|
Mondragon Unibertsitateko Telematika Taldeak hurrengo arloak jorratzen ditu: Sare Telematikoak, Segurtasun Informatikoa eta Web Sistemak. Taldeko partaideek, experientzia eta ezagutza zabala daukate aipatutako arloetan kokatu daitezkeen sare monitorizazio eta kudeaketa, aplikazio telematikoak, IP telefonia, mugikortasuna, segurtasun neurriak, sistemen administrazioa edo eduki elektronikoen egokitze dinamikoan.
Telematika Taldeak unibetrtsitate barruan bi eginkizun nagusi ditu, hezkuntza (ingeniaritza, hezkuntza iraunkorra, graduondoko hezkuntza) eta ikerketa (doktoretza, erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntza jasotako proiektuak, karrera amaierako proiektuak) eta aipatutako gai guztiak jorratzen ditu batean edo bestean.
Gaur egun, Telematika Taldeako hamaika ikertzaile/irakaslez eta hainbat bekadunez osatuta dago. Ikertzaileen artean, hiruk doktore titulua dute eta beste hiru doktoretza tesian lanean ari dira. Telematika Taldearen ikerketa Mondragon Unibertsitateko Elektronika eta Informatika departamentuak IKT arloan definitutako hildo estrategikoaren barruan kokatzen da. |
|
|
Telematika Taldearen barruan etengabeko prestakuntza eskaintzen zaio enpresa munduari, bai kurtso irekien katalogoaren barruan (Iraunkor) eta baita neurrira prestatutako kurtsoen bitartez. Eskaintzen diren kurtsoen adibide bezala ondorengo zerrenda:
Graduondokoak:
- Sistema telematikoetan masterra
- Segurtasun informatikoan aditu kurtsoa
- Web sistemen garapenean aditu kurtsoa
Eskaerapeko kurtsoak:
- Segurtasun korporatiboa
- Segurtasun fisikoa
- Suebakiak(CheckPoint, PIX, IPtables)
- Internet marketing-erako gailu gisa
- Google Adwords
- Sareen eta sistemen monitarizazioa
- Zerbitzarien birtualizazioa
- Kokapena bilatzaileetan(SEO)
- Sare telematikoak
- CISCO, CCNA, sareetan segurtasuna, sare inalanbrikoak
|
|
|
Taldearen ikerketak honako arloetan jorratzen dira:
- Informetika segurtasuna
- Sare telematikoak
- Web sistemak
Arlo hauek ezin dira elkarrekiko independienteak bezala kontsideratu, zeren eta kasu askotan oso erlazionatuta baitauda. Hala nola, sareen kudeaketaz hitzegiten denean, beharrezkoa da baita segurtasunaz hitz egitea.
Telematika taldeak Mondragon Unibertsitateko beste I+D talde batzuekin ere elkarlana burutzen du, adibidez Software Ingeniaritza, Sistema Banatuak eta Seinale Tratamentua. Guztiei beraien Komunikazioko eta Segurtasuneko jakintzak eskainiz. |
|
|