Design Konferentziak 2017

Gaia
Diseinu Industriala
ECTS/orduak
4 ordu
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Euskara eta gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Prezioa
Doan

Helburuak

Kirol enpresak eta diseinuaren sektoreko profesionalak elkarlanean dihardute biztanleria aktiboaren bizi kalitatea hobetzeko eskaerari aurre egingo dioten produktu eta zerbitzu berriak diseinatzen.

Testuinguru honetan, diseinatzailearen lana balio erantsia duten produktu eta zerbitzu sortzaileak eta berritzaileak lortzea da, lehiakorrak izatea lortzekoa eta bezero eta erabiltzaileen beharrak asetzeko.

Azkenaldian, bizitza osasungarriarekiko egon den jarrera aldaketa honek, eragin handia izan du gizartean. Geroz eta gehiago dira beraien osasuna eta egoera fisikoa hobetu nahi duten pertsonak. Joera honen gorakada dela eta, kirolarekin lotutako enpresa asko sortzen ari dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan kirolaren sektoreko hainbat enpresa daukazu, zeintzuk diseinuaren laguntzarekin euren merkatuetan erreferente diren produktu eta zerbitzuak definitzen ari diren.
"Diseinua enpresa estrategian: kirol sektoreko errealitatea" Jardunaldiaren helburuak honakoak dira:
" Arrakasta kasuak aurkeztea
" Diseinu estrategikoak kirol arloan duen inpaktuaren inguruko informazioa eta jakintza elkarbanatzea
" Diseinuak kirol sektorean duen aplikazioaren inguruan elkarrizketa sortzea.

Nori zuzendua

Ikasten edo beraien ikasketak amaitu dituzten ikasle zein kirol eta diseinu sektoreko profesionalei zuzendua.

Egitaraua

9:00-9:15 / HARRERA
9:15-9:30 / EKITALDIAREN AURKEZPENA

9:30-10:00 / SPIUK / Iñaki Herrero -Spiuk sport line-n diseinatzaile industriala

10:00-10:30 / IXI WOOD / Endika Zabala - Ixi Wood-en ko-sortzailea

10:30-11:00 / MAHAI INGURUA

11:00- 11:30 / KAFEA

11:30-12:00 / ARTEMAN / Gorka Etxabe - Director de producciones audiovisuales

12:00-12:30 / TERNUA / Jokin Umerez - Director General de Ternua Group

12:30-13:00 / MAHAI INGURUA

13:00 EKITALDIAREN ITXIERA

PONENTEAK:

Iñaki Herrero

Spiuk enpresako diseinatzailea da Iñaki. Mondragon Unibertsitatean egin zuen Industri Diseinuan Ingeneritza Teknikoa eta Milaneko Politeknikoan Product Service System Design Masterra egin zuen. Ondoren, Produktu Ingeniaritza master ofizialeko ikasketak egin zituen Valentzian. Ikasketa guztiak amaitu eta gero, Metta Carbon enpresan aritu zen lanean diseinatzaile eta social media manager gisa. Gaur egun, kirol munduan jarraitzen du lanean Spiuk enpresarentzat produktuak diseinatzen.

Endika Zabala
Lekeition jaio eta bizi den gaztea da Endika eta bere haurtzaroko lagun batekin batera garaje txiki batean hasi zuen IXI WOOD proiektua duela 7 urte. Egurrezko longboard bat konpontzen hasi ziren eta gaur egun, modako produktuak egiten dituzte. Proiektu hau "hobby" moduan hasi zuten, baina duela urte batzuetatik beraien bizimodu bihurtu da.
Hasiera batean, ez zekiten gauza handirik egurraren lanketari buruz eta gutxiago enpresa bat sortzeri buruz. Ordenagailu bidez egindako diseinu batetik, produktu erreal bat sortzeak, xarma berezia du. Prozesua oso luzea eta gogorra izan da eta oraindik ikasteko asko dagoela dio.

Gorka Etxabe
Komunikazioa da Gorkaren pasioa eta bizibidea, eta hori igartzen da bere lanean, mota guztietako lan eta ekintzetan komunikatzaile ona dela erakusten baitu. Zorroztasuna eta zuzentasuna dira bere lanaren oinarri, eta janzkeran igartzen zaion dotoretasunez orrazten ditu bere idatzi guztiak.
EHUn kazetaritza ikasketak egin ondoren, 1998an hasi zen lanean ikus-entzunezkoen arloan. Radio Vitorian, Euskadi Irratian eta ETBko Álava Directo albistegietan bi urtez jardun ostean, Goiena Telebistako erredakzio-buru lanetan hasi zen. 2004az geroztik Artemaneko ikus-entzunezko ekoizpenetako zuzendari da.

Jokin Umerez
Ternua Group-eko Zuzendari Nagusia. Jokinek Deustuko Unibertsitatean MBA eta Madrilgo ESIC-en Marketin Zuzendaritza eta Salmenta Kudeaketa ikasketak egin zituen. Kursaal eta Alfa enpresetan aritu da Marketin Zuzendari gisa. 2011. urtean, Ternua Group-era sartu zen eta Astoreko zuzendari izan zen, 2015etik taldeko zuzendaritzan dago.

Irakasleak

Etxabe, Gorka
Herrero, Iñaki
Umerez, Jokin
Zabala, Endika