mondragon.edu

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

professional learning space

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Kooperatibismoa Garapen Sozio-Kooperatiboa Kooperatibagintzan aditu titulua
Informazioa eta izen ematea
Tel: 943 71 41 88 (5127)
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Izena eman
 

Kooperatibagintzan aditu titulua

Helburuak

Helburuak

Helburu nagusia:

Biziberritze kooperatiborako estrategiak indartu eta bultzatuko dituzten eragile kooperatiboak prestatzea. Kooperatibetako proiektu sozialean trakzio lanak egingo dituzten pertsonak janztea, beren eremuetan eragin biderkatzailea izan dezaten.

Helburu zehatzak:

  • Kooperatibagintzak dauzkan erronken inguruko gogoeta eragin.
  • Ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa eskaini errealitate kooperatiboa ondo ulertu eta aztertzeko, eta ingurune kooperatibotan proposamenak aurkeztu ahal izateko.
  • Eredu kooperatiboarekiko atxikimendua eta sentsibilitatea handitu.
  • Kurtsoko partaideen artean praktika eta egiteko moduak konpartitu.
  • Kooperatiba barruan ikasleak bete behar dituen zereginak (erabakiak hartu, gai sozio-enpresarialak aztertu, proiektuak bultzatu, taldeak eragin, motibatu…) egoki betetzeko beharrezko baliabideak eskaini.

Parte-hartzaileak

Parte-hartzaileak

Aditu-titulu hau ondoko kolektiboei dago, bereziki, zuzendua:

  • Organo sozial eta exekutiboetako kideak.
  • Kooperatiba barruko erreferentziazko pertsonak.
  • Proiektu kooperatiboa bultzatzeko ahalmena eta sentsibilitatea duten pertsonak.
  • Bere burua kooperatibagintzan janzteko gogoa duten pertsonak.

Egitura

Egitura

Materiak

  • 1go materia. Gizarte garaikidean aldaketa prozesuak: aldaketa aroa, aro aldaketa.
  • 2. modulua. Arrasateko Kooperatiba Esperientzia: genesia, bilakaera historikoa eta oinarrizko ezaugarriak.
  • 3. modulua. Kooperatibaren kanpo dimentsioa: gizarte eraldaketa eta garapen komunitarioa.
  • 4. moduloa. Kooperatibaren barne dimentsioa: ikuspegi kooperatibotik demokrazia eta partehartzea.
  • 5. moduloa. Pertsona erakunde kooperatiboaren baitan: kultura kooperatiboa, lidergoa eta motibazioak.

Ardatz pedagogikoa

Modulu bakoitzak izaera berezitua du erdietsi nahi diren ezagutza eta konpetentzien araberakoa. Edozelan ere, ondoko lau osagaiak konbinatzen dira guztietan:

  • Saio teorikoak: irakasleen azalpenen bidez teorian eta edukietan sakontzeko uneak
  • Mintegiak eta eztabaidarako tarteak: eztabaida eta hausnarketa bultzatzeko, eta ikasleek beraien artean ideia eta esperientziak trukatzeko guneak
  • Zuzeneko testigantza kooperatiboak: praktika eta esperientziarekin zubiak eraikitzeko uneak, kooperatibagintzan esperientzia metatua duten protagonistekin elkarrizketa zuzenerako tarteak.
  • Mudle on-line plataforma: materialentzako euskarri eta komunikaziorako bitarteko

Eragile eta ikuspegi ezberdinen arteko gurutzaketa da gradu-ondoko honen ezaugarrietako bat: batetik, oinarri kontzeptualak finkatuko dituzten irakasle adituak; bestetik, beren esperientzia kooperatiboa konpartitzera etorriko diren protagonistak; eta azkenik, kooperatibagintzan ari diren ikasleak eurak. Hiru helduleku, hortaz, kooperatibagintzaz jarduteko: ezagutza, elkarrizketa eta praktikak konpartitzea.

Proiektuak

Ikasketa prozesuaren dimentsio praktikoa gauzatzeko asmoz, ikasle bakoitzak ikasturte amaierako proiektu bat osatu eta aurkeztu beharko du. Lan honen bidez neurrira egindako proposamen praktikoak landu nahi dira, ikaslearen kooperatiban biziberritze estrategian eragiteko helburuarekin.

Kreditu kopurua
GUZTIRA: 250 ordu (10 ECTS)

Antolamendua

Antolamendua

LANKI Ikertegiaren (MUko Lankidetzaren Ikertegia) eskaintza akademikoa da, Mondragon Taldeko Gestio Sozialarekin elkarlanean.

Koordinatzailea: Arianne Kareaga

Irakasleak

Irakasleak

  • Joseba Azkarraga
  • Ainara Udaondo
  • Aitzol Loyola
  • Igor Ortega
  • Iñigo Iñurrategi

Informazio orokorra

Informazio orokorra

  • Egutegia: 2012ko urria - 2013ko uztaila
  • Matrikula kostuak: 3.600 € (bazkariak eta materialak barne)
  • Lekua: Otalora (Aretxabaleta)