Hizkuntzen kudeaketa aditu titulua
Helburuak
Helburuak
Helburu nagusia
Hizkuntzen kudeaketan (irakaskuntzan,hizkuntzen planifikazioan, euskararen normalizazio plangintzetan...) lanean ari diren profesionalak prestatzea.
- Etengabeko formaziorako beharra ikusaraztea. Ikasten ikastea.
- Hizkuntzen kudeaketarako ikuspegi estrategikoa garatzea.
- Egoera berrietara egokitzeko.
- Egoera zailagoetara egokitzeko (haratago joaten laguntzen digutenak).
- Hizkuntza dela medio eta helburu, proiektu eta pertsonen kudeaketarako metodologia eta baliabideak aukeratzeko eta garatzeko irizpideak finkatzea.
Parte-hartzaileak
Parte-hartzaileak
Aditu-titulu hau ondoko kolektiboei dago nagusiki zuzendua:
- Hizkuntzen kudeaketan lanean ari diren unibertsitate tituludunak (goi eta erdi mailako tituludunak).
- Profesional horiek jatorri akademiko ezberdinetakoak izan ohi dira: filologoak, soziologoak, kazetariak, irakasleak, psikologoak, pedagogoak, psikopedagogoak, etab.
- Beraz, titulu honek aukera emango die horiek guztiak bildu eta komunean hainbat ezagutza, prozedura eta jarrera garatzeko eta eraikitzeko.
Egitura
Egitura
Edukiak
Eskaintzen den tituluak 33 kreditu izango ditu guztira. Aukeratutako ikasgaietatik batek gutxienez epistemologiaren ingurukoa izan beharko du, eta beste batek eleaniztasunaren ingurukoa.
Gainerako kredituak agortzeko HUHEZIk eskaintzen dituen ikasgaien artean aukeratuko du ikasleak 30 kreditura iritsi arte. Partaide bakoitzak bere proiektua egingo du 30 kredituak agortu ondoren.
Derrigorrezko moduluak:
- Epistemologiaren inguruko ikasgai bat.
- Eleaniztasunaren inguruko ikasgai bat.
Hautazko moduluak:
- Hizkuntzen didaktikarako marko epistemologiko eta didaktikoa (6 k.).
- Eleaniztasunaren kontzeptualizazioa (4,5 k.).
- Irakaskuntza eleanizduna (6 k.).
- Hizkuntzen curriculum bateratua (6 k.).
- Gizarte Psikologia (6 k.).
- Soziolinguistikaren hastapenak (4,5 k.).
- Ahozko hizkuntza formalaren ikaskuntza-irakaskuntza (4,5 k.).
- Ahozko azalpena (4,5 k.).
- Kulturarteko hezkuntza (4,5 k.).
- Edukien bitartezko hizkuntzaren metodologia (4,5 k.).
Antolamendua
Antolamendua
Koordinatzailea: Nagore Iñurrategi, Psikopedagogiako koordinatzailea eta HUHEZIko Irakaslea.
Informazio orokorra
Informazio orokorra
Egutegia: 2012ko urria - 2013ko ekaina.
Matrikula kostuak: 2.415 €
Informazio gehiago: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Mondragon Unibertsitatea | Loramendi, 4. Apartado 23 | 20500 Arrasate-Mondragon | Tel: 943712183
