Profesionalen prestakuntza

Industria Elektronikako Ingeniaritza gradura egokitzapen ikastaroa

ECTS/orduak

69 ECTS

Egutegia

2024/10/14 - 2025/07/18

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

Prezioa

5.262 €

Aurkezpena

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroaren bidez, Elektronika Industrialean Ingeniari Tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalei aukera eman nahi zaie euren titulazioa Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko.

Helburuak

Ingeniari tekniko titulua duten egresatuentzako prestakuntza, Graduko titulua lor dezaten.

Industria Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa lan-esperientzia duten profesionalentzat bereziki antolatutako ikastaroa da. Horri esker, hau lortuko duzu:

Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparru berrira egokitutako titulazioa izatea.

Malgutasunez eta zure beharren arabera ikastea eta trebatzea.

Zure lanbidean egunean egotea.

Industria Elektronikako ingeniariek berrikuntza- eta garapen-lan handia egiten dute euren herrialdeetan, diziplina anitzeko prestakuntza zabala dute, eta lan-ingurune desberdin eta aldakorretara egokitzeko ahalmena dute.

Industria Elektronikako ingeniariek prototipo elektriko eta elektronikoak diseinatu, kalkulatu eta egiten dituzte. Horrez gain, garatutako aplikazioa hainbat esparru edo sektoretan balidatu, txertatu eta prestatzen dute; esaterako, makina-erremintaren sektorean, osasungintzan, aeronautikan, automobilgintzan eta etxetresna elektrikoen sektorean.

Proiektu horiek gauzatzeko, Industria Elektronikako ingeniariak talde-lanean aritzen dira aktiboki, eta proiektuko jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatu eta zuzentzen dituzte.

Nori zuzendua

Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko ikastaroa Elektronika Industrialean Ingeniari Tekniko titulua duten eta gutxienez bi urteko lan-esperientzia duten profesionalentzat da, lana eta ikasketak malgutasunez eta norberaren denboraren arabera bateratzeko aukera izan dezaten.

Mondragon Unibertsitateak  Industria Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa Gradura egokitzeko eskainitako ikastaroa ofiziala da, eta ANECAk homologatzen du.

Ikastaroa egiten dutenek Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitutako titulua lortu ahal izango dute, baina ez dute lanbide-eskumen gehiago izango industria-ingeniari tekniko titulazioagatik dituztenak baino.

Programa

Ikasketa-planean, irakasgai hauek daude:

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

Kimika

OP

6

Ingeniaritza termikoa eta jariakorra

DE

6

Materialen zientzia, teknologia eta kimika

DE

6

Makinen eta mekanismoen teoria

DE

4,5

Produkzio-sistemak eta elektroteknologiak

DE

3

Sistema robotizatuak

DE

4,5

Kalitate-, segurtasun-, eta ingurumen-metodoak

DE

3

Industria-antolamendua

DE

3

Eragingailu elektrikoak

DE

6

Industria-elektronika

DE

4,5

Industria-automatizazio aurreratua

DE

6

Industria-komunikazioak

DE

4,5

Kontrol aurreratua

DE

4,5

GBL

GBL

12

KREDITUAK GUZTIRA

73,5

Metodologia

Metodologia

  • Ikastaroa online emango da. Horretarako, baliabide hauek erabiliko dira:
  • Online edukiak dituen Moodle plataforma.
  • Ikasgela birtuala, astean behingo tutoretzarako.
  • Zuzeneko komunikazioa irakaslearekin, posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz.
  • Foroak eta txatak.

Egokitzeko ikastaroak bi fase ditu. Lehen fasean, egin beharreko irakasgaiak garatzen dira, eta irakasgaiak gainditu ondoren, bigarren fasean, gradu-bukaerako lana egin behar da.

Gradu-amaierako lanaren aurkezpen publikoa eta defentsa formatu presentzialean egin ahal izango da Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan, proiektua egiten den enpresan edo online formatuan.

Egutegia

2024/10/14 - 2025/07/18

-

Ikastaroa urrian hasi eta uztailean amaituko da. 

Irakasleak

Unibertsitateko irakasleak irakasgaien eta gradu-bukaerako lanen tutoretzaz arduratuko dira.

Koordinazioa

Ikastaroko koordinatzailea Joseba Zaldibia da.

Edozein kontsulta egiteko, bidali mezu bat helbide honetara:

Onarpen baldintzak eta prozesua

Industria Ingeniaritza Elektronikoko Gradurako Egokitze Ikastaroaren prozesuak hiru fase ditu, ikastaroa hasi aurreko hilabeteetan egingo direnak (inskripzioa -–onarpena-–matrikula):

Eskatzen den titulazioa: Industria Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa

1. Inskripzioa

  • Aurreinskripzioa hemen. 
  • Izena emateko eta NAN/AIZ igotzeko esteka duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu
  • NAN/AIZ balioztatuko dugu, eta falta den dokumentazioa igo ahal izango duzu: NANa (bi aldeetatik), titulu ofizialaren kopia (bi aldeetatik), CVa, lan-bizitza, egindako ikasketen espediente akademiko ofiziala (nota ertainarekin), ikasketen amaiera, Karrera Amaierako Proiektuaren definizioa eta xehetasuna (Unibertsitateak ematen ez badu, dokumentu horrek helburuak jasoko ditu). Unibertsitateko tituluak eta egindako master ofizialak.
  • Izena emateko epea zabalik egonen da taldea bete arte.

2. Onarpena

Jasotako dokumentazioa ebaluatuko dugu. Onarpenean, inskripzio ordena hartuko da kontuan.

Onartzeko hiru fase eginen dira:

  • 1 fasea: 2022ko ekainaren 17a (ekainaren 9a baino lehen egindako inskripzio guztientzat)
  • 2. fasea: 2022ko uztailaren 22a (uztailaren 15a baino lehen egindako inskripzio guztientzat)
  • 3. fasea: 2022ko irailaren 30a (irailaren 23a baino lehen egindako inskripzio guztientzat).

3. Matrikula

Onartua izan eta gero, matrikula online egiten da unibertsitateak emandako estekatik. Matrikula masterraren lehen kuotaren ordainketarekin formalizatuko da.

Kredituen aitortza

Oinarrizko eta espezializazioko irakasgaien kredituak onartzeko aukera dago.

Horretarako, aurreko ikasketak eta egiaztatutako lan-esperientzia hartuko dira kontuan.

Kredituak onar diezazkioten eskatzeko, interesdunak eskaera egin behar du. Eskaerarekin batera, beharrezko agiriak eman beharko ditu: lan-bizitzaren dokumentua, ikasketa-espedientea, egindako ikasketen programa, enpresaren ziurtagiria…

Batzorde Akademikoak eskaerak aztertu eta bakoitzaren onarpen-maila zehaztuko du.

 

Kolaboratzaileak/ babesleak

Egokitze-ikastaroetan, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (COPITIG) eta Aragoiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COITIAR) laguntzen dute.

Prezioa

5.262 

2024-25 ikasturterako aurreikusita

MUko ikasketak egin dituztenek eta elkargoko kideek %10eko deskontua izango dute.

69 ECTS

 

 

Zenbateko hori ordainketa bakarrean ordaintzen ahalko da edo zatika:

  • Lehen ordainketa matrikula egitean (600€) + gainerakoa ordainketa bakarra
  • Lehen ordainketa matrikula egitean (600€) + gainerakoa hilero

Ikasleari baja ematen bazaio ikastaroaren baldintzak aldatzeagatik (datak, ordutegiak edo formatua aldatzea), hasierako kuotaren %100 itzuliko zaio. Beste arrazoi batzuengatik baja emanez gero,% 50 itzuliko da eskolak hasi arte. Eskolak hasi ondoren, hasierako kuota ez da itzuliko.


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Hidrogeno Teknologien Unibertsitate arteko Etengabeko Prestakuntzako Masterra
Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbao-Barcelona-Tarragona-Zaragoza / 60 ECTS