Pregunta,

te respondemos

Mondragon Unibertsitatean bekarik eskatzeko aukerarik ba al daukat?

Enaitz Irigoien  2008/2/20

Arrazoi ekonomikoengatik ikasle bakar bat bera ere kalean ez uztea da Mondragon Unibertsitateko helburuetako bat. Horretarako, zure eskuetan honako laguntza hauek jartzen ditugu:

  • Beka ofizialak: matrikula, material didaktiko, garraio eta egoitzarako. Gainera, unibertsitate-garraiorako beka ofizialetarako deialdi orokorrean sartzeko zure eskabidea kudeatzen dugu.
  • Bekak familia ugariagatik eta ohorezko matrikulagatik
  • Leonardo eta Erasmus bekak: ikasketen zati bat atzerriko unibertsitateetan gauzatu ahal izateko bekak eskaintzen dizkizugu.
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko bekak
  • Bekak unibertsitateko irakaskuntza departamentuetan kolaboratzeagatik
  • Karrera amaierako proiektua egiteko laguntza
  • Ikasketak eta lanaldi erdiko lana konbinatzeko aukera Gainera, BEKABIDE zerbitzua dugu hiru Fakultateetan. Zerbitzu horren bidez, laguntza bereziak ematen ditugu, ordainketak zure gaitasun ekonomikoetara egokituz, zure ikasketak familiarentzat zama izan ez daitezen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Fakultateetara eta zure kasu partikularra aztertuko dugu.

[ atrás ]