Euskadiko Kutxa - M.U. Hitzarmena
Mailegu horien onuradunak Lizentziaturetako Bigarren Zikloa edo Gradu Ondoko edozein ikastaro egiten ari diren Mondragon Unibertsitateko ikasleak izango dira.
Hitzarmen honi dagozkion maileguak gehienez ere bost urterako emango dira. Gradu ondoko ikasketetan, epe horren baitan maileguaren tronkoa amortizatzeko gehienez 18 hilabeteko gabezia izango da, eta tarte horretan mailegari/ikasleak interesak baino ez ditu ordainduko. Maileguaren tronkoa eta interesak hilero ordainduko dira.
Mailegu bakoitzaren gehienezko zenbatekoa ez da 12.000 euro baino handiagoa izango, eta ikasle bera ezin izango da mailegu bat baino gehiagoren titularra izan (edota Hitzarmen honen arabera eskatutakoen baturak ez du adierazitako zenbatekoa gaindituko).
Mailegariaren nominadun edo pentsiodun senitarteko baten abala eskatuko da ikasleak itzultzeko duen ahalmena behar bestekoa ez dela uste bada, bankuen ohiko arrisku-irizpideen arabera.
Hitzarmen honen ondorioz emandako eta leen urtean formalizatutako maileguen interes-tasa arrunta finkoa izango da (%4,75ko nominala) eta bigarren klausulan adierazitako gehienezko amortizazio-epea ez da gaindituko. Halaber, %1eko irekiera-komisioa kobratuko da aldi bakar batez, mailegua formalizatzen denean.
Hitzarmen honen arabera Mondragon Unibertsitateko ikasleei emango zaizkien maileguak Euskadiko Kutxak Arrasaten duen sukurtsalean – Iturriotz 001 – eskatu beharko dira: 943-795022.