Inskripzio eta matrikulazio epeak
Inskripzio epea
Graduko ikasketak eta bigarren zikloko ikasketak 2008.02.15etik 2008.06.18ra
Ordutegia: 8.30etik 12.00etara eta 14.00etatik 17.30era.
Matrikulazio epea
Gradua, lehen zikloa eta ziklo luzea
HUHEZI: 2008ko ekainaren 26 arte. Beste bi fakultateak; 2008ko uztailaren 1etik 8-ra.
Bigarren zikloa
2008ko uztailaren 10 arte.
Inskripzioaren zenbatekoa
Ikasleek 30 euro ordaindu beharko dute izena emateko tasa gisa. Zenbateko hori ez da inolaz ere itzuliko.
Inskripzio eskaria aurkezteko tokia eta modua
MUko edozein fakultatetan egin daiteke izen-ematea. Aukeratutako karreren lehentasun-ordena adierazi behar du ikasleak.
Nahi duenak Posta Ziurtatu bidez eman dezake izena. Horretarako, fakultatera zuzendu behar da, honek izena emateko gutun-azala bidali diezaion. Gutun-azal horretan, A, B eta C inprimakiak eta ordain-gutun bat aurkituko dituzu. Originala fakultatearentzat da eta kopia ikaslearentzat.
Inprimakiak bete eta dirua Euskadiko Kutxan sartu ostean, eskaria egin den fakultatera bidali behar da, Posta Ziurtatu bidez, NANaren fotokopiarekin batera, zehazki horretarako atxiki den gutun-azalean.
Eskaturiko edozein agiri faltsua izanez gero, izen-ematea balio gabe geratuko da automatikoki.