Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Albisteak

Secciones
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Albisteak Irakasletzako ikasleak blogak hasi dira erabiltzen ikasteko erreminta moduan

Irakasletzako ikasleak blogak hasi dira erabiltzen ikasteko erreminta moduan

27/11/2007 11:49

Iñaki Larrea irakasleak blog bat sortu du, Teknohezkuntza, bere jarduera akademikoa osatzeko, eta hor materialak uzten ditu Irakasletzako 2. mailako ikasleentzat. Ordainetan baina, 2. mailako ikasleek ere blog bana sortu dute, baita 2. diplomakoek ere, guztira 180 bat blog, denak Wordpress plataforma erabilita.

Praktika garaian, 2. mailako ikasleek erabiliko dute bloga egunkari moduan, eta hor emango dute beren esperientzien berri, Euskal Herriko ikastetxeetan dabiltzan bitartean. 2. diploma egiten dutenek, berriz, lotu egingo dute bloga bakoitzaren jarduera profesionalarekin, gehienak lanean ari dira-eta.