Master eta Aditua
HUHEZI lan handia egiten ari da graduondoko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin. Master ikastaroak antolatzen ditu, horietako batzuk ofizialak eta Aditu ikastaroak.
Master eta Aditu ikastaro hauetan 3 arrazoik ezberdintzen gaituzte beste eskaintza batzuekin, hala nola, Garapen Profesionala, Enplegarritasun Kualifikatua eta Etengabeko Berrikuntza.
Inskripzio eta Matrikula epeak
Graduatu Ondoko Programen inskripzio eta matrikulen daten inguruan informazioa izan nahi izanez gero ondoko telefonora deitu mesedez: 943 71 41 57.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Gaitzeko UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALEAN hauek dira inskripzioa egiteko datak:
Otsailaren 1etik ekainaren 18rarte.
Master eta Aditu Tituluen ezaugarriak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Gaitzeko UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA.
- Hizkuntzen Kudeaketa Unibertsitate Aditu Titulua
- Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Unibertsitate Aditu Titulua
- Kooperatibagintzan aditu-titulua.