Helburuak
Mondragon Unibertsitateak enpresetan eta erakundeetan gertatutako aldaketei eta suertatutako beharrei erantzuteko jarri du martxan Mendeberri hezkuntza proiektua. Mundu profesionaleko aldaketa horiek ezinbesteko egiten dute heziketaren kontzeptuan aldaketa erabatekoa egitea.
Lan munduko erronka berriei aurre egin ahal izateko gaitasun pertsonalak, sozialak eta profesionalak izango dituzten pertsonak heztea du helburu Mendeberrik. Horrelako formazio pertsonal, sozial eta profesionala ezin da eskaini ezagueren transmisio hutsean oinarritutako heziketa eredu baten bidez. Eredu klasiko horretan, ikaslearen egitekoa klasera joan, entzun eta apunteak hartzera mugatzen da eta.
Pasibotasuna sortzen duen eredu horrek ez du balio bizitza profesionalak dituen erronkei aurre egiteko. Horregatik, ikaslearen parte-hartzea ekarriko duen, kolaborazioa sustatuko duen eta ikaslea bere arduren kargu egitea eragingo duen hezkuntza proiektua behar da.
Eredu horrek komunikazioa izango du ildo nagusi eta ikaslea agente aktiboaren aldeko bihurtuko du.
Eredu berriak ezaguerak, gaitasunak eta baloreak garatzea du helburu. Eredu hirueleduna da, eta ikasleak hezkuntza prozesua bukatzerakoan jarduera gutxienez hiru hizkuntza hauetan garatzeko gaitasun maila handia izan behar du:
- euskaraz
- gaztelaniaz
- ingelesez
Garatzeko gaitasun maila handia izan behar du. Bide batez, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek sortutako aukerez baliatzeko erabateko gaitasuna izan behar du.