Pregunta,

te respondemos

San mamesen ingenieritza industriala ikasten nabil eta datorren urtean MU-ra ingenieritza industriala edo mekanikoa ikastera joateko asmoa daukat. Jakin nahiko nuke ia gainditutako ikasgaiak konbalidatuko dizkidaten.

Iņaki Lezamiz  2008/4/10

Lehenik eta behin azaldu gaur Ostirala Ministro Kontseiluak akordio bat onartuko duela eta honen arabera, Europara egokitutako tituluetan Industri Ingeniaria izateko baldintza bezela honakoak agertzen direla:

  • Industria Ingeniaritzan Masterra egin beharko dela
  • Industria Ingeniaritzan Masterrera sarrera zuzena izateko aurrez Ingeniari Tekniko Industriala izateko ahalbidetzen duen Gradu bat egin behar dela, hau da, gure kasuan Mekanikan Ingeniaritza Gradua edo Industria Elektronikan Ingeniaritza Gradua.

Arau honen arabera, Industria Ingeniaritzako Masterrera ezingo da sarbide zuzena izan beste graduetatik. Honen arabera Industria Ingeniaritzako Gradurik ez da izango.
 
Eskola Politeknikoko Idazkaritza Akademikoan aztertuko genituzke zure Industria Ingeniaritzako ikasketetatik Mekanikako Ingeniaritza Gradu berrira pasatzeko konbalidazioak. Bide batez, modu pertsonal baten gaia aztertzeko gurekin zuzenean harremanetan jar zaitezke, bai Miren Murgiondo Idazkari Akademikoarekin (943 794700) edo Jon Altuna Zuzendari Akademikoarekin (943 739621).
 

[ atrás ]