Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradura egokitzeko ikastaroa

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroaren bidez, ingeniari tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalei aukera eman nahi zaie euren titulazioa Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko.

Gaia
Elektronika eta energia
ECTS/orduak
640 ECTS
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Ingeniari tekniko titulua duten egresatuentzako prestakuntza, Graduko titulua lor dezaten.

Industria Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa lan-esperientzia duten profesionalentzat bereziki antolatutako ikastaroa da. Horri esker, hau lortuko duzu:

Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparru berrira egokitutako titulazioa izatea.

Malgutasunez eta zure beharren arabera ikastea eta trebatzea.

Zure lanbidean egunean egotea.

Industria Elektronikako ingeniariek berrikuntza- eta garapen-lan handia egiten dute euren herrialdeetan, diziplina anitzeko prestakuntza zabala dute, eta lan-ingurune desberdin eta aldakorretara egokitzeko ahalmena dute.

Industria Elektronikako ingeniariek prototipo elektriko eta elektronikoak diseinatu, kalkulatu eta egiten dituzte. Horrez gain, garatutako aplikazioa hainbat esparru edo sektoretan balidatu, txertatu eta prestatzen dute; esaterako, makina-erremintaren sektorean, osasungintzan, aeronautikan, automobilgintzan eta etxetresna elektrikoen sektorean.

Proiektu horiek gauzatzeko, Industria Elektronikako ingeniariak talde-lanean aritzen dira aktiboki, eta proiektuko jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatu eta zuzentzen dituzte.

Nori zuzendua

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa ingeniari tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalentzat da, lana eta ikasketak malgutasunez eta norberaren denboraren arabera bateratzeko aukera izan dezaten.

Mondragon Unibertsitateak  Industria Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko eskainitako ikastaroa ofiziala da, eta ANECAk homologatzen du.

Ikastaroa egiten dutenek Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitutako titulua lortu ahal izango dute, baina ez dute lanbide-eskumen gehiago izango industria-ingeniari tekniko titulazioagatik dituztenak baino.

Egitaraua

Ikasketa-planean, irakasgai hauek daude:

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

Kimika

OP

6

Ingeniaritza termikoa eta jariakorra

DE

6

Materialen zientzia, teknologia eta kimika

DE

6

Makinen eta mekanismoen teoria

DE

4,5

Produkzio-sistemak eta elektroteknologiak

DE

3

Sistema robotizatuak

DE

4,5

Kalitate-, segurtasun-, eta ingurumen-metodoak

DE

3

Industria-antolamendua

DE

3

Eragingailu elektrikoak

DE

6

Industria-elektronika

DE

4,5

Industria-automatizazio aurreratua

DE

6

Industria-komunikazioak

DE

4,5

Kontrol aurreratua

DE

4,5

GBL

GBL

12

KREDITUAK GUZTIRA

73,5

Metodologia

Metodologia

  • Ikastaroa online emango da. Horretarako, baliabide hauek erabiliko dira:
  • Online edukiak dituen Moodle plataforma.
  • Ikasgela birtuala, astean behingo tutoretzarako.
  • Zuzeneko komunikazioa irakaslearekin, posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz.
  • Foroak eta txatak.
  • Saio presentzialak (egutegiaren arabera).

Egokitzeko ikastaroak bi fase ditu. Lehen fasean, egin beharreko irakasgaiak garatzen dira, eta irakasgaiak gainditu ondoren, bigarren fasean, gradu-bukaerako lana egin behar da.

Gradu-bukaerako lana enpresan bertan egin ahal izango da, betiere, hori ezartzen bada. Lanaren aurkezpen publikoa eta defentsa Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan egingo dira.

Egutegia

2017-2018 ikasturtean egokitze-ikastaro bat egingo da gradu honi dagokionez, ikastaroa urrian hasi eta uztailean amaituko da. 

Irakasleak

Unibertsitateko irakasleak irakasgaien eta gradu-bukaerako lanen tutoretzaz arduratuko dira.

Matrikula

Izena emateko beharrezkoa da dagokion dokumentua betetzea eta hartan eskatzen diren dokumentuak ematea.

Gainera, SEPA agindua sinatu eta eman behar da.

Matrikulazio-epea:

    • Hasiera: 2017ko maiatza
    • Azken eguna: 2017ko urriaren 20a

Koordinazioa

Ikastaroko koordinatzailea Joseba Zaldibia da.

Edozein kontsulta egiteko, bidali mezu bat helbide honetara:

Onarpen baldintzak eta prozesua

Deialdi bakoitzean, 25 plaza daude, eta izena emateko hurrenkera berean emango dira.

Kredituen aitortza

Oinarrizko eta espezializazioko irakasgaien kredituak onartzeko aukera dago.

Horretarako, aurreko ikasketak eta egiaztatutako lan-esperientzia hartuko dira kontuan.

Kredituak onar diezazkioten eskatzeko, interesdunak eskaera egin behar du. Eskaerarekin batera, beharrezko agiriak eman beharko ditu: lan-bizitzaren dokumentua, ikasketa-espedientea, egindako ikasketen programa, enpresaren ziurtagiria…

Batzorde Akademikoak eskaerak aztertu eta bakoitzaren onarpen-maila zehaztuko du.

Oharra: Irakasgairen bat onartuz gero, interesdunak ez ditu irakasgai horri dagozkion kredituak ordaindu beharko.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Egokitze-ikastaroetan, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (COPITIG) eta Aragoiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COITIAR) laguntzen dute.

Prezioa

Matrikulak 4.400 €-ko prezioa du.

Ikasle ohien eta elkargoko kideen kasuan, 4.000 €-koa.

4.400 €