Gaia
ECTS/orduak
150 ORDU
Egutegia
Tokia
Bilbo
AS Fabrik
Hizkuntza
Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
700 €
Aurkezpena
Berrikuntza edo moda? Zein da hezkuntza-aldaketaren norabidea? Nolako gizartera garamatza?
Hezkuntza-aldaketako eklosio-garaian bizi gara, “hezkuntza-berrikuntzaren udaberria” bezalako mantrak entzunez. Era askotako eskolek bat egiten dute egunero eskola birpentsatzeko fenomeno global horrekin, irakasteko eta ikasteko moduen aldaketarekin, aldaketa-prozesuekin, haien kudeaketarekin, lidergoarekin, rolekin…, ikaskuntza-komunitateen eta ikasten duten erakundeen ezaugarriak bereganatuz. Aldaketa-prozesuen erregulartasuna konplexutasuna da.
Modulua esperientzien azterketan oinarrituko dugu, eta hezkuntza-aldaketako kontakizun eraldatzaileak entzun ahal izango ditugu hainbat testuingurutan. Hori guztia, hezkuntza-erakundeen aldaketa-prozesuaren gakoak aztertzeko.
NABARMENDUAK
Erreferentziazko bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs
Hezkuntza-erakundeko aldaketa-prozesuen gakoetan sakonduko duzu
Arantza Ozaeta, Ainara Artetxe eta Eneritz Garro ikertzaileek koordinatua
FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke
KONTAKTUA
Helburuak
- Aldaketaz gogoeta egitea egituratik eta lidergotik abiatuta, bai eta irakasleen kontzientziazioaz eta gelako praktika-aldaketaz ere.
- Hezkuntza-erakundeko aldaketa-prozesuen gakoetan sakontzea, esperientzien azterketatik abiatuta.
- Berrikuntzara esperimentalki hurbiltzea, ikastetxe baterako berrikuntza-prototipoa eraikiz.
Nori zuzendua
- Derrigorrezko Hezkuntzako eta bestelako ikastetxeetan gertatzen diren aldaketen zuzendaritza, koordinazio eta prozesuen arduradunak.
- Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako irakasleak.
- Ikaskuntza ez-formaleko espazioetan koordinazioaz, zuzendaritzaz eta aldaketa prozesuez arduratzen diren pertsonak.
Programa
Ikastaroa esperientzietan eta esperimentatzean oinarritzen da. Zure bizipenak ekarriko dituzu, lan etnografiko bat egingo duzu, hainbat irakurketa egingo dituzu eta, ikasitako guztiarekin, ikastetxe baterako berrikuntza-prototipo bat eraikiko duzu. Lan hori da ikastaro honen antolaketaren ardatza, eta funtsezko lau urrats landuko dituzu:
Lan etnografikoa
Berrikuntzara hurbiltzea proposatzen dizugu. Horretarako, zure eskola-historia gogoratuko duzu, eta etnografia-lan bat egingo duzu, hezkuntza-berrikuntzari buruzko kartografia egiteko, hezkuntza aroaz gain beste ikuspegi batzuk ere kontuan hartuz.
Berrikuntzaren zuzendaritza
Zenbait input teoriko jasoko dituzu, berrikuntza zer den eta zerekin lotzen den hausnartzeko. Ikerketa txiki bat eta proposatutako irakurketen eta analisien hausnarketa kritikoa oinarri hartuta, zure «berrikuntzaren hiztegi akademikoa» eratu eta zure argumentarioa eraikiko duzu, berrikuntza definitzeko.
Berrikuntza motak
Astero, input praktiko «hotzak» eta «beroak» jasoko dituzu, eta haietatik abiatuta, «hezkuntza-berrikuntzako hiztegi apokrifoa» sortuko duzu.
Berrikuntza guztietan bihozkadak, gorputzaren egoerak, intuizioak... daude. Horri guztiari input «bero» deitu diogu.
Gainera, testigantza «hotzak» ere egongo dira (zer norabide hartzen duen aldaketak, metodologiaren aldaketa, teknologien sarrera, ebaluazioa...).
Hezkuntza-berrikuntzaren prototipoa
Azkenik, berrikuntzara hurbilketa esperimentala egingo duzu. Ikastetxe baterako berrikuntza-prototipo bat eraiki beharko duzu, eta, horretarako, bi hiztegiak erabili beharko dituzu.
Lana batzuetan taldean egingo duzu eta beste batzuetan bakarka. Batzuetan talde orokorrean lan egingo dugu, batera; beste batzuetan, talde txikiagotan; eta beste batzuetan, banaka lan egingo dugu.
Egutegia
Datak: 2022ko otsailaren 28tik apirilaren 2ra (biak barne). Workshop presentziala martxoaren 25ean eta 26an Bilbao AS Fabriken.
Irakasleak
Ainara Artetxe, Eneritz Garro eta Arantza Ozaeta.
Ainara Artetxe
Psikologian lizentziatua, enpresa esparruan eta garapen-prozesuetan sartu zen aholkularitzaren bidetik. Aholkulari gisa, bederatzi urtez aritu zen lanean pertsonak garatzeko prozesuen bueltan, pertsonen barruko eta pertsonen arteko trebetasunen esparruan, hainbat enpresa eta erakundetan, nahiz eta bere lana nagusiki kooperatiben munduan egin zuen. Aldi berean, zehazki 2002an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin lankidetzan hasi zen, Pertsonen kudeaketa eta lidergoan eskolak emanez, Humanitateak eta Enpresa ikasketetan. Ondoren, Psikopedagogiako eta Hezkuntza Graduetako ikasketetara zabalduzen bere lankidetza.
2010etik 2015era bitartean, “Berrikuntza metodologikoko proiektuak garatzeko eta kudeatzeko unibertsitate-masterra” (BERRIMET) koordinatu zuen. Halaber, 2009az geroztik, IKASKIDE transferentzia eta ikerketa proiektuan parte hartzen du, ikaskuntza kooperatiboarekin zerikusia duena, eta 18 ikastetxe baino gehiagotan aholkularitza eman du. 2015etik, “Berrikuntza eta esku-hartzea Hezkuntza Inklusiboan” ezagutza- eta ikerketa-ildoaren koordinatzailea da HUHEZIn.
Eneritz Garro
Elebitasunarekiko eta hizkuntzen irakaskuntzarekiko interesak eskolako eta eskolarentzat egindako ikerketara eraman zuen, batez ere hizkuntza gutxitua eskolako hizkuntza eta aldi berean ikasle askorentzat bigarren hizkuntza den testuinguruetan. 2007an, euskarazko eztabaidaren irakaskuntzari buruzko doktore-tesia defendatu zuen. Harrezkero, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko graduetako hasierako prestakuntzako prozesuetan murgilduta egon da etengabe, baita etengabeko prestakuntzan ere, zenbait hezkuntza-saretako ikastetxeetan gogoeta-prozesu kolektiboak garatuz. Irakasleen hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza eta hizkuntzen eta literaturaren irakaskuntza eta ikaskuntza (ITE 1150-16) ikerketa-taldearen koordinatzailea da. Unibertsitatearen eta eskolaren arteko lankidetza-marko batean ikertzen du, hezkuntzako profesionalek kalitatezko hezkuntza eleanitza susta dezaten jakintza sortzeko.
Arantza Ozaeta
Lit Masterreko erraztailea, eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea.
Urteetan zehar ibili zen lanean elebitasunari buruzko prestakuntza eta ikerketaren eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren artean, Ilustrazioaren hasierako euskal sermonarioen azterketa diskurtsiboan oinarrituta egin zuen tesitik abiatuz. Top-down prestakuntza-proposamenen eraginkortasun ezak irakaskuntza-profesionaltasuna eraikitzera eraman zuen, eta, MIKER ikerketa-taldearekin batera, Hiprest kolektiboan parte hartu zuen, prestakuntza-ingurune berriak kontzeptualizatzeko eta ezartzeko.
Doktoratu ondoko egonaldi bat egin zuen Genevako unibertsitatean, “Travail, Formation et Apprentissage” taldean, eta hainbat prestakuntza- eta ikerketa-proiektutan parte hartu du unibertsitatearen eta eskolaren arteko lankidetzaren esparruan.
Matrikula
Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.
Izena emateko epea: 2022ko otsailak 24.
Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
Koordinazioa
- Agurtzane Martinez: amartinez@mondragon.edu
- Beatriz Garcia: beatriz@teamlabs.es
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.
Jasoko den titulazioa
Mondragon Unibertsitateko Aldaketa Hezkuntza-Erakundean ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS)
Prezioa
Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.