Moodlemoot Euskadi '08
Aurkeztua
    Hasiera > Paperrak > Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal

Web 2.0 - Zelan areagotu komunikazio gaitasuna, Internet erabilita

Joxe Aranzabal
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Uni

     Testu osoa: PDF
     Azken aldaketa: 2008/05/10
     Aurkezpenaren data: 05/23/2008 5:30 PM non Garaia - B Gela
     (Plangintza Ikusi)

Abstracta
MoodleMoot Euskadi jardunaldietan badagoenez lekua Moodletik harago, animatu gara aurkeztera ponentzia labur hau, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean zelan darabilgun Web 2.0 ikasleen komunikazio gaitasuna areagotzeko, batez ere Ikus-entzunezko Komunikazioa egiten ari diren ikasleena.

Web 2.0 ikastaroak lauhileko bat hartzen du, eta ematen dugu Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren lehen urtean. Hori apropos egiten dugu, nahi dugulako gure ikasleak lehenbailehen jabe daitezen sareak eskaintzen dituen erreminten posibilitateez, batez ere komunikazioa eta elkarlana bultzatzen dituztenak.

Ikastaroaren hasieran ikastaroaren nondik norakoak azaltzen ditugu, eta entzun egiten diegu ikasleei, jakin nahi dugu-eta zer espektatiba dituzten ikastaroaren gainean. Ondoren, irakasten dizkiegu bi elementu oinarrizko nabigatzeko: Firefox eta netiketa, eta irakasten diegu zelan konfiguratu nabigatzailea euskaraz.

Bloga denez ikastaroaren ardatza, ikasle guztiek sortuko dute blog bat. Halaber, ikasiko dute zelan erabili zenbait aplikazio osagarri: Flickr, YouTube, Tagzania eta podcastak. Talde lana ere egingo dutenez, posta zerrendak, Google Calendar eta Google Docs ikasiko dute, egokiak direlako lan konpartituak egiteko. Idazkuntza digitala landuko dugu, Interneten beste modu batean idazten baita, eta ikasiko dute erabiltzen Bloglines eta del.icio.us, bi aplikazio lagunduko dietenak informazio gainkarga kudeatzen. Wikipedia ere aztertu eta landuko dute, bera baita Web 2.0ren paradigmarik nabarmenetako bat. Eta, bukatzeko, erakutsiko diegu curriculum digital bat egiten.

Hauxe da, laburbilduta, Ikus-entzunezko Komunikazioan ematen dugun ikastaroa, lehen mailan, ikasleak jabe daitezen, hasiera-hasieratik, Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideez.

Ikerketa
Laguntza Tresna
  Honetarako 
juzgado konferentziako paperra
Harrapatu Aipamena
Metadata Ikusi
Impresora Adeitsua
Testuingurua
Egilearen Biografia
Zehaztutako Terminoak
Zerikusia duten IKerketak
Media Report
Google Aurkitzailea
Ekintza
Egileari Email bat Bidali
Besteei Emaila Bidali
Karpetara Gehitu



    Learn more
    honi buruz
    argitaratzen
    proiektua...


Public Knowledge

Open Access-eko ikerketa
hasiera | laburpena | programa | paperren deia
bidalketa | paperrak | inskripzioa | organizazioa | planifikazioa
  Gora
Mondragon Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco 2008 - Berrikuntza urtea - Euskadi - aņo de la innovación Unitronics