Txapelketak
Fakultate, unibertsitate eta E.A.E.go mailan antolatzen diren txapelketetan eta MU kirol taldeetako entrenamenduetan parte hartu dezakezue.
Fakultateko barne txapelketa
Fakultate
bakoitzak, bere Neguko (urria-urtarrila) eta Udaberriko (apirila-ekaina) Barne
Txapelketa antolatzen du. Bertan areto futbola, saskibaloia 3x3, frontenis... kirol
modalitateak jokatzen direlarik. Irabazleak sari ezberdinak eskuratzen dituzte.
H.U.H.E.Z.I. barne txapelketa
E.Z.F. barne txapelketa
M.U.ko txapelketa
Otsaileko azken astean, Arrasaten, hiru fakultateko ikasleak lehiatuko dira txapelketa honetan. M.U.ko txapeldunak eta aldi berean Euskadiko txapelketako ordezkariak izendatzen dira.
07/08 ikasturtea
Bideoa (link)
08/09 ikasturtea
Euskadiko Unibertsitateen arteko Kirol Txapelketa
Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleak lehiatu dira martxoaren hasieran kirol modalitate ezberdinetan. Aurten E.H.U.ri dagokio antolaketa eta berau Bilbon jokatu da. Irabazleek Estatu mailako Unibertsitateen arteko Kirol Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu dute.
Espainiako Unibertsitate arteko Kirol Txapelketa
Zure unibertsitatea ordezkatu nahi baduzu praktikatzen duzun kirolean, eta bide batez estatuko toki eta kirolari berriak ezagutu, aukera paregabea daukazu atal honetan.
Kirolak: atletismoa, badminton, krosa, judoa, karatea, orientazioa, taekwondoa, tenisa, mahai tenisa, triatloia, bela, arrauna, esgrima,...
Ikasle kirolarientzat dirulaguntzen deialdia (pdf)
Arautegiak (csd-ko orrialdera lotura)
MUko ikasleen emaitzak 07/08 (pdf)
Gipuzkoako Unibertsitateen arteko Herri Kirol Txapelketa
Talde mixtoak lehiatzen dira (5 neska eta 5 mutil), 6000€ko bidaia jokoan.
1go fasea M.U.ko fakultateen artean jokatzen da.
2. fasea, M.U.ko hiru talderik onenak, Gipuzkoako beste unibertsitateen aurka arituko dira.
MU kirol taldeak 
Kirol batean entrenatu nahi baduzu, M.U.k kirol ezberdinetan entrenatzeko aukera ematen dizu: saskibaloia, areto futbola, rugby, waterpolo, eskubaloia...