Skip to content. Skip to navigation

Institutuak

Sections
sectionbanner.gif

Institutuak

Lanki

Lankidetzaren ikertegia da Lanki, eta Eskoriatzan du etxea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Hamar lagunek osatzen dute, eta horien egitekoa da kooperatibak eta autoeraketa ikertzea, eta hortik gogoeta nahiz prestakuntza eskaintzea kooperatibei.

Lankiren ernamuina izan zen Kooperatibismoaren Unibertsitate Institutua, 1998an sortua. Pare bat urte geroago, institutua birmoldatu eta Lanki sortu zen. Azken sei urteotan lan handia egin du Lankik barrura begira, mintegi lana egiten. Horren emaitza da gaurko taldea, hamar lagunek osatua, jende gaztea eta ondo prestatua.

Lan ildoak

Gaur egun, honako lan hauek ditu Lankik esku artean:

  • Testigantza proiektua. Aztertzen du Arrasateko kooperatiba esperientziako protagonista handienen diskurtsoa. Beharrezkoa, kooperatiba prestakuntza berri bat egiteko.
  • Argitalpenak. Zazpi liburu argitaratu ditu, eta beste hiruzpalau, bidean.
  • MCCren esperientziaren zentzua. Gogoeta bat egin da MCCren kooperatiba guztietan, korporazioak bultzatuta. Lankik eraman du horren ardura teknikoa.
  • Interkooperazioa Hirugarren Munduarekin. Mundukiderekin batera.
  • Ikastaroak. Eta horiekin batera, mintegiak, ikerketa txikiagoak, enkarguzko liburuak…

Geroa

Bi kezka nagusi ditu Lanki Ikertegiak gerora begira: master bat prestatzea, erreferente izan nahi duena kooperatibismoaren inguruan. Eta bigarrenik, bultzatzea eta elikatzea kooperatiba prestakuntza bai MCCn eta baita M.U.n ere.