Profesionalen prestakuntza

Berrikuntza eta Kudeaketa Kooperatibismoan

ECTS/orduak

500 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Aukeran

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

Prezioa

3.200 €

Aurkezpena

Aditu titulu honekin kooperatiben eta gizarte-ekonomia solidarioko beste erakunde batzuen kudeaketa ekonomiko eta sozialean berritzeko tresnak eskuratuko dituzu.

Helburuak

Berrikuntzan eta Kudeaketa Kooperatiboan Unibertsitate Aditu Tituluaren helburu orokorra da ikasleei laguntzea enpresa kooperatiboak eta ekonomia sozial eraldatzaileko beste erakunde batzuk kudeatzeko, berritzeko eta gidatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzen.

Titulu honen bidez, honako helburu espezifiko hauek lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak landuko dituzu:

  • Lan- eta sozietate-jardunari buruz modu kritikoan hausnartzea, baita enpresa-kudeaketa kooperatiboaren esparruan garatutako jarduerei buruz ere, praktika hori nabarmen hobetzeko helburuarekin, kudeaketa-eredu parte-hartzaileagoak eta eraginkorragoak berrituz eta ezarriz.
  • Ekonomia sozial eraldatzaileko kooperatibek eta erakundeek  dituzten kudeaketa-arloetan ezagutza praktikoa garatzea, kudeaketa parte-hartzailea, eraginkorra eta ekonomia sozial eraldatzailearen idiosinkrasiarekiko koherentea izan dadin.
  • Erakundea hobetzeko proiektu/plan berritzaile bat egitea, aurkeztea eta defendatzea, ikaste eta irakaste prozesuetan zehar eskuratutako ezagutzak akreditatuko dituena, testuinguruaren beharrei erantzunez.
  • Enpresa-esperientzia berritzaileak ezagutzea, bereziki Mondragonen esperientzia kooperatiboa, berrikuntza, ekintzailetza eta ekonomia sozial eraldatzaileko erakundeen kudeaketa parte-hartzaile eta eraginkorra inspiratzeko.

Nori zuzendua

Kooperatibetako eta ekonomia sozial eraldatzaileko beste ekimen batzuetako kudeatzaileak, liderrak eta sustatzaileak.

Metodologia

Metodologia aktiboak. Eginez ikastea eta ikasitakoa ikasleen errealitateetatik gertu aplikatzea. 

3 modalitate posible eskaintzen ditugu, eskariaren arabera: % 100 online, erdi-presentziala (online, Mondragonen egonaldia egiteko aukerarekin) edo presentziala (In Company).

Matrikula

Galdeiguzu:

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Koordinazioa

Leire Uriarte

Prezioa

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

3.200 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Kooperatibagintzan Aditu Diploma
3.700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 10 ECTS
Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak
Gaztelania - Ingelera - Online
75 ORDU
Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Espezializazio Ikastaroa
400 € Gaztelania - Aurrez aurrekoa
Oñati / 135 ORDU