doctor de Administración de Empresas, Profesor de Mondragon Unibertsitatea.
JUAN RAMÓN MOLINERO: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna, Mondragon Unibertsitateko irakaslea / Licenciado en CCEE, Profesor de Mondragon Unibertsitatea.
PEDRO D. PEREZ: Estrategia eta proiektuen kudeaketa / Estrategia y gestión de proyectos.
PEDRO P. RAMOS: Talentu eta erakundeen eraldaketan Zuzendaria LKS enpresan / LKS Director de Talento y Transformación Organizacional.
PEDRO REINARES: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea. Marketing Irakaslea / Doctor en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad Complutense. Profesor experto en Marketing.
JORGE SAENZ DE TEJADA: Saez de Tejada Asesores S.L.n bazkide eta administratzailea / Socio mayoritario y administrador único de Saénz de Tejada Asesores SL.
HENRY TRULL: Marketing-eko irakasle eta aholkularia / Profesor y consultor de Marketing. Socio-director de Andalucía Marketing de Servicios.
KOLDO UNANUE: Business Director at Euskaltel eta CMO at Euskaltel Group / Business Director at Euskaltel y CMO at Euskaltel Group.
NEREA URCOLA: Giza Baliabideetako Aholkularia / Consultora en gestión de personas.
AITOR MARTINEZ BENITEZ: Estrategia eta Proiektu Kudeaketa/Estrategia y Gestión de Proyectos.
PABLO DÍAZ-MASA: Logistika eta Hornidura Katean Aditua / Consultor Experto Logística y Cadena de Suministro.
VICENTE MONTERO: Lean Manufacturing.en Aditua / Experto en Lean Manufacturing.
TERESA ARANZIBIA: Enpresa Zientzietan Lizentziatua. Coach senior. Mondragon Unibertsitateko irakaslea/ Lic. CCEE. Coach senior. Profesor de Mondragon Unibertsitatea.
ELENA ARCE: Irakasle, ikertzaile eta Coach Mondragon Unibertsitatean / Docente, investigadora y Coach Mondragon Unibertsitatean.

Matrikula

– Unibertsitate tituluaren jabe izan.
– Gutxienez bost urteko esperientzia profesionala izan.

Beharrezko dokumentazioa:
– Eskari orria.
– Unibertsitate tituluaren kopia konpultsatua.
– Curriculum Vitae-a.
– Pasaporte edo NANren fotokopia.
– Karnet tamainuko bi argazki.

Koordinazioa

Izaskun Agirre:
Mondragon Unibertsitate ko Enpresagintza Fakultateko Graduondoko Koordinatzailea.

Ana Ugalde:
Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutza Kudeaketan Zuzendaria.

Erakundea

Masterraren edukiak lau fasetan daude antolatuta:

I. fasea: INGURUNEA ETA ENPRESA:

Enpresaren arlo funtzionalen ikasketa:
FINANTZAK, ESTRATEGIA, MARKETINA, BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETASUNA, OPERAZIOAK eta PERTSONAK eta ERAKUNDEAREN KULTURA.

II. fasea: ZUZENDARITZA ETA LIDERGORAKO TREBETASUNAK:

Hiru eguneko bi egonaldietan, parte hartzaileak, zuzendari batek izan behar dituen trebetasunez jabetzen dira.

III. fasea: BAKARKAKO COACHING:

Partehartzaile bakoitzak Coach profesional bat izango du programan zehar, lidergo eraginkorra ahalbideratzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatzen lagunduko diona.

IV. fasea: MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA:

Parte hartzaileak formazio programan jasotako ezagutza eta konpetentziak aplikatzen ditu.
Proiektua bakarka egiten da, irakasle batek tutorizatuko du eta amaitzerakoan proiektua aurkeztu eta defendatu egin beharko du parte hartzaileak.

Finantziazio iturriak

Ordainketa zatikatuak

FUNDAE bitartez bonifikatzeko aukera

%10eko deskontua Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiei

Informazio gehiago

MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Enpresagintza Fakultatea
20560 – Oñati
Tel.: 943 718 009  -  671 440 144
Email:emba@mondragon.edu


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Chief Learning Officer (CLO) - Erakundeetako ikaskuntzaren kudeaketan unibertsitate espezializazio diploma
6.000 € Euskara - Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo-Madril / 30 ECTS
Business Analytics Etengabeko Prestakuntzako Masterra (Online)
4.400 € Gaztelania - Online
60 ECTS
Aliantza operatiboen diseinua Aditu Diploma (Online)
2.500 € Gaztelania - Online
Gobernua eta Datuen Kudeaketa Estrategikoa Aditu Diploma (Online)
850 € Gaztelania - Online
10 ECTS