Bi
hitzetan
Ate Irekien saioak
Unibertsitatea barrutik eta bere eskaintza akademikoa ondo ezagutzeko balio dute.
Berrikuntza + Ekintzailetza
MUn gure ikasleen ekintzailetza-gaitasuna sustatu eta bultzatzen dugu; horretarako Ekiten ideien inkubagailua sortu dugu.
Campus
MUk bost campus ditu: Estola Politeknikoak Arrasaten eta Goierrin (Ordizian); Enpresa Zientzien Fakultateak, Oñatin eta Bidasoan (Irunen) eta Humanitate eta Zientzien Fakultateak, Eskoriatzan.
Doktoretza
Ikasleak, graduondoko programa ofizialetan gutxienez 60 kreditu lortu eta gero edo Masterreko titulu ofiziala izanda, doktoregoan onartzeko eskaera egin ahal izango du; dena den, gutxienez 300 kreditu izan behar ditu graduko eta graduondoko ikasketa guztien artean.
Enpresa Kudeaketa
Unibertsitatearen jakintza-arloetako bat; Enpresa Zientzien Fakultatean ematen da; bertan Zuzendaritza-Idazkaritza ere ematen da.
Fakultateak
Hiru dira: Goi Eskola Politeknikoa, Enpresa Zientzien Fakultatea eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
Garaia Berrikuntza Gunea
Espazio horretan, Unibertsitatea, zentro teknologikoak eta I+Geko enpresa-unitateak elkarbiziko dira. Egun, Unibertsitateak, jada, instalatu ditu telekomunikazioetako, potentzi elektronikako, erdi tentsioko ekipo elektronikoen saiakuntzarako, errendimendu handiko mekanizaziorako, mikrofabrikaziorako, konformaziorako laborategiak eta produktuaren diseinurako eta ekodiseinurako gelak.
Humanismoa
Giza-balioen integrazioan oinarritutako bizi-jarrera
Ikasten ikasi
Gaitasunetan oinarritutako ikasketa, ikasleak trebetasunak eskura ditzan, une oro bere burua garatzen jarraitzeko prest izan dadila.
Jabekidetza
Unibertsitate hau Mondragón Corporación Cooperativa barruan dago. Ekonomia sozialaren munduko talderik handiena (264 enpresa eta 80.000 langile, gehienak bazkide-jabeak).
Kokapena
Campus gehienak Debagoienean kokaturik daude, Euskal Autonomia Erkidegoaren erdian.
Lan Poltsa
Mondragon Unibertsitateko Fakultate bakoitzean lan-burtsa bat dugu gure ikasleei lan-munduan sartzea errazteko.
Mendeberri
MUn horrela deitu diogu guk abiarazitako irakatsi eta ikasteko prozesuari; zeharkako gaitasunetan eta ikaslearen autonomiaren sustapenean oinarrituta dago.
Nazioarteko harremanak
MUk parte hartzen du Europako honako programa hauetan: batetik, mugikortasun-programetan (Sócrates/Erasmus, Lengua, Comenius); bestetik, atzerriko unibertsitateetan ikasketak egin izana onartzen duten programetan (European Credit Transfer System, ECTS); eta, azkenik, enpresetan praktikak egiteko programetan (Leonardo) eta Ekialdeko (Tempos) eta Latinoamerikako (Alfa) herrialdeekiko lankidetza-programetan. Era berean, Europar Batasunak abian jarritako ikerketa-programetan parte hartzen du.
Orientazio praktikoa
MU lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da. Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik -ikasketa-urteetatik- harremanetan egotea sustatzen dugu.
Proiektuen lidergoa
Hau da gure hezkuntza-ereduak lantzen duen gaitasunetako bat.
Rol
Gure irakasleek ez dute maisu-maistren rol tradizionala betetzen, baizik eta ikaslearen halako tutore pertsonalizatuaren papera.
San Pankrazio
Hasieran Goi Eskola Politeknikoaren patroia zen, orain MU osoarena. Maiatzaren 12an izanik, Eskolak gertuen dagoen ostegunean ospatzen du; Enpresa Zientzien Fakultateak hurrengo egunean, ostiralean; eta HUHEZIk hurrengo asteko ostiralean.
Titulazioak
27 titulazio dauzkagu, horietatik 15 ingeniaritzak. Aurten, zortzi titulazio berri jarri ditugu abian (zazpi Eskolan eta bat Enpresa Zientzien Fakultatean)
Ugari
MUren bizitza unibertsitarioak eskaintzen dituen aukerak ugari dira. Fakultate bakoitzak ekintza kulturalen eskaintza propioa du (hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, eta abar) eta baita kirol eta aisialdirako proposamen zabala ere.
Web 2.0
Mondragon Unibertsitateak sortu berri ditu blog plataforma bat, blog batzaile bat, wiki plataforma bat eta talde bat Facebook komunitatean. Erreminta horien bidez, unibertsitatea hasi da lehen urratsak egiten, bai edukiak eta baita ikasleekiko harremanak beste modu batean kudeatzeko, Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabilita, alegia, software sozialaren bitartez.
Zabala, Iosu
MUren errektorearen izena.