Nondik

norakoak

MU, Europara egokitutako lehen unibertsitate euskalduna

2008/2/10

Datorren kurtsoan MONDRAGON UNIBERTSITATEA bere eskaintza akademikoa europar espaziora egokitu duen lehenengo unibertsitate euskalduna izango da. Honek zer esan nahi du? Eredu berriaren arabera, besteak beste, ikasle guztiek erabateko prestakuntza praktikoa burutuko dute enpresa errealetan. Ildo horretan, karrera-bukaerako proiektuak egitean, benetako proiektuak gauzatuko dituzte. Gainera, ikasle guztiek atzerrian egonaldi bat egingo dute.

Eredu berria
Azken helburua ikasleei gaitasun pertsonal, sozial eta profesionaletan trebatzea da, lan-munduaren erronka berriei aurre egiteko: hezkuntzaren ardura bereganatzeko, taldean lan egiteko, proiektuak zuzentzeko, erabakiak hartzeko, negoziatzeko eta komunikatzeko gauza izango diren pertsonak prestatzea, hain zuzen. Eredu berria hirueleduna (euskara, gaztelania eta ingelesa) da, eta irakasgaiak lanbideari begira diseinatuta daude.

Eskaintza akademikoa
Datorren ikasturtetik aurrera, MUk europar espaziora egokitutako zazpi ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua eskainiko ditu.

[info +]

[ atzera ]