Profesionalen prestakuntza

Elkarrekin bizitzen ikasi: funtzio eta genero aniztasun testuinguruetan errazteko gakoak

ECTS/orduak

150 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Bilbo

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

700 €

Aurkezpena

Ikastaro honetan, funtzio eta genero aniztasuna sakon ezagutuko dugu, kolektibo desberdin, minorizatu eta disidenteak diren aldetik, eta ekintzarako estrategiak diseinatzen ikasiko dugu.

NABARMENDUAK

Erreferentziazko bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs

Funtzio eta genero aniztasunaren ezagutzan sakonduko duzu

Agurtzane Martinez eta Amelia Barquín ikertzaileek koordinatua

FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Funtzio eta genero aniztasunaren ezagutzan sakontzea, kolektibo desberdin, minorizatu eta disidenteak diren aldetik.
  • Hezkuntza inklusiboari buruzko diskurtso, teoria, eredu eta interpretazioak eta haien ondorio praktikoak kritikoki analizatzea.
  • Bazterkeria arriskuan dauden kolektiboek parte hartzeko eta ikasteko dituzten oztopoak (generoarekin, funtzio aniztasunarekin eta abarrekin loturikoak) identifikatzeko baliabideak eskuratzea.
  • Desberdinkeria gainditzen laguntzen duten ikaskuntzarako eta partaidetza sozialerako estrategiak eta ekintzak diseinatzea eta garatzea.

Nori zuzendua

  • Ikasleen arrakasta sustatzeko eta desberdinkeria gainditzen laguntzeko irakas estrategiak garatu nahi dituzten irakasleak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta unibertsitatea).
  • Kolektibo minorizatuentzako (genero kontuengatik, aniztasun afektibo-sexualagatik eta funtzio eta gorputz aniztasunarengatik) ikaskuntza edo partaidetza prozesuak aktibatzeko ardura duten kultura eragileak eta gizarte hezitzaileak.
  • Hirugarren sektoreko erakundeetako eta ikaskuntzarako gune informaletako pertsonal teknikoa, pertsona guztien ongizaterako eta garapen osasungarrirako testuinguruak diseinatu eta erraztu nahi dituztenak.
  • Funtzio eta genero aniztasunean sakondu nahi duten profesionalak, edozein diziplinatakoak, betiere diferentzia kontuan hartu eta justizia sozialerako esparruak sortzen dituztenak.

Programa

Ikasi nahi al duzu hezkuntza esparruan elkarrekin jarduten duten pertsona guztientzako ongizaterako testuinguruak diseinatzen eta errazten?

Elkarrekin bizitzen ikasteko, beharrezkoa da elkarrekin egotea, baina zer esan nahi du hezkuntza erakunde batean elkarrekin egoteak? Gurekin bizi diren pertsonen berezitasunak ulertuz gero, harremanak sakontzen eta ezagutzen ikasiko dugu. 

Ikastaro honetako lan proposamenean, generoarekin, aniztasun afektibo-sexualarekin eta funtzio eta gorputz aniztasunarekin loturiko gaiak elkarrekin lotuta landuko ditugu, gure ikuspegiak aberasteko abiapuntu gisa. 

Ezin dugu aldez aurretik jakin zer berezitasun aurkituko ditugun gure bidaia pertsonal eta profesionalean zehar, baina gure ideiak ezbaian jarriko ditugu, kritikoki aztertuko ditugu aniztasunarekin eta haren ondorio praktikoekin loturiko diskurtsoak, eta diferentzia kontuan hartzeko eta harekin batera gurekin bizi diren gizataldeen bizi kalitatea hobetzeko testuinguruak diseinatzeko eta errazteko estrategiak landuko ditugu. 

Programa

Ikastaroak bi zati izango ditu. Lehen zatian, zeure begirada analizatuz askotariko errealitateak ulertzeko esparru bat proposatuko dizugu, hau da, desabantailan dauden kolektiboen inputak eta kontakizunak eskainiko dizkizugu, gogoeta kritiko bat egin dezazun. 

Ondoren, Bilboko workshop presentzialaren ondotik, bigarren zatia hasiko da. Material espezifikoagoak eskuratuko dituzu, baita zeuk aukeraturiko erronka batean sakontzeko aukera ere, ongizaterako inguruneak sortzearekin loturik, eta, horretarako, garapen eta justizia sozialerako estrategiak eta praktikak aztertuko ditugu, hain baitira beharrezkoak bizikidetzarako. 

Gure pribilegioak

Nola begiratzen diogu besteari? Bestea hor al dago? Nondik begiratzen diot ni ez naizen beste horri? Lehenik, zure ideiak berrikusi, begiratzeko erabiltzen dituzun betaurrekoak identifikatu, zure egiak zalantzan jarri, eta hunkitzeko esperientziaren aurrean irekitzeko aukera izango duzu. 

Gero, zure begirada aztertzen segituz, pribilegioak –baita zureak ere– identifikatzeko ariketa bat proposatuko dizugu. 

Gutxiengoen eraikuntza soziala

Ikastaroaren bigarren blokean, zenbait kontzeptu giltzarri landuko ditugu: intersekzionalitatea, agentzia eta subalternitatea. 

Queer garapenaren eta pedagogiaren testuinguruak

Hezkuntza inklusiboaren inguruko ibilbide historiko bat osatuko duzu, hezkuntza inklusiboa kolektibo minoritarioen borrokaren ondorio gisa ulerturik, ekarpen interesgarriak eta esanguratsuak egin baitizkigute eskuzabaltasun osoz, hezkuntza denontzat izan dadin.

Gainera, genero rolen, gorputz aniztasunaren, funtzio aniztasunaren eta aniztasun afektibo-sexualaren eraikuntzaren inguruan lan egingo dugu, queer pedagogiak proposatzen duen hurbilpenaren bitartez. 

Erronka diseinatzea eta garatzea

Azken zatian, ongizaterako, garapenerako eta justizia sozialerako inguruneak sortzen laguntzeko estrategiak eta praktikak berrikusiko dituzu, zure interesetatik abiatuta, hau da, lan erronka bat diseinatuko duzu, bi ibilbide posible hauekin loturik:

  1. Funtzio aniztasuna eta ikaskuntzaren diseinu unibertsala
  2. Genero aniztasuna eta aniztasun afektibo-sexuala

Egutegia

2022ko urtarrilaren 17tik otsailaren 26ra (biak barne). Workshop presentziala Bilbon: otsailaren 11 eta 12an.

Irakasleak

Agurtzane Martínez

Agurtzaneren bizitza pertsonal eta profesionala justizia sozialarekin loturiko praktika konprometitu eta demokratikoetan oinarritzen da, eta horrek bultzatu du kolektibo zaurgarrien eta bazterkeria arriskuan daudenen heziketaren arloan lan egitera. Askotariko ingurune eta ekosistemetan parte hartu du, askotariko funtzioak betez, eta horrek guztiak hezkuntzaren gaineko ikuspegi global eta holistiko bat eman dio. 

Pedagogia aplikatuan doktorea da, eta berrikuntzan eta hezkuntza inklusiboko esku-hartzeetan aditua. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean lan egiten du. BETA ikerketa taldearen koordinatzailea da, zeinaren lan ardatzak baitira hezkuntzaren paradigmaren aldaketarekin loturiko berrikuntza metodologikoa eta ikaskuntza eta berrikuntza erraztea. 

Amelia Barquín

Filologia Erromanikoan doktorea eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakaslea da. 

Hezkuntzarekin, kulturartekotasunarekin, generoarekin eta hizkuntzarekin loturiko gaiak lantzen ditu, eta gai horiei buruz ikertzen, idazten eta irakasten du, baita eskolak, ikastaroak eta hitzaldiak ematen ere. Azken urteotan, ELEA taldea koordinatu du, zeinaren lan ardatzak baitira kultura aniztasunaren tratamendu inklusiboa hezkuntza sisteman eta kulturarteko hezkuntza. 

Paulo Freireri jarraituz, hezkuntza ekintza politikotzat hartzen du; hezkuntzan lan egitea aktibismo era bat da, herritarren, esparru komunitarioaren eta eraldaketa sozialaren aldekoa.

Matrikula

Bidali izena emateko eskaera orri hau helbide honetara: 

Harremanetarako pertsona: 

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Izena emateko epea: 2022ko urtarrilaren 14a.

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

teamlabslogo.jpg

 Formación Profesionales

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitateko Elkarrekin bizitzen ikasi: funtzio eta genero aniztsun testuinguruetan errazteko gakoak aditu-ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS).

Prezioa

700 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Entzumena eta Mintzaira: bigarren aipamena Hezkuntzan gradua
Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 30 ECTS
Psikomotrizitatea: bigarren aipamena Hezkuntzan gradua
- Erdi-presentziala
Eskoriatza / 30 ECTS
Complexity Navigation espezializazio ikastaroa
1.500 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU
Aldaketa Hezkuntza-Erakundean
700 € - Erdi-presentziala
Bilbo-Madril / 150 ORDU