Ireki da matrikulazio epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulurako
2008ko
azaroaren 17tik abenduaren 15era, zabalik egongo da matrikula egiteko
epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan. Hori egin nahi
duenak bi aukera izango ditu: Eskoriatzara etorri, eta bertan egin
matrikula, goizez 09:45-12:00etara, eta arratsaldez 15:30-17:30
bitartean. Bigarren aukera da betetzea matrikula orria, eta hona
bidaltzea, posta ziurtatua erabilita. Matrikula 1.900 euro kostatuko da.
Aditu
tituluaren lehen edizioa 2007-08 ikasturtean egin zen, orduan 60
ikaslerekin. Tituluaren bigarren aldia, ostera, urte berriarekin batera
hasiko da, 2009ko urtarrilaren 7tik uztailaren 1era luzatuko da-eta.
Aurrekoan bezala, bigarren aldi horretan asteazkenak izango dira eskola
egunak, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara, 15 minutuko atsedenarekin.
Euskal Kulturaren Transmisioa from Joxe Aranzabal on Vimeo.
Helburuak
Aldi honetan helburuak lehengo berberak dira:
- Corpus batean biltzea euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua.
- Formazio multifokal eta praktikoa egitea.
- Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak beste alorretakoen eskura jartzea.
- Aurreko guztia bi multzotan jarriz egitea: batetik, aritu eta adituen multzoa; eta, bestetik, gai honetan jantzi nahi duten eragileen multzoa.
Edukiak
Formazioaren edukia lau bloketan banatuko da:
- Formazio teorikoa.
- Testigantza bidezko formazioa.
- Tutore mintegiak.
- Hausnarketa eta ekoizpena.
Emaileak
Emaileen artean, jende ezaguna etorriko da ikastarora: Joxan Artze, Bernardo Atxaga, Txomin Peillen, Itxaro Borda, Joseba Zulaika, Xabier Lete, Fermin Muguruza, Amaia Zubiria, Josu Landa, Luistxo Fernandez, Koldo Zuazo, Mikel Irizar, Lourdes Aranguren,etab., etab.
Argibide eta xehetasun gehiago aurkituko duzue ikastaroaren orrian bertan. Baita ikastaroaren triptikoan
ere, berau pdf formatuan.