Pregunta,
te respondemos
Kaixo, zer tramite egin behar dira MUn matrikulatzeko?
Jon Alonso 2008/5/23
Bai graduko ikasketak egiteko eta baita ere bigarren zikloko ikasketak egiteko, inskripzioa egin behar da 2008ko ekainaren 18a aurretik. Bulegoko ordutegiak 08:30etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30etara dira.
Ikasleek 30 euro ordaindu beharko dute izena emateko tasa gisa. Zenbateko hori ez da inolaz ere itzuliko.
Muko edozein fakultatetan egin daiteke izen ematea. Aukeratutako karreren lehentasun ordena adierazi behar du ikasleak.
Nahi duenak posta ziurtatu bidez eman dezake izena. Horretarako, fakultatera zuzendu behar da, honek izena emateko gutun azala bidali diezaion. Gutun-azal horretan, A, B eta C inprimakiak eta ordain-gutun bat aurkituko dituzu. Originala fakultatearentzat da eta kopia ikaslearentzat.
Inprimakiak bete eta dirua Euskadiko Kutxan sartu ostean, eskaria egin den fakultatera bidali behar da, Posta Ziurtatu bidez, NANaren fotokopiarekin batera, zehazki horretarako atxiki den gutun-azalean.
Eskaturiko edozein agiri faltsua izanez gero, izen-ematea balio gabe geratuko da automatikoki.