Profesionalen prestakuntza

Ikaskuntzako eta Irakaskuntzako prozesuen berrikuntza

ECTS/orduak

150 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo
AS Fabrik

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

700 €

Aurkezpena

Ikastaro honetan, gako didaktiko-pedagogiko baliagarriak erabiltzen ikasiko duzu, bai ikaskuntza-prozesu eta testuinguruen analisi orokorra egiteko, bai proposamen berritzaileak inplementatzeko.

NABARMENDUAK

Erreferentziazko bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs

Praktika, tresna eta teoria desberdinak ezagutzeko aukera izango duzu

Xabier Arregi ikertzaileak koordinatua

FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  1. Gako didaktiko-pedagogiko baliagarriak eskaintzea eta erabiltzea, bai ikaskuntza-prozesu eta -testuinguruen analisi orokorra egiteko, bai berrikuntza-lerro eta -proposamenak identifikatzeko, planifikatzeko eta inplementatzeko.
  2. Gure hezkuntza-praktikak planteatzeko aintzat hartzen ditugun oinarri teorikoen balioa eta esanahia agertu, nabarmendu eta haiei buruz hausnartzea.
  3. Gure erreferentziazko sinesmenak, suposizioak edo ikusmolde teorikoak (esplizituak edo inplizituak) identifikatzea eta definitzea, gure hezkuntza-praktikak analizatzeko eta eraldatzeko prozesuetan gidatu gaitzaten gure erraztaile-rolean.
  4. Gaur egungo hezkuntzan garatzen ari diren ikaskuntza- eta irakaskuntza-ereduak eta haien gako didaktiko-pedagogikoak analizatzea, praktika eraldatzaileak oztopatzen eta errazten dituzten elementuak identifikatzeko.

Nori zuzendua

  • Eskola-esparruko ikaskuntza-prozesuen arduradunak eta langile teknikoak.
  • Eskola-adinean ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuak aktibatzeko ardura duten hezitzaileak.

Programa

Eskola-testuinguruan kokatuta, materiaren helburua gako didaktiko-pedagogiko baliagarriak eskaintzea eta erabiltzea da, bai ikaskuntza-prozesu eta -testuinguruen analisi orokorra egiteko, bai berrikuntza-lerro eta -proposamenak identifikatzeko, planifikatzeko eta inplementatzeko.

Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan, erantzun bat ematen zaio prozesu horien oinarri pedagogikoaren planteamendu edo ereduari. Hortaz, planteamendu horiek aztertuz eta karakterizatuz, prozesuen ezaugarri didaktiko-pedagogiko esanguratsuenak identifikatuko ditugu. Hori materiaren lehen eduki-blokea izango litzateke.

Bigarren blokean, gai nagusia planteamendu pedagogikoetatik gaur egungo hezkuntza-ikerketaren hezkuntza-parametroen esparruko proposamenetara igarotzean suertatzen diren oztopoak analizatzearen inguruan mamitzen da. Horretarako, igarotze hori errazteko zenbait gako pedagogiko-didaktiko azaldu eta aztertuko dira.

Azkenik, hirugarren blokean, berrikuntza-lerro eta -proposamenak identifikatu eta inplementatuko dira, ikasle bakoitzaren gertuko testuinguruan kokaturik eta landutako postulatuekin lerrokaturik, eta, horretarako, proposamena garatu nahi den arloa edo esparrua mugatu behar da, proposamena arrazoitu eta diseinatu eta, ahal den neurrian, gauzatu eta ebaluatu.

Egutegia

  • 2022ko apirilaren 4tik maiatzaren 28ra (biak barne).
  • Bilbon workshop presentzialak: apirilaren 29an eta 30ean.

Irakasleak

 XABIER ARREGI

Hezkuntza-berrikuntzako dzoktorea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea (HUHEZI).

Bere irakasle lana eredu pedagogikoen eta, oro har, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen karakterizazioan oinarritu da, bereziki zientzia esperimentalen esparruan, hezkuntza-etapa desberdinetan. Irakaskuntza lan horren osagarri, esparru horretarako curriculum-materialak garatu eta argitaratu ditu.

xarregui@mondragon.edu

Matrikula

Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.

Izena emateko epea:  2022ko apirilaren 2a.

Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Koordinazioa

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

teamlabslogo.jpg

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitateko Ikaskuntzako eta Irakaskuntzako Prozesuen Berrikuntza ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS)

Prezioa

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan Ikastaroa
350 € Euskara - Online
20 ORDU
Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Aro Digitalean Arrakasta Lortzeko Konpetentziak Ikastaroa
874 € Gaztelania - Online
40 ORDU
Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza modalitate erdipresentzialean gradua
Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza