Galdera

erantzunak

Karreran atzerrira ikastera joateko aukerarik ba al dago?

Gotzon Lazpiur Azkarate  2008/2/20

Ikasleek atzerrira joateko aukera dute, eta horrek balio berezia ematen dio prestakuntzari, izan ere, nazioartea faktore garrantzitsua da gizartearen garapenean. Beraz, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk atzerrirako mugikortasuna bultzatzen du, bai eta lan amankomunerako sareak sotzea ere, fakultate eta eskola bakoitzean taxutzen diren truke-programen bidez.

Horretarako, bai ikasleek eta bai irakasleek nazioarteko prestakuntza-programetan hartzen dute parte. Ikaslegoaren %20 baino gehiagok hartzen dute parte MONDRAGON UNIBERTSITATEak Europako, Ipar Amerikako eta Latinoamerikako hirurogeita hamar bat unibertsitaterekin antolatzen dituen truke-programetan. Programok unibertsitate-ikasketak osatzeko eta graduatu ondokoak, praktitak eta karrera-amaierako priektuak egiteko aukera eskaintzen dute.

Hortaz gain, 2008-2009 ikasturtetik aurrera, Europara egokitutako titulu eskeintza zabalaren ondorioz, graduak eta masterrak, oraindik ere aukera gehiago izango dituzte MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikaleek atzerriko ikasketa hauek garatzeko. Berez, gure erronka zera da: MONDRAGON UNIBERTSITATEAn dauden ikasleen 100%, bere ikasketak garatzen dituzten bitartean, gutxienez atzerrian egonaldi bat egiteko aukera izan behar dutela.

[ atzera ]