Pregunta,

te respondemos

Atzerrian ikasi edo eta proiektua egiten duten ikasle guztiak joan al daitezke atzerrira?

Maider Erbiti  2008/3/13

Mondragon Unibertsitateak helburu bezala dauka, bertako ikasle guztiek, ikasketak garatzen dituzten urteetan, gutxienez, behin atzerrira joateko aukera izan dezatela.Hori horrela, ondorengoa ikaslearen esku geratuko litzake. Gaur egun, atzerrian egiten diren egonaldi horiek, proiektuen garapenarekin edo praktikaldiekin lotzen dira. Datorren ikasturtetik aurrera, ikasleek, beraien graduko tituluko ikasgai batzuek ere, atzerrian ikasteko aukera izango dute

ETEOko edo Enpresa Zientzien Fakultateko irakasleen profil akademikoa, unibertsitatean ikasketak emateko behar dena da. Irakaskuntzarako ondo prestatutako irakasle klaustroa daukagu, unibertsitatean jaso zituzten ikasketetaz gain, beraien ezagutzen eguneratzean lan egiten duten pertsonak dira, bai prestakuntza bitartez eta baita ere ikertzaile bezala arituz. Hortaz gain, beraien ezagutza akademiko hori, irakasle talde batek, enpresetan eskeintzen dituen zerbitzuen ondorioz, esperientzia errealekin aberasten du, esperientzia hauek, ikasleekin gelan konpartituz. Era honetara, ikasleak jasotzen duen ezagutza akademikoa izateaz gain eta liburuetan azaltzen diren hainbat kasu eta adibide landu ondoren, esperientzia erreal horiekin alderatzeko aukera izaten du. Ondorioz, ikasleak, teoria ezagutzen du, baina gure inguruko enpresek teoria horren aplikazioa nola egiten dute ere bai. Hortaz gain, ikasleak enpresa ezagutzeko aukera izango du bai karrera bukaerako proiektua egiten duenean, beti ere irakasleak tutorizatuta eta baita ere, borondatez praktikak egiten baditu ere.

[ atrás ]