Komunikaldiak 08: etorkizuneko komunikatzaileak, enplegatzaileen arabera
Aurten lehen promozioa kaleratuko da Ikus-entzunezko Komunikazioan. Hori dela-eta, “Etorkizuneko komunikatzaileak” izango da aztergaia aurtengo Komunikaldietan.
Fakultateak erakutsi nahi die komunikatzaile berriei zelan dagoen lan merkatua komunikazioaren esparruan. Horretarako, enplegatzaileak etorriko dira, eta azalduko dute, besteak beste, zer ezaugarri eskatzen dizkieten gaur egungo komunikatzaileei.
Egitaraua
Aurtengo Komunikaldiak martxoaren 5ean izango dira, HUHEZIn bertan, Areto Nagusian.
09:00 Jardunaldiaren aurkezpena
09:15 Mahai ingurua: "Hedabide tradizionalak XXI. Mendean". Parte-hartzaileak: Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria; Aritz Agirre, Euskadi Irratiko albistegietako zuzendaria; Joseba Iriondo, kazetaria eta freelance-a komunikazio gaietan.
11:00 Atsedena.
11:30 Luis Fernandez, CodeSyntax-eko langilea: “Interneteko komunikatzaile profesionala”.
12:05 Izaskun Ellakuriaga, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazio zuzendaria: “Durangoko Azokan ikusten ez dena”
12:40 Galdera-erantzunak
13:00 Bazkaria
15:00 Mahai ingurua: Fikzioaren egoera ikus-entzunezkoetan. Parte-hartzaileak: Asier Altuna, zineko teknikari, gidoilari eta zuzendaria; Itxaso Atutxa, 3Koma produktorako zuzendari ordea; Arri Granados, K2000ko Eduki Departamentuko zuzendaria eta ¡Pásalo! programako zuzendari eta ekoizle exekutiboa; Itziar Mena, EIKEN Ikus-entzunezko Klusterreko zuzendaria
Zelan izena eman
Izena emateko epea: Martxoaren 3a. Izena emateko bidali ordainagiria eta mezua helbide honetara: sarrera@huhezi.edu
Matrikula 25 € (ikasleak eta langabeak, doan).