Energia Elektrikoko Master Profesionala

Energia Elektrikoko Master Profesionala potentzia-bihurgailuei, makina elektrikoei, biltegiratze-sistemei, trakzio elektrikoari, energia berriztagarriei eta sare elektrikoari buruzko prestakuntza behar duten profesionalentzat da.

Gaia
Elektronika eta energia
ECTS/orduak
438 ordu
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

Prestakuntza-programaren bidez, parte-hartzaileek potentzia-konponbide elektronikoak eta eragingailu elektrikoak diseinatzen eta garatzen ikasiko dute. Elementu horiek industriarako, energia-iturri berriztagarrien bidez energia sortzeko, sare elektrikorako eta trakziorako erabil daitezke, besteak beste.

Nori zuzendua

Energia elektrikoari eta potentzia-elektronikari lotutako ezagutza-eremuetan espezializatu nahi duten enpresetako profesionalei zuzendutako masterra da.

Egitaraua

Moduluak

Irakasgaiak

Potentzia-bihurgailu elektronikoen diseinua eta modelaketa

(56 ordu)

Potentzia-bihurgailu elektronikoen diseinua

(28 ordu)

Potentzia-bihurgailu elektronikoen analisia

(28 ordu)

Makina elektrikoen diseinua eta modelaketa

(64 ordu)

Makina elektrikoen diseinua

(32 ordu)

Makina elektrikoen modelazioa eta kontrola

(32 ordu)

Energia biltegiratzeko sistemak

(20 ordu)

Energiaren biltegiratzea

(20 ordu)

Aplikazioen azterketa I. Trakzioa eta eragingailuak

(48 ordu)

Eragingailuak

(24 ordu)

Trenbide-trakzio elektrikoa

(12 ordu)

Ibilgailu elektrikoa

(12 ordu)

Aplikazioen azterketa II. Energia berriztagarriak

(48 ordu)

Haize-energiaren sorkuntza

(28 ordu)

Energia iturri berriztagarriez sortzea eta baterako sorkuntza

(20 ordu)

Sare elektrikoa

(52 ordu)

Energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa

(32 ordu)

Sare elektrikora konektatutako bihurgailuen aplikazioak

(20 ordu)

Master-bukaerako lana

(150 ordu)

Orduak guztira: 438

 

Masterrak 438 ordu ditu. Euretatik, 288 ordu presentzialak dira, eta 150 ordu master-bukaerako proiektuari dagozkio. Gainera, uste da parte-hartzaile bakoitzak 250-300 ordu eman beharko dituela lortutako ezagutzak finkatzeko.

Metodologia

Parte-hartze aktiboko sistema batean oinarritzen da, eta hartan, hiru jarduera-mota egiten dira:

  • Kontzeptuzko azalpena.
  • Kontzeptu horiek energiaren arloko zenbait esparru eta sektoretan erabiltzeari buruzko azterketa eta hausnarketa partekatua.
  • Ariketa praktikoak simulagailuak erabiliz (Matlab- Simulink, MotorCad, Iposim, FLUX).
  • Nazioartean adituak diren pertsonen hitzaldiak. Irakasgaiarekin lotutako alderdi zehatzetan sakontzeaz gain, etorkizuneko ikuspegia eman eta joera nagusiak azalduko dituzte.

Programaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak proiektu pertsonal bat egingo du. Bere enpresan benetan aplika daitekeen lan bat izango da, eta haren bidez, lortutako ezagutza teknikoak sendotuko ditu.

Prozesu horretan guztian, parte-hartzaileek tutore baten laguntza izango dute.

Prestakuntza zuzen ematen dela bermatzeko, prozesuak Mondragon Unibertsitatearen kalitate-sistemari jarraituz kudeatuko dira. Kalitate-sistema horrek UNE-EN ISO 9001:2008 ziurtagiria du. Besteak beste, sistema horrek elementu hauek ditu:

  • Irakaskuntza-planaren diseinua eta ondorengo jarraipena.
  • Eguneroko asistentzia-kontrola, parte-hartzailearen sinaduraren bidez. Ikasleen ebaluazioa, lanak eta amaierako proiektu baten defentsa ebaluatzeko sistema baten arabera.
  • Gogobetetze-inkestak, modulu bakoitzean eta amaieran.
  • Modulu bakoitzaren eta ikastaro osoaren balorazioa.
  • Diploma lortzeko, parte-hartzaileek azken ebaluazioa gainditu behar dute, eta %70eko asistentzia izan, gutxienez ere.

Praktikak

Ikasgai konkretu batzuetan egingo dira beharrezkoa kontsideratzen bada.

Simulazioa

Ia modulu guztietan, simulazio-praktikak egingo dira, software hauek erabiliz:

  • Matlab-Simulink.
  • MotorCad. Makinen analisi termikoa.
  • FLUX.

Egutegia

 

Moduloak

 

 Irakasgaiak

 Datak

 

Potentzia-bihurgailu elektronikoen diseinua eta modelaketa

 

Potentzia-bihurgailu elektronikoen diseinua

(28 h)

16, 23, 30 Mar, 13, 20, 27 Api, 4 Mai (goizez)

Potentzia-bihurgailu elektronikoen analisia

(28 h)

16, 23, 30 Mar, 13, 20, 27 Api, 4 Mai (arratsaldez)

 

Makina elektrikoen diseinua eta modelaketa

 

Makina elektrikoen diseinua

(32 h)

11, 18, 25 Mai, 1, 8, 15, 29 Eka, 6 Uzt

(goizez)

Makina elektrikoen modelazioa eta kontrola

(32 h)

11, 18, 25 Mai, 1, 8, 15, 29 Eka, 6 Uzt (arratsaldez)

Aplikazioen azterketa I. Trakzioa eta eragingailuak

 

Eragingailuak

(24 h)

7, 14, 21, 28 Ira, 5, 19 Urr

(goizez)

Ibilgailu elektrikoa

(12 h)

 

7, 14, 21 Ira (arratsaldez)

Trenbide-trakzio elektrikoa

(12 h)

28 Ira, 5, 19 Urr (arratsaldez)

 

Aplikazioen azterketa II. Energia berriztagarriak

 

Haize-energiaren sorkuntza

(28 h)

26 Urr, 2, 9, 16, 23, 30 Aza, 14 Abe

(arratsaldez)

Energia iturri berriztagarriez sortzea eta baterako sorkuntza

(20 h)

26 Urr, 2, 9, 16, 23 Aza

(goizez)

Energia biltegiratzeko sistemak

Energiaren biltegiratzea

(20 h)

11, 18, 25 Urt, 1, 8 Ots

 (goizez)

 

Sare elektrikoa

 

Energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa

(32 h)

11, 18, 25 Urt, 1, 8, 15, 22, 29 Ots (arratsaldez)

Sare elektrikora konektatutako bihurgailuen aplikazioak

(20 h)

15, 22, 29 Ots, 7, 14 Mar

 (goizez)

Irakasleak

Unibertsitateetako, teknologia- eta ikerketa-zentroetako, eta enpresa garrantzitsuetako hizlari gailenek jardungo dute masterreko irakasle.

Erreferentzia gisa, hona hemen aurreko edizioen zenbait hitzaldi:

HizlariaJardunaldia

Alberto Martín Pernía
(Universidad de Oviedo)

Compatibilidad electromagnética

Salvador Ceballos

(Tecnalia)

Técnicas de modulación en convertidores mulitinivel
Thierry Meynard
(INPT-ENSEEIHT, Toulouse)

Series and Parallel Multilevel Power Conversion
Dave Staton
(Motor Design Ltd)

Thermal Analysis of Electrical Machines

Miguel Martínez Iturralde

(CEIT)

Materiales para la construcción de máquinas eléctricas
Emil Levi
(Universidad de Liverpool)

Multiphase machines and drives
Benedikt Lunz
(ISEA Aachen )

Fran Blanco
(IK4-Ikerlan Energy)

Rolland Gallay (Garmanage)

Electrical Energy Storage Workshop

José Luis Rodríguez Amenedo

(Universidad Carlos III, Madrid)

Integración de la energía eólica en la red eléctrica
Arturo Mediano
(Universidad de Zaragoza)

Interferencias Electromagnéticas

Koordinazioa

Igor Baraia – Mondragon Unibertsitatea

Testigantzak

Testigantza hauek gazteleratik itzuli dira, eta esanahia aldatu ahal izan zaio. Testigantza originalak ikusi hemen, "Testimonios" atalean.

Oscar Alegría

"Mondragon Unibertsitateko masterrera joatea enpresan hartu diren erabakirik onenetako bat izan da. Hasieran, ahalegin handia egin behar izan zuen enpresak; izan ere, urtebetean, asteko lanegun bat galdu behar zen. Dena dela, merezi izan du, soberan merezi ere. Master profesional honetan, parte-hartzaileak kualifikazio tekniko handikoak ziren; beraz, irakasleek informazioa ematen zieten ikasleei, baina ikasleek ere ekarpen interesgarriak egiten zituzten, esperientzia handia zutelako. Irakasgai bakoitzak jorratzen zuen arloan lan egiten ari zen norbait zegoen ia beti. Masterra oso praktikoa izan zen; alegia, ikasgeletan ikasitakoa zuzenean aplika zitekeen enpresan. Zenbait irakasgaitan lan gisa egin nituen diseinuak enpresako taldeetan aplikatu nituen (Bost segmentuko modulazio bektoriala, IGBTak paraleloan dituen erregulagailua, etab…). Azkenik, masterrak beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko ere balio izan dit, zer egiten ari diren eta nola egiten ari diren ikusteko.”

Iraitz Legarra

"Duela hiru urte eta zenbait hilabete iritsi nintzen Ingeteamera, La Casillan Elektronikako Ingeniaritza Teknikoko ikasketak (EHU) eta San Mamesen Automatika eta Industria Elektronikako Goi-mailako Ingeniaritzako ikasketak (EHU) egin ondoren. Orduan potentzia-elektronikari buruz nituen ezagutzak mugatu samarrak ziren; hain zuzen ere, ingeniaritza teknikoko eta goi-mailako ingeniaritzako irakasgai banatan ikasitakoak, eta oso generikoak eta teorikoak ziren. Ezagutza horiek ezin ziren benetako munduan aplikatu, eta benetan zertan zen ikusteko baliabide gutxi-gutxi zeuden. IMD maiztasun-bihurgailuak diseinatzen eta egiten dituen departamentua da; hain zuzen, ez du besterik egiten, eta han, potentzia-elektronika eguneroko gaia da. Beraz, departamentu horretan hastea oso zaila izan zen niretzat, eta karrerako liburu batzuk berreskuratu behar izan nituen, egunean jartzeko. Hala ere, banekien ezagutza asko falta zitzaizkidala arazoen muinera iristeko eta goi-mailako diseinuak egiteko. Nire arduradunak masterra egiteko aukeratu ninduela esan zidanean, berehala onartu nuen, kalitate goreneko lana egiteko falta zitzaidan ezagutza lortzeko aukera aparta zela ohartu nintzelako. Eta egia esan, masterrak ez zidan hutsik egin. Mondragon Unibertsitatea erreferentzia izan da beti Potentzia Elektronikaren arloan, eta irakasleen mailak ondo azaltzen du zergatik. Han aurkitu nuen jendeak oso prestakuntza tekniko handia zuen, baita ondo antolatutako plangintza ere, eta irakasgai bakoitza osatzen zuten atalak ezin hobe egituratuta eta dokumentatuta zeuden. Gainera, askotariko esparruetako 20 pertsona geunden han (papergintza, trenetarako bihurgailuak, Gamesa, eta Tekniker, Tecnalia eta beste zentro teknologiko batzuk), eta adinak eta esperientzia pertsonalak ere askotarikoak ziren; hortaz, ikuspuntuei dagokienez, oso interesgarria izan zen. Nazioarteko adituek oso gai zehatzei buruzko saioak eman zituzten (EMI, fase anitzeko motorrak, motorren kalkulu termikorako softwarea, olatuen energia…). Horrek gaiaren zabaltasunari buruzko ikuspegia erakutsi zigun, alde batetik, eta beste batetik, aplikazio eta arazoen mamian sartzeko aukera eman zuen, une batez izan bazen ere. Irakasgaiei eta lortutako ezagutzei dagokienez, oso programa egokia iruditu zitzaidan. Lehen multzoan, potentzia-elektronikaren oinarriak irakasten ziren. Alderdi garrantzitsuenak azaldu zituzten: erdieroaleen teknologia eta fisika, kommutazioak, elementu pasiboak, driverrak, hozketa… Topologiak eta modulazioak ere ikusi genituen.

Hurrengo multzoan, makina elektriko asinkronoen eta sinkronoen funtzionamendua erakusten zen, CAD tresnen zein modelaketa matematikoaren bidez. Bereziki interesgarria izan zen Flux-en simulazioak egitea, eta fluxuak estatoretik eta errotoretik egiten dituen bideak ikustea, bai eta, besteak beste, tentsioaren eta korrontearen eragina, alderdi dimentsionalak, asetasunak, parearen sorrera ere. Eta behin oinarrizko ezagutza horiek lortutakoan, makina kontrolatzen hasi ginen Matlab-Simulink erabiliz. Kontrol-metodo klasikoak ikusi genituen, kontrolak irteera-parearen ezaugarri desberdinetarako zer erantzun zituen ikusteko (kuadratikoa, konstantea, inpultsionala…): erroen lekua eta erreguladoreen sintonizazioa. Eta katea osatuta geratu ostean, aurretiko ezagutza horiek guztiak biltzen zituzten aplikazio zehatzetara igarotzen ginen: haize-energia, trenbide-trakzioa, ibilgailu elektrikoa… Irakasgai bakoitzean, bibliografia zabala zegoen, eta askotariko liburu eta dokumentuak geneuzkan eskura, paperezkoak zein digitalak. Bi huts ikusi nizkion masterrari: alde batetik, oso zaila zen irakasgai bakoitzeko lan-karga handia norberaren lanarekin eta aisiarekin bateratzea. Zenbait unetan, oso zaila izan zen. Gainera, masterra astelehenetan ematen zen, Bilbon, goizez eta arratsaldez, eta batzuetan, irakasleek informazio gehiegi eman nahi zuten hain denbora-tarte laburrean; horren ondorioz, korapilatsua zen azalpenei jarraitzea eta kontzeptuak gureganatzea. Beste batetik, master profesionala da, eta ez ofiziala; alegia, tituluak ez du baliorik Europako akreditazioentzat, ez DEArentzat… Kurrikulumerako baino ez du balio.”

Eder Satin

“Energia Elektrikoko Master Profesionala oso esperientzia atsegina izan da niretzat, bai ikuspuntu pertsonaletik, bai ikuspuntu profesionaletik. Irakasgaiek Automatika eta Industria Elektronikako ingeniarien jarduerako diziplina eta arlo gehienak hartzen zituzten barne. Eskolak trinkoak eta atsegingarriak dira, eta irakasleen eta ikasleen arteko elkarrekintzari esker, oso aberasgarriak. Gainera, ikastaroa osatzeko, master-bukaerako proiektuaz gain, irakasgaien gaietan adituak diren profesionalek hitzaldiak eta mintegiak egin zituzten, eta horrek asko laguntzen du profila osatzeko. Azken batean, oso gomendagarria.”

Xabier Ibarrola

“Masterrak energiaren munduari buruzko ikuspegi zabala ematen du. Lana edozein arlotan egiten dela ere, masterrak denak lantzen eta zabaltzen ditu. Potentzia-elektronika, makina elektrikoak, askotariko erabilerak (hala nola, berriztagarriak), ibilgailu elektrikoa, trenbide-trakzioa… Orobat, masterrak ondo uztartzen ditu eduki teorikoak eta ariketa praktikoak, eta adituek gaurkotasun-gaiei buruz egindako hitzaldiek hori guztia osatzen dute.”

Pedro Catalan

“Masterra nire ikasketak osatzeko modu ezin hobea izan zen, azken bost urte hauetan lanean jardun ondoren. Alde batetik, nire behar profesionalak asetzen zituen (potentzia-elektronika), eta beste batetik, unibertsitate ospetsu batek antolatzen zuen, eta ordutegia lanarekin bateratu zitekeen. Landutako irakasgaiak oso interesgarriak izan dira, nire ustez; izan ere, urrun samar nituen arloei buruzko ezagutzak eman zizkidan, eguneroko lanean ahazten zaizkigun kontzeptuak berrikusi eta haietan sakondu genuen. Gainera, material didaktikoa oso ona zen, eta gomendatutako bibliografia, kalitate handikoa; nire iritziz, hori garrantzitsua da, lan bat egiteko zer eta nori kontsultatu erabaki behar dugunean. Irakasleek zein ikasleek osatutako taldearen giza kalitatea azpimarratzekoa da; horri esker, klaseak oso parte-hartzaileak ziren, eta bakoitzak bere harri-koskorra ekarri zuen, nork bere esperientzian eta ezagutzetan oinarrituta.”

Julio Jiménez

"Nire lanean, energia berriztagarrien sektoreko enpresa bateko Ingeniaritza Elektrikoko departamentuan, Mondragon Unibertsitateko Energia Elektrikoko Master Profesionala egiteko aukera eman zidaten. Ingeniaritza elektrikoa ikasi nuen urteetan, ezin izan nuen masterrean garatzen diren arloetan sakondu. Hauek dira euretako batzuk: makina elektrikoak kontrolatzeko estrategiak, bihurgailuen diseinua, modulazio-estrategiak, motor elektrikoen diseinua, energiaren pilaketa… Eta horren guztiaren benetako erabilerak trenbideetan, haize-energian, energia fotoboltaikoan, ibilgailu elektrikoan, sare elektrikoetan… Oso segmentu zehatzak dira, eta haietako batzuk zuzenean lotuta daude nire lanbidearekin. Hala ere, zaila da horretan trebatzea, ez da erraza Mondragon Unibertsitatekoak bezalako irakasleak aurkitzea; izan ere, enpresaren aldeko bokazio nabarmena dute, eta azken berrikuntza teknikoen jakinaren gainean daude. Nire enpresak masterraren zenbatekoaren erdia diruz laguntzea eskaini zidan, eta masterreko orduak prestakuntza-ordutzat hartzea; nire kasuan, arduraldi esklusiboko egun bat izan zen astero. Irakaskuntza arautura itzuliko zarela erabakitzen duzunean (horrek berekin dakarren ahalegin pertsonala, ekonomikoa eta abar kontuan hartuta), oso garrantzitsua da prestakuntza ondo aukeratzea, ez baita ohikoa bizitzan zehar master bat baino gehiago egitea. Nire kasuan, Energia Elektrikoko Master Profesionalarekin asmatu nuen, eta soberan gainditu zituen nire itxaropenak."

Ismael Ruiz

“Energia Elektrikoko Master Profesionala 2012an egin nuen, eta esperientzia oso positiboa izan zen, ezin positiboagoa. Masterreko irakasleak oso kualifikatuta daude, baina, batez ere, esperientzia operatibo handia dute industria-proiektuetan. Ematen duten dokumentazioa bikaina da: zabala eta eguneratua, eta irakasgai bakoitzean, bibliografiarik garrantzitsuena aipatzen da. Asistentzia-ordu guztiak irakaskuntza-jarduerarako erabiltzen dira, eta beraz, denbora aprobetxatzen delako sentsazioa etengabea da master osoan zehar. Gainera, masterrak badu beste balio bat: Espainiako enpresarik garrantzitsuenetan lan egiten duten profesionalekin harremanetan jartzea eta esperientziak elkarbanatzea. Hori guztia dela eta, masterra zalantzarik gabe gomendatuko nieke sektoreko profesional guztiei, ikasketak duela gutxi egindako ingeniariak direla, eskarmentudun profesionalak direla; euren lana egiteko oinarri teoriko eta zientifikoak finkatuko dituzte. 2012ko masterrean, 1 eta 25 urte bitarteko esperientzia genuen 15 profesionalok hartu genuen parte, eta guzti-guztiok oso iritzi positiboa izan genuen. Pertsonalki, lortutako ezagutza oso baliagarria izan zait enpresako proiektuetarako: biltegiratze elektrikoa, bihurgailuen kontrola, makina elektrikoen diseinua, condition monitoring, etab. Labur esanda, nire ustez, masterra egitea gomendagarria baino gehiago da; ia derrigorrezkoa da sektoreko profesionalentzat.”

Aritz Aranzabal

“Nire ikuspuntutik, Energia Elektrikoko Master Profesionalak hasierako itxaropen guztiak betetzen ditu, ikasleak gaitzen baititu potentzia-elektronikako eta eragingailuen arloko konponbideak diseinatzeko eta garatzeko metodologietan sakontzeko. Modulu guztien gaiak interes tekniko handikoak dira, eta bat datoz sektoreko aurrerapen teknologikoarekin. Beharrezkoa da lan-ahalegin pertsonal handia egitea, etengabeko ebaluazio-sistema, ikasle eta irakasleen parte-hartze aktiboa, ebaluazio-ariketak eta bukaerako proiektua direla eta. Modulu guztiak osatzeko, jorratutako arloetan adituak diren profesionalen hitzaldi interesgarriak daude; horri esker, merkatuko joera berriak ezagutzeko aukera dago. Zerbait hobetzekotan, Mondragon Unibertsitateko Energia elektriko eta Potentzia-elektronikako departamentuaren laborategietan praktikak egitea aukera ona iruditzen zait; horri esker, kontzeptuak finkatu, eta proposatutako zenbait ariketaren emaitzak baliozkotu edo zuzendu daitezke. Masterra orientazioa potentzia-ekipo elektronikoen bidez makina elektrikoak kontrolatzeko eta erregulatzeko softwarearen erabilera da, nagusiki. Batez ere, esperientzia ahaztezina da.”

Kolaboratzaileak/ babesleak

cluster bilbao eve

Prezioa

Masterraren matrikulak 10.000 €-ko kostua da. Hal ere, diru laguntza bat kudeatzen gabiltza, matrikularen kostua 7.500 €-koa izango delarik.

 Gainera, Tripartita Fundazioaren edota Hobetuzen bidez, 4.000 € arteko finantziazioa jaso dezake enpresak (enpresaren izaeraren arabera). Horrenbestez, masterraren azken kostua 4.000 €-koa izan daiteke.

Langabetuek %50eko deskontua izando dute matrikularen azken balioan.

Moduluka matrikulatzeko aukera dago.

 

Moduloak

 

 Irakasgaiak

Prezioak

 

Potentzia-bihurgailu elektronikoen diseinua eta modelaketa

 

Potentzia-bihurgailu elektronikoen diseinua

(28 h)

945€

Potentzia-bihurgailu elektronikoen analisia

(28 h)

945€

 

Makina elektrikoen diseinua eta modelaketa

 

Makina elektrikoen diseinua

(32 h)

1.080€

Makina elektrikoen modelazioa eta kontrola

(32 h)

1.080€

Aplikazioen azterketa I. Trakzioa eta eragingailuak

 

Eragingailuak

(24 h)

810€

Ibilgailu elektrikoa

(12 h)

 

405€

Trenbide-trakzio elektrikoa

(12 h)

405€

 

Aplikazioen azterketa II. Energia berriztagarriak

 

Haize-energiaren sorkuntza

(28 h)

945€

Energia iturri berriztagarriez sortzea eta baterako sorkuntza

(20 h)

675€

Energia biltegiratzeko sistemak

Energiaren biltegiratzea

(20 h)

675€

 

Sare elektrikoa

 

Energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa

(32 h)

1.080€

Sare elektrikora konektatutako bihurgailuen aplikazioak

(20 h)

675€

10.000 €