Galdera
erantzunak
Gradua kurtsatzean, ordutegia berdina izango da? Ordu gehiago eman behar direla entzun dut, nola doa 'asunto' hori?
Iker Sarrionandia 2008/5/23
Graduko ikasketek suposatzen duten aldaketetato bat, materia, modulu edo ezagutza arlo bakoitzari eskeiniko zaizkion ordu kopuruaren kontaketa egiterakoan, neurketa modu berri bat suposatzen du.
Neurketa unitate hori, ECTS kreditu bezala ezagutzen da eta honek suposatzen duena, zera da: orainarteko neurketan kreditu batek 10 ordu suposatzen bazituen, datorren ikasturtetik aurrera, kreditu bakoitzak 25 ordu suposatuko dituela.
Horrek ez du esan nahi, klasean ordu guzti horiek sartu beharko direnik. Kreditu bat osatzerako orduan, kontutan hartuko baitira alde batetik klasean irakaslearekin egiten ditugun orduak, gelakideekin ikasgai horretarako lanak prestatzen egiten ditugun orduak eta materia barneratzeko ikasten egiten ditugun ordua besteak-beste.
Aurreko paragrafuan jasotzen diren ekintza guzti horiek, gure ikasleek orainarte ere egin behar izan dituzte, baina bestalde, egun unibertsitate mailan dagoen neurketa unitate horrek ez ditu kontutan hartu eta ECTS kredituek bestalde, bere baitan hartzen dituzte.
Beraz, ordu gehiago eman behar hori, ez da horrela baizik eta ematen diren ordu guztiak, kontutan hartzen direla.