Skip to content. Skip to navigation

Mondragon Unibertsitatea

Sections
sectionbanner.gif

Ikasketak

Graduatuen gaitasun orokorrak

INDUSTRIA ANTOLAKUNTZAKO INGENIARITZAN GRADUATUEN GAITASUN OROKORRAK:

Gai sozial, zientifiko edo etikoetan hausnartutako iritziak emateko datuak bildu eta berauek interpretatzeko gaitasuna izatea. Honek, ondoko gaitasunak garatzea eskatzen du:

  • Esanahiarekin zerikusia duten oharretako datuak interpretatu eta dagozkien teoriekin lotu.
  • Problemaren ebazpenerako edo proposatutako proiektuaren garapenerako aukera tekniko, ekonomiko eta etikoak baloratu. Beti ere, oinarrizko eskubideak, giza eskubideak eta ingurumena errespetatuz.
  • Kalkulu orriak, produktibitate herramintak eta komunikazio herramintak, kolaborazio plataformen kudeaketa eta dokumentu kudeaketa diseinatu eta modu eficiente/eraginkorrean erabili.

 

Jendaurre jakitun nahiz ezjakitunari informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helaraztea. Guzti onek ondoko gaitasunak garatzea eskatzen du:

  • Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ahoz nahiz idatziz komunikatzea.
  • Irakurle izan litezkeenei egokitutako dokumentu luzeak (txostenak, memoriak, dossierrak posterrak) eta kalitatezko aurkezpenak egin eta modu eraginkorrean kudeatu IKT-ak erabiliz.
  • Egindako proiektu edo praktiken txostenak, memoriak eta dossierrak idatzi; azalpen , argumentu eta balorazio izaerarekin.
  • Oinarrizko eskubideak eta gizon emakumeen arteko berdintasuna erabat errespetatuz taldean lan egitea, rol eta ardura desberdinak hartuaz (lan taldeko liderra, idazkaria, bideratzailea, bozeramailea edo izendatzen zaion beste edozein).