mondragon.edu

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

professional learning space

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Kulturgintza Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua
Informazioa eta izen ematea
Tel: 943 71 41 88 (5127)
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Izena eman
 

Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua

Helburuak

Helburuak

  • Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus baten biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
  • Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa egitea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
  • Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak beste alorretakoen eskura jartzea.
  • Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen gogoeta multifokala, esperientzien transmisioa) bi polo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.

Parte-hartzaileak

Parte-hartzaileak

Arlo desberdinetako profesionalak, (irakasleak, kultur teknikariak, kultur programatzaileak, euskara teknikariak, kazetariak, euskara eta kultur elkarteetako langileak…) euskal kulturgintzari lotutako lanetan ari direnak.

Halaber, etorkizunean gai hauekiko hartu-emana duten arloetan jarduteko asmoa duten graduatu berriak.

Unibertsitate mailako gradu ikasketadunak izango dira ikasleak.

Egitura

Egitura


FORMAZIO TEORIKOA ETA TESTIGANTZEN BIDEZKOA (150)

 

   
Formazio teoriko-praktikoa: adituak mintzo
 
  • Hizkuntza komunitateen dinamikak. Kulturgintza kokatzeko oinarriak.
  • Egungo gizarte aldaketak eta kulturgintza.
  • Komunikazioa eta egungo teknologia aldaketak eta kulturgintza.
  • XXI. mendeko egoeran euskal izaeraz gogoeta.
  • Kulturgintzari buruzko teoriak eta kulturari buruzko diskurtso desberdinak euskal komunitatearen historian.

Testigantzen bidezko formazioa: arituak mintzo
 
  • Kantagintza. Bideak eta norabideak.
  • Bertsolaritza. Hogei urteko estrategia mamitua.
  • Literaturgintza. Sorkuntza eta proiektua.
  • Beste hainbat kulturbide. Esperientziak eta ortzimugak.
  • Oinarrigintza. Egitura-esperientziak.
  • Hezkuntza: Balantzea eta aurrerabideak.
  • Kulturgintza gertuko komunitatean. Esperientzia eredugarriak

 

TUTORE-MINTEGIAK: ikasleak mintzo (80 ordu) 

  • Adituen eta arituen irakaspenei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
  • Irakaspenak nork bere interesguneetara egokitzeko.
  • Aldiro-aldiro gogoetak eta esperientziak trukatzeko

 

IKASLEEN PROIEKTUA: oro mintzo (100 ordu) 
  • Ikasleek, bakarka zein taldeka, proiektu bat garatuko dute ikastaldian zehar.
  • Proiektu hori aurrera atera ahal izateko, ikasleak berak aukeratutako tutorearen laguntza izango du.

Irakasleak

Irakasleak

EUSKAL KULTURGINTZA GERRA OSTEAN: AITZINDARIAK
Paulo Iztueta, Larraitz Ariznabarreta.

GOGOETA IRAGAN HURBILAZ: IRAKASPENAK
Mari Karmen Garmendia, Jose Agustin Arrieta, Josune Ariztondo, Jose Mari Iriondo, Jose Angel Irigarai.

EUSKAL KULTURGINTZAREN EKOSISTEMAK
Andoni Sagarna, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Mikel Irizar, Ramon Agirre, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi.

TESTIGANTZAK
Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Urmeneta, Anari Alberdi.

EUSKAL KULTURGINTZAREN BEROGAILUAK GERTUKO KOMUNITATEAN
Oihane Perea, Joseba Altube, Patrick Quéheille, Maite Davant, Amets Arzallus, Mattin Irigoien, Maider Elkoro, Sagrario Aleman, Amaia Almirall.

TRANSMISIOA IRAKASKUNTZAN
Petra Elser, Olatz Zugasti, Isa Isazelaia, Idurre Alonso, Iban del Campo, Arantza Ozaeta.

SORGUNEAK: FORMAZIO TEORIKOA ETA AURREKO EDIZIOETAKO TRANSMISIOA
Lorea Agirre, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua, Iñaki Urruzola.

EKTren aurreko hiru edizioetako adituak eta arituak (Lehen edizioa, Bigarren edizioa eta Hirugarren edizioa)

Antolamendua

Antolamendua

Koordinatzailea: Julen Arexolaleiba

Batzorde Pedagogikoa: Lorea Agirre, Andoni Eizagirre, Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua, Iñaki Urruzola

Egutegia

Egutegia

Hasiera eta amaiera datak: 2012/10/03 - 2013/06/05

Klase egunak eta ordutegiak: Asteazken arratsaldeak, 15:00tik 20:00ra

Informazio orokorra

Informazio orokorra

Matrikulazioa: epea, prozedura eta prezioa

Matrikula zabalik izango da 2012ko ekainaren 1etik irailaren 30era

Matrikula egiteko, bi modu:

1. Eskoriatzara etorri, HUHEZIra: goizez 8:30-12:00; arratsaldez 14:30-17:30

2. www.mondragon.edu/eu/ekt helbidean aurkituko duzun orria bete. Postan gutuna zertifikatu eta HUHEZIra igorri (Dorleta auzoa z/g 20540)

Zenbatekoa: 2.250 euro (hiru zatitan ordaintzekoa)

Telefonoa: 943 714 157

e-posta: kulturgintza@mondragon.edu

Aurreko hiru edizioei buruzko informazioa jasotzeko:

Egin klik hemen.