Profesionalen prestakuntza

Entzumena eta Mintzaira: bigarren aipamena Hezkuntzan gradua

ECTS/orduak

30 ECTS

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

Aurkezpena

Entzumena eta Mintzaira aipamen berri honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei. Sei hilabeten egiten den ikastaro hau zuzenduta dago Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza ikasi duten guztiei. Presta zaitez eskaera handiko lanbide baterako!

Nabarmenduak

Irteera handiko lanbiderako prestatuko zara

Sei hilabetean ateratzeko modukoa: urtarriletik ekainera

Entzumen eta Mintzairan eskarmentu handia duten profesional eta irakasleekin

Tutorea bidelagun izango duzu

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Gaur egungo Hezkuntzan dagoen laguntza-sistema ezagutu eta ulertzea (esparrua, esku-hartze arloak, profilak eta eginkizunak).
  • Aparatu fonoartikulatzailearen anatomiaren oinarriak, hizkera zailtasunen patologiak eta tratamendu pedagogikoetan sakontzea.
  • Pentsamenduaren eta lengoaiaren eboluzioa eta mintzaira-nahasteen hezkuntza tratamenduak ezagutzea.
  • Entzumen-aparatuaren anatomia, patologiak eta entzumen-nahasteen hezkuntza-tratamenduak ulertu eta aplikatzen jakitea.
  • Komunikazio sistema alternatiboak ezagutu eta erabiltzen jakitea.
  • Irakurketa eta idazketa trebetasunen garapenean zailtasunak ezagutzea eta tratamenduak aurrera eramaten jakitea.

Nori zuzendua

Entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta hauen esku-hartzean lan egiten duten edo egin nahi duten Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Graduatuei.

Metodologia

Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza izango da.

Materietako irakasleak Entzumenaren eta Mintzaira esparruko adituak izango direnez, lanbideko eguneroko kasu praktiko eta egoera errealak izango dira ikaskuntza prozesuko ardatzak. 

Egutegia

2022ko urtarrilean hasiko da eta 2022eko ekainean amaituko da. 

Saio presentzialak, astero, Eskoriatzako campusean izango dira, ostiral arratsaldez (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00retatik 13:00etara). Aurrez aurreko saioak derrigorrezkoak dira.

Ikastaroaren iraupena 17 asteburutakoa da.

Matrikula

Parte hartzeko aurre inskripzioa egitea beharrezkoa izango da.

Plaza mugatuak.

Koordinazioa

Nagore Iñurrategi Irizar

600 06 96 68

Rosa Galparsoro Garcia

Prezioa

Sarrera kuota: 900 €
Kreditu bakoitzaren prezioa: 90 €
Prezioa guztira 3.600 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.

Mondragon Unibertsitateko Alumni ikasle ohien elkarteko bazkideek dagokien beherapena izango dute.

Informazio gehiago

Saioa Altuna

943 71 31 39


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Psikomotrizitatea: bigarren aipamena Hezkuntzan gradua
- Erdi-presentziala
Eskoriatza / 30 ECTS
Complexity Navigation espezializazio ikastaroa
1.500 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Aldaketa Hezkuntza-Erakundean
700 € - Erdi-presentziala
Bilbo-Madril / 150 ORDU
Ikastaroa Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa
Euskara - Gaztelania - Katalana - Online
25 ORDU