Finantziazio aukerak

Enpresentzat finantziazioa lortzeko aukerak. Hobetuz eta Fundación Tripartita

Enpresen Etengabeko Prestakuntzarako Dirulaguntzak

 Enpresek batez ere honako bi bide hauek dituzte Etengabeko Prestakuntza finantzatzeko:

 
  • Hobetuz: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren deialdia, Hobetuz Fundazioak kudeatua.
  • Tripartita Fundazioa: Gizarte Segurantzako Hobari Sistema, Prestakuntzarako eta Enplegurako Tripartita Fundazioak (PEHF) kudeatua.
 
MONDRAGON UNIBERTSITATEAk laguntza horiek kudeatzeko enpresa kolaboratzaileekin harremanetan jarriko zaitu.
  • Goi Eskola Politeknikoa:    Isabel Mangana, 943 712183
  • Enpresagintza:        Mireia Igarzabal, 943 718009
 
Jarraian, bide bakoitzaren ezaugarri nagusiak erakusten dira.
 

Hobetuz

 
Laguntzaren helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako etengabeko prestakuntzako jarduerak garatzea. Horien bidez, enpresa horietako langileen gaitasunak eta prestakuntza hobetu nahi dira.
 
Bi talde hauentzat balio du:  besteren konturako langileentzat eta  Langile Autonomoen Erregimen Berezian kotizatzen duten bazkide kooperatibistentzat.
 
Urtero, Hobetuzek deialdi bat argitaratzen du, eta enpresek urteko beren prestakuntza-plana aurkezten dute hor. 
 
 

Tripartita

 
Helburua: etengabeko prestakuntzako ekintzak garatzea, lanbide-heziketagatik kotizatzen duten langileentzat.
 
Enpresa bakoitzak kreditu bat dauka, eta horrek markatzen du prestakuntza-gastu gisa enpresak eduki ditzakeen hobarien muga.
 

Zer da “enpresak  hobaria aplikatzea”?

 
Enpresak bere langileengatik Gizarte Segurantzari kotizatzen dionetik zati bat prestakuntzarako kentzea. Hobaritzen den kopurua eta epea legez araututa daude.
 

Zer kopuru daukat eskura?

 
Enpresa bakoitzak kopuru bat dauka kreditutzat. Lanbide Heziketagatik kotizatzen duten enpresek kopuru bat daukate. Honela sortzen da: aurreko urtean enpresak Lanbide Heziketarako sartutako kopuruari hobari-ehuneko bat aplikatuta. Ehuneko hori urtero ezartzen da Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean, enpresen tamainaren arabera.    
Enpresa bakoitzak izendatuta daukan Kreditua izango da muga enpresak Gizarte Segurantzako Kotizazio Buletinetan aplikatzen dituen hobarietan.

Hona aipatu kopurua kalkulatzeko formula erraz bat:
EP KREDITUA = Aurreko urteko LH kuota X hobari-ehunekoa

 

Enpresaren tamaina

Enpresarentzako kreditu erabilgarriaren kalkulua

Gutxieneko kofinantzaketaren %-a

1 eta 5 langile artean

420 euroko kreditua ezarri da

0

6 eta 9 langile artean

Aurreko urtean sartutako lanbide-prestakuntzari dagokion kuotaren % 100

0

10 eta 49 langile artean

Aurreko urtean sartutako lanbide-prestakuntzari dagokion kuotaren % 75

% 10

50 eta 249 langile artean

Aurreko urtean sartutako lanbide-prestakuntzari dagokion kuotaren % 60

% 20

250 langile baino gehiago

Aurreko urtean sartutako lanbide-prestakuntzari dagokion kuotaren % 50

% 40

Sortu berri diren enpresa eta lantoki berriak irekitzeko 65 euroko batez bestekoa aplikatuko da langile bakoitzeko.

 

Erreferentzia gisa, 90 eta 100 euro arteko batez bestekoa ezarri dezakegu, langile eta urte bakoitzeko, balioetsitako finantziazio oso gisa.

 


Zein kostu izan ditzakegu kontuan?

 

Prestakuntza arloko gastua kalkulatzeko orduan 3 kostu-mota izan ditzakegu kontuan.

a) Kostu zuzenak: prestatzaileei, amortizazioari, baliabide didaktikoei eta abarri dagozkien gastuak.

c) Lotutako kostuak: antolakuntzari, argiari, urari, berokuntzari eta abarri dagozkien gastuak.

c) Langileria-kostuak: prestakuntza lanaldian zehar jasotzen duten langileen soldata-kostuak.

 

Kostu guztiek jaso ditzakete hobariak?

 

EZ.

Zuzeneko kostuek eta lotutako kostuek soilik jaso ditzakete hobariak.

Langileriari dagozkion kostuek ez dute hobaririk jasoko, baina horiek ere zenbatu egin beharko dira kofinantzaketa pribatua (enpresak “inbertsiorako ahalegin” gisa egiten duen ekarpena) zehazteko orduan. Halere, gehienezko kopuru bat dago, eta beraz, zenbateko horretatik gora ez da hobaririk jasoko.

 

Zein da ikasle eta ordu bakoitzeko gehienezko finantzaketa?

 

 

10 langile baino gutxiago

10 eta 49 artean

50 eta 249 artean

250 baino gehiago

MODUA / MAILA Enpresaren tamaina

Ordu eta ikasleko jaso daitezkeen hobariak eurotan

Zuzenekoa / erdi- edo goi-mailakoa

Mugarik gabe

 14,3

 13,65

 13

Zuzenekoa / oinarrizkoa

Mugarik gabe

 9,9

 9,45

 9

Urrutikoa / erdi- edo goi-mailakoa

Mugarik gabe

6,05 

 5,77

 5,5

Urrutikoa / oinarrizkoa

Mugarik gabe

 6,05

 5,77

 5,5

Tele-prestakuntza / erdi- edo goi-mailakoa

Mugarik gabe

 8,25

 7,87

 7,5

Tele-prestakuntza / oinarrizkoa

Mugarik gabe

 8,25

 7,87

 7,5

 

Zein baldintza bete behar dituzte ikastaroek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkiogun kuotetatik deduzitu ahal izateko?

  • Jakinaraztea: hobaria jaso nahi duten ikastaroen hasiera 6 egun lehenago jakinarazi beharko da Web bidez.
  • Ikastaro bakoitzaren gutxieneko iraupena: 6 ordu. Gehienez ere 25 parte-hartzaile talde bakoitzeko. Gehienez ere 8 ordu egunean parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Ez da gutxieneko ikasle-kopuru bat behar izango, ikastaroetako taldeek 1 eta 25 parte-hartzaile artean izango baitituzte.
  • Ikastaroa amaitu duten partaide gisa hartuko dira gutxienez ordu guztien % 75era joan diren pertsonak.
  • Antolakuntza: ikastaroak taldean edo banaka egin daitezke, eta kanpoko erakunde batek edo enpresako langile batek eskaini ahal izango ditu.
  • Hobariak jaso ditzaketen ikastaroak zuzenekoak, urrutikoak, tele-prestakuntza bidezkoak eta mistoak izan daitezke.
  • Prestakuntza-mailak: oinarrizkoa eta erdi- edo goi-mailakoa (eragina izango du egin beharreko hobarian).

 

Zein beste baldintza bete beharko ditu enpresak?

  • Enpresa onuradunak: Lanbide Heziketagatik kotizatzen duten enpresak, eta Lanbide Heziketagatik kotizatzen duten langileentzat.
  • Kofinantzaketa (ekarpen pribatua): Urteko kreditutik deduzitu ahal izateko kofinantzaketaren gutxieneko batzuk bete behar dira. Hura estaltzeko erabil daitekeen kontzeptu nagusia ikasleen kostua da, prestakuntza lanorduen barnean egiten bada.
  • Langileen legezko ordezkariei jakinaraztea: Ikastaroa abiarazi baino gutxienez 15 egun baliodun lehenago: izena, deskribapena, helburuak, kolektiboak, partaide-kopurua, egutegia, baliabide pedagogikoak, partaideak hautatzeko irizpideak, lekua eta aurreko urteko balantzea. Langileen legezko ordezkariek txostena egiten ez badute 15 egunetan baliozkotzat joko da. Txostena ezezkoa bada, Tripartita Fundazioari igorriko zaio eta ikastaroak hobaria jasoko du. Langileen legezko ordezkaririk ez badago, parte-hartzaileei jakinaraziko zaie.
  • Kontabilitatean taldeen exekuzio-gastuak eta hobariak identifikatu behar dira, “etengabeko prestakuntza” jarriz. Behean azaltzen den moduan.
  • Hobaria aplikatzen den datan egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak. Hori beraiek egiaztatuko dute, enpresak agiririk aurkeztu beharrik izan gabe.
  • Frogagiriak 5 urtez gorde beharko dira. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako prestakuntza-ekintzetan 10-13 urte inguruan. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako 2007-2013 programa operatiboari jarraiki, kostuen frogagiriek 2016. urtera arte egon beharko dute artxibatuta.

 

Laguntzen ordainketa eta kontabilizazioa

Ordainketak

Enpresek Fundazioaren aurrean egindako eta aitortutako kostuei dagozkien ordainketen frogagiriak mantendu beharko dituzte hobariak jasoko dituzten prestakuntza-jarduerak egiten dituztenean, horiek errazago egiaztatu daitezen.

Ordainketak egiaztatzeko, hobaria jaso duten taldeen banku-laburpenak eta merkataritzan balioa duten beste frogagiri baliokide batzuk aurkeztuko dira, ordainketak kutxan bertan egiten diren kasuetan.

Ordainketa zatika edo bankuko bidalketa bidez egin bada, hobaria jaso duen prestakuntza-jarduera identifikatzen duen banakapena mantendu beharko da.

Enpresari hobaria eman zaion hilabeteko kotizazio-buletina aurkezteko epea amaitu AURRETIK egin beharko dira hobaria jaso duen prestakuntza-jarduerari dagozkion ordainketak.

Kontabilizazioa

Hobaria jaso duten prestakuntza-ekintzetatik eratorritako kostuak behar bezala identifikatuko dira enpresaren kontabilitatean. Horiek justifikatu ahal izateko, beren enpresa-jarduerarekin loturaren bat duten eta enpresaren kontabilitatean hala identifikatuta agertzen diren prestakuntza-ekintzen kostuak bakarrik onartuko dira.

Enpresek prestakuntza-ekintzen exekuzio-gastu eta aplikatutako hobari guztiak identifikatu beharko dituzte beren kontabilitateko kontu bereizi edo epigrafe zehatz batean, eta horiei guztiei “enplegurako lanbide-prestakuntza” erreferentzia emango zaie.

Prestakuntza-ekintzen exekuzio-gastuen kontabilizazioari dagokionez, gastu horiek jasotzen dituen kontabilitateko kontua ondorengo kontroletan identifikatzeko modukoa izango da.

Hobaria jaso duen prestakuntza-jarduera frogatzeko barneko langileen kostuak egozten diren kasuan, horiek enpresak langileria-gastuak kontabilizatzeko erabili ohi dituen kontabilitateko kontuan kontabilizatu ahal izango dira.

 

Hobariaren kontabilitateko idazpenaren adibidea:

Enpresa batek 4.000 euroko TC1 du, baina hilabete honetan 1.000 euroko hobaria jaso du prestakuntzagatik, eta beraz, 3.000 euro bakarrik ordaindu beharko ditu:

  • 4.000 € (642XXXXX) Gizarte Segurantza: enpresaren kontura
  • Etengabeko prestakuntzako langileei eskainitako zerbitzuengatiko diru-sarrerak (755XXXX) 1.000 €
  • Gizarte Segurantzako erakunde hartzekodunak (476XXXX) 3.000 €