Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Gaiak

Gure hezkuntza programek lan-merkatuan eskatutako arlo estrategikoei erantzuten diete.

Ikastaro hauetan ardoaren munduan espezializatutako profesionalak, produktuari eta negozioari buruzko ezagutza sakonak dituztenak, prestatzen dira, ardoaren eta gastronomiaren arteko lotura ahaztu gabe. Diziplina anitzeko ikuspegia eskaintzen da, ardogintzan, banaketan eta jatetxe-arloan lanbide-karrera garatzeko.
Produktu berrien definiziorako metodologia eta erreminten inguruko ikastaroak eta negozio berriak sortzeko zerbitzu berrien diseinuaren inguruko ikastaroak egiten ditugu. Nagusiki sortzailea den diziplina bat da, zeinak merkatuaren eta erabiltzailearen beharretatik abiatuta diseinatzea proposatzen duen, beti ere, zorroztasun metodologikoa emanez, serieko fabrikazio prozesuaren ezagutzen bidez eta prototipoen industrializazioa menperatuz. Produktu eta zerbitzuen diseinu eta garapenerako prozesu integral bat.
Arlo honetan gai hauen inguruko ikastaroak eskaintzen dira: potentziazko bihurgailu elektronikoen analisi eta dimentsionamendua, makina elektrikoen analisi eta dimentsionamendua, metatze sistemak, eragingailuak, energia eolikoa, energia berriztagarriak, trakzio elektrikoa, energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa eta sare elektrikora konektatutako bihurgailuen aplikazioak.
Kudeaketako eta enpresa-zuzendaritza inguruko kastaroak.
Ekintzaile eta Berrikuntzara zuzendutako ikastaroak
Ikastaro hauen helburua sukaldaritzako profesionalek beren gaitasunak hobetzea da, produktua ezagutuz eta sukaldaritza garaikideko teknikak erabiliz sukaldaritza-proposamen koherenteak eta bereizgarriak sortzeko. Prestakuntza-programa hauek ikaslearen gaitasun berriak lantzea eta gehiago gaur egungo lan-merkatuan lehiakorragoak izatea ahalbidetzen du.
Ikastaro hauek lotuta daude hezkuntzak dituen esparru desberdinekin. Esaterako, irakasleen formazioa eta eguneraketarekin, proiektu didaktiko eta metodologiko berritzaileen sustapenarekin eta hezkuntza-erakundeen berrikuntzarekin, beti ere, kontuan hartuta hezkuntzak duen testuinguru multikultural eta eleanitza.
Mantentze-lanen kudeaketako, logistika integraleko, industri kudeaketako eta 6 Sigma. Pertsona eta taldeen kudeaketa, estrategia eta kudeaketaren bikaintasuna, berrikuntza eta ekintzailetasuna eta produktuaren fidagarritasuna eta operazio eta prozesuen optimizazioa arloarekin lotuta duten ikastaroak egiten ditugu.
Honako gaiekin lotura duten ikastaroak eskaintzen ditugu: IKT, informatika, telekomunikazioak, segurtasun informatikoa, Wifi sarea, komunikazio sareak eta sistema txertatuak.
Ingeniaritza mekanikoaren jardun eremuko espezializazio teknikoko ikastaroak egiten ditugu. Honako gai hauen inguruko ikastaroak hartzen ditu arlo honek bere baitan: makina eta ekipoen diseinu mekanikoa, osagai mekanikoen ohiko fabrikazio prozesuak eta aurreratuak, prozesu industrialen automatizazioa eta material metaliko eta plastikoak aukeratzeko eta prozesatzeko irizpideak.
Ikastaro hauek lotuta daude ikus-entzunezko komunikazioarekin, paradigma komunikatibo berrien ezagutzarekin eta erakunde eta enpresetan sortzen diren kanpo zein barne komunikazio jario berrien kudeaketarekin.
Ekonomia eta Finantza arloan oinarritutako ikastaroak
Ikastaro hauek lotuta daude Koperatibagintzarekin eta ekonomia sozial eta solidarioarekin. Helduleku ezberdinetatik jorratzen da gaia: enpresa kooperatiboen kudeaketa, eta garapen sozio-kooperatiboa.
Ikastaro hauetan jatetxearen arlo guztiak (sukaldea, zerbitzua eta enpresa) kudeatzeko eta haren kontzeptuari eta gestioari buruzko ikuspegi globala eta berritzailea garatzeko gaitasunak lantzen dira. Halaber egungo jatetxeen kudeatzaileeek berritzeaeta optimizatzea ahalbidetzen dute helburu ikastaro hauek. Etorkizuneko ekintzaileek beharrezko ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko eta garatuko dituzte sukaldaritzako proiektu berritzaile eta jasangarriak garatzeko.
Ikastaro hauek lotuta daude gizarte eta kultura gaiekin, bereziki, gizarte berrikuntzarekin eta euskal kulturarekin.
Prozesu hezigarri eta berritzaileen bitartez, lidertzan oinarritutako ikastaroak
Marketina eta salmenten kudeaketarako ikastaroak
Proiektuen zuzendaritza eta kudeaketaren inguruko ikastaroak, titulazio propioak eta mundu mailako aitorpena duten ziurtagiriak bateratuz, hasi oinarrizko ikastaroetatik aurreratuenetaraino. Ikastaro hauetan, proiektuen kudeaketako, metodologia bizien kudeaketako eta teknika eta erreminta aurreratuen inguruko azkeneko korronte eta joerak aurkeztuko dira. Era berean, proiektu-zorroaren eta portfolio management-aren kudeaketa azken urteetan garrantzia hartzen ari den errealitate bat da.