Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Albisteak

Secciones
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Albisteak Ikus-entzunezko Komunikazioa karrerako lehen promozioa kalean dago

Ikus-entzunezko Komunikazioa karrerako lehen promozioa kalean dago

09/11/2008 12:24

Azaroaren 7an, Huhezi fakultateko kapera berrituan diplomak banatu zitzaizkien 27 ikasleri, tartean Komunikazioa egindako 18ri eta Humanitateak-Enpresa amaitutako 9ri. Tartean zen Ikus-entzunezko Komunikazioa (IKO) karrerako lehen promozioa.

Aitor Zuberogoitia IKOko zuzendaria izan zen zeremonia maisu ekitaldian. Sarrera hitzetan, gogora ekarri zituen karrerak izandako aldaketak eta ikasleekin bizi izandako une gazi-gozoak.

Joseba Kamio irakasle oihak eman zien ikasturteko azken ikasgaia: Enpresa eta komunikazioa. Nola ez, Obama izan zuen aipagai, eta AEBetako lehendakari hautatuak erabilitako komunikazioa kanpaina garaian. Baita Mondragon taldearen marka berria ere, bere gustukoa. Bukatzeko, zenbait aholku eman zizkien: nortasuna lantzea, bisualizatzea, harremanak lantzea eta 2.0 jarrerak garatzea, alegia, partekatzea.

Diplomak eman aurretik eta ondoren, Nekane Arratibel dekanoak eta Iosu Zabala MUko errektoreak hitz egin zuten. Dekanoa pozik agertu zen bi karreretako ikasleen aurrean, azkar ari baitira lana topatzen. Iosu Zabalak ere barru-barrutik zoriondu zituen egindako lanagatik, eta biek opatu zieten zorterik handiena hemendik aurrera.

Amaitzeko, Ain_1 musika taldeak jo zuen. Lau neskak osatzen dute taldea: Ainara, Amaia, Iraitz eta Itsaso, eta lauren artean musika, poesia eta dantza landu zituzten, denon atseginerako.