Administrazioa eta zerbitzuak
Honako sail hauek ditu bere baitan:
- Administrazioa. Sail honetako langileak arduratzen dira fakultatearen administrazio eta diru kontu guztiez.
- Idazkaritza Akademikoa. Hemen eramaten dira karrera guztien gaineko xehetasun akademikoak: notak, egiaztagiriak, diplomak, matrikulak, etab.
- Mantentze Zerbitzua. Sail honetan arduratzen dira fakultatean dauden ondare material guztien ongizateaz.
- Teknologia Zerbitzuak. Teknologia zerbitzuen sailean teknologi berri guztiak ondo ibiliko direla ziurtatzen dute, tartean ordenagailuak, sare informatikoa, infogelak, posta elektronikoa eta multimedia gela, besteak beste.