Telebista Interneten aztertuko du Komunikaldien V. aldiak martxoaren 10ean
Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta oraingo honetan, gaia izango da Telebista Interneten.
Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Aurtengoa Komunikaldien V. aldia izango da.
Egitaraua
Aitor Arregiren gidaritzapean eta Amaia Txintxurretaren laguntzarekin, talde antolatzaileak honako egitaraua prestatu du:
09:00 Aurkezpena eta ongi etorria: Iosu Zabala
09:15 Ruben Sanchez: Telebista Interneten (ezaugarriak, bilakaera, adibideak, joerak...).
10:30 Atsedena
11:00 Mahai-ingurua: zenbait adibide. Moderatzaile: Amaia Pavon:
Kaixo Frankie (Opensource proiekturen dinamizatzailea) Louis Philippe Dominguez
Lost in TV (kultur agenda) Ruben Sanchez
Gonzalomartin.tv (ikus-entzunezko industria berria) Gonzalo Martín
13:00 Bazkaria
15:30 Mahai-ingurua: adibideak, euskaraz. Moderatzaile: Gorka Julio
Goiena Telebista (Iban Arantzabal)
Bertsoa.com (Jexux Mari Irazu)
ETB3 (Iñako Gurrutxaga)
Zelan eman izena
Matrikula 25 € (ikasleak eta langabeak, doan).
Harremanetarako: Ane Miren Zabala 943 71 41 57
Izena emateko bidali mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu
Azken eguna: martxoaren 8a.