Galdera

erantzunak

kaixo, matrikula ze datatan da? ta prematrikula?? ta ze eraman behar da? prematrikula egiteko nahi eta nahiezkoa da selektibitatea izatea?

naiara lizasoain  2008/5/30

Inskripzio epeak

Graduko ikasketak eta bigarren zikloko ikasketak 2008.02.15etik 2008.06.18ra

Ordutegia:  8.30etik 12.00etara eta 14.00etatik 17.30era

Zenbatekoa

Ikasleek 30 euro ordaindu beharko dute izena emateko tasa gisa. Zenbateko hori ez da inolaz ere itzuliko.

Eskaria aurkezteko tokia eta modua

MUko edozein fakultatetan egin daiteke izen-ematea. Aukeratutako karreren lehentasun-ordena adierazi behar du ikasleak.

Nahi duenak Posta Ziurtatu bidez eman dezake izena. Horretarako, fakultatera zuzendu behar da, honek izena emateko gutun-azala bidali diezaion. Gutun-azal horretan, A, B eta C inprimakiak eta ordain-gutun bat aurkituko dituzu. Originala fakultatearentzat da eta kopia ikaslearentzat.

Inprimakiak bete eta dirua Euskadiko Kutxan sartu ostean, eskaria egin den fakultatera bidali behar da, Posta Ziurtatu bidez, NANaren fotokopiarekin batera, zehazki horretarako atxiki den gutun-azalean.

Eskaturiko edozein agiri faltsua izanez gero, izen-ematea balio gabe geratuko da automatikoki.

[ atzera ]